Oilasko eta barazki lasagna kuiatxoen bexamelarekin 1h 30 ’ 8 0,57€ errazioak Bilatu itzazu osagaiak EROSKIn Porru Kuiatxo Azenario Maiteminezko saskian %22 445 %13 0,80g %10 9,44g %24 4,82g %25 17,48g A B D E C NUTRI-SCORE A Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL GATZA AZUKREAK gantz saturatuak GANTZA Betegarria egiteko • Porru bat eta bi azenario • Piper berde erdi bat eta piper gorri erdi bat • Oliba olioa • Oilasko erre erdi bat • 300 g tomate birrindu • Gatza, piperbeltza eta kuminoa Kuiatxoen bexamela egiteko • Tipula erdi bat eta baratxuri atal bat • Kuiatxo bat • 15 ml oliba olio • 200 ml esne erdigaingabetu • Gatza, piperbeltza eta intxaur muskatua (ehoa) Lasagna egiteko • 20 lasagna geruza • 45 g gazta birrin Zuritu porrua eta azenarioa, eta txiki-txiki egin piper gorriarekin eta berdearekin batera. Erregosi barazkiak, gogorrenetik hasita. Desegin oilasko errea, eta gehitu barazkiei. Erantsi tomatea, gatza, piperbeltza eta kumino pixka bat ere. Egin dena su ertainean 15 minutuz. Utzi hozten, giroko tenperaturan. Moztu tipula, baratxuria eta kuiatxoa laukitxotan. Erregosi eltze batean oliba olioarekin, barazkiak biguntzen diren arte; orduan, estali esnearekin. Egosi 20 minutuz, eman gatza eta piperbeltza, eta bota intxaur muskatu pittin bat. Birrindu irabiagailuarekin. Egosi lasagna geruzak (zorroan hala jartzen badu). Jarri bexamel geruza bat laberako erretilu baten oinarrian, eta estali lasagna geruzekin. Egin gauza bera betegarria bukatu arte, eta bexamel geruza batekin amaitu. Zabaldu gazta birrina gainean, eta gainerre 10-15 minutuz labean, grillarekin 210 ºC-an. Utzi egonean 5 bat minutuz eta atera platerera. ZER EMATEN DIZU? Betegarrirako erabilitako oilasko erreak eta barazkiek kalitate oneko proteinak ematen dituzte, eta baita zuntza, bitaminak eta askotariko mineralak ere. Gantza, berriz, gutxi ematen dute. Lasagna geruzek karbohidratoak ematen dituzte gehien bat. BIHURTU EZAZU VEGGIE Esnearen ordez, erabili soja edaria. Oilaskoaren ordez, txanpinoiak edo berenjena sartu. Oilasko eta barazki lasagna kuiatxoen bexamelarekin 1h 30 ’ 8