‘Elkartasun Zentimoak’ programari ekin diogu berriz zure inguruko irabazi asmorik gabeko erakundeei eskua luzatzeko. elkartasun proiektuaurkeztu dira erakundek eman dute izena ‘2024ko Elkartasun Zentimoak’ programan 476 301 HILABETE Kausas 12 Badirudi denbora gutxi pasatu dela 2020an lehen pausoak eman genituenetik Elkartasun Zentimoak programan. Hainbat urtetako lanari esker, berezi egiten gaituen izaera kooperatiboa eta elkar laguntzeko grina indartu ditugu. Zurekin batera, urte hauetan guztietan 6 milioi euro baino gehiago biltzea lortu dugu, eta gehien behar dutenei eman diegu diru hori. Egitasmo honi eta EROSKIk eta EROSKI Fundazioak egiten dituzten beste batzuei esker, 2023an 21 milioi euro bideratu ditugu helburu sozialetara gure intereseko taldeekin elkarlanean. Uste dugu posible dela keinu txikiak eginez mundua hobetzea, eta horregatik mantentzen dugu proiektu hau. Iaz, proiektu honekin 77 erakunderi lagundu genien gehien behar dutenekin egiten duten lana aurrera eramaten: 1,2 milioi euro eskuratu zituzten zuek ordainlekutik pasatzean egindako ekarpenei eta gure kolaborazioari esker. Jarraitu laguntzen aurrerantzean ere. Lehen pausoa emana dugu. Zuen parte hartzeari esker, Elkartasun Zentimoen 2024ko egutegia osatu dugu. Guztira 5.422 lagunek bidali dituzue erantzunak eta ekarpenak gure webgunearen bidez aurtengo 12 kausak aukeratzeko.