Arkume txuletak pistatxo eta laranja zarakarrarekin eta udako entsalada freskoarekin 20’ 4 A B D E C NUTRI-SCORE B Errezetak HEMENGO PRODUKTUEKIN %10 0,58g GATZA Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %19 374 %3 2,93g AZUKREAK %49 9,83g gantz saturatuak %38 25,59g GANTZA • 640 g arkume txuleta • Koilarakada erdi bat oliba olio birjina estra (OOBE) • Gatza eta piperbeltz eho berria Zarakarra prestatzeko • Koilarakada bat OOBE • 40 g pistatxo (txigortu gabeak eta azalik gabe) • Laranja baten azala, xerra finetan • Eskutada bat perrexil fresko • Eskutada bat menda fresko Entsaladarako • Kuiatxo bat • Tomate arrosa erdi bat • 50 g cottage gazta %0 • 1 g gatz eta 2 g piperbeltz eho berria • Koilarakada bat OOBE • Menda freskoa Jarri labea berotzen 180 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola. Bernizatu txuletak OOBErekin eta ondu gatzez eta piperbeltzez. Prestatu pistatxo eta laranja zarakarra osagai guztiak birrinduta, testura duen ore bat lortu arte, eta zabaldu txuleten gainean. Erre labean 10 bat minutu, haragia prest egon arte. Prestatu entsalada, kuiatxoa zerrenda finetan ebakita, eta tomatea laukitxotan (azalik gabe). Prestatu ozpin-olioa OOBE, gatza, piperbeltza eta menda freskoa nahastuta. Gehitu gazta eta ondu entsalada horrekin guztiarekin. Zerbitzatu txuletak entsaladarekin lagunduta. Arkume txuletak pistatxo eta laranja zarakarrarekin eta udako entsalada freskoarekin 20’ 4