Oporretatik bueltatzea kaos txiki bat bihur daiteke. Maletak desegin beharra, lanera itzuli beharra, eskolara... Eta hozkailua hutsik! Baina ez kezkatu, kontrola berreskuratzen lagunduko dizugu, erosketa osoa eta ondo pentsatua eginda. Hemen argibide batzuk errutinara itzultzea errazagoa, antolatuagoa eta merkeagoa izan dadin! Ez ahaztu ezer egunerokotasunera itzultzerakoan ORDENA ZURE EROSKETAN erosketa are gehiago errazteko, EROSKIn orga oso bat prestatu dugu itzulerako ezinbestekoa den guztiarekin 70 € baino gutxiagoan . Horrela, erosketak modu egokian eta azkarrean egingo dituzu, eta aurrekontutik pasa gabe! OPORRALDIAREN OSTEAN EROSKETA OSOA EGITEKO AHOLKUAK 1. Hustu eta berrikusiAErosketa egin aurretik, begiratu zer daukazun etxean. Garbiketa egiteak lagundu egingo dizu benetan zer behar duzun jakiten. 2. Ondo antolatuPentsatu asteko otordu eta menuetan, eta egin erosketen zerrenda horren arabera. 3. Egin apustu aukera ugari ematen duten oinarrizkoen aldeLekaleak, jogurtak, kozinatzeko prest dauden berdurak… Jaki osasungarri eta praktikoen oinarri bat izateak atakatik aterako zaitu hainbat otordutan.