ONDO HAZIAK Haztegiko lupia eta urraburua aukera praktikoa eta zaporetsua dira arrainaz gozatzeko baina patrikari asko eragin gabe. Urte osoan daude unerik onenean, preziorik onenean eta zaporez beteak. Oso gozoak izateaz gain, proteina iturri aberatsa dira, eta gantz gutxi dute. Maite Arana Ballontiko (Bizkaia) hipermerkatuko arrain saltzailea Labean, plantxan, papillote eran edo gatzatua, lupia eta urraburua gozo-gozoak geratzen dira oso osagai gutxirekin. Zergatik aukeratu EROSKI Natur lupiak eta urraburuak? EROSKI Natur arrainek GGN zigilua dute; horrek trazabilitatea, animalien ongizatea, ingurumenarekiko errespetua, elikadura kontrolatua eta lan baldintza ikuskatuak izatea bermatzen du. Hazkuntza naturaleko prozesua 1. Hautaketa eta ugalketa Ugaltzaile osasuntsuak aukeratzen dira eta baldintza kontrolatuetan ernaltzen dira arrautzak. 2. Jaiotza eta larba etapa Itsasoko urez betetako tangetan jaiotzen dira, non tenperatura, gazitasuna, argia eta oxigenoa kontrolatzen diren. 3. Arrainkume bihurtzeko fasea Milimetro batzuetako neurrira iristen direnean, hazkuntzako tangetara eramaten dira. 4. Hazkuntza Arrainak itsasoko kaiola flotagarrietara eramaten dira. Proteina eta arrain olio asko duten pentsuekin elikatzen dira. GGNk ikuskatzen eta bermatzen du prozesua, ingurumenean inpaktu ahalik eta txikiena izateko. 5. Harrapaketa Arrainak 300–600 g-ko tamainara iristen direnean, estresa gutxitzen duten tekniken bidez harrapatzen dira. 6. Trazabilitatea eta kontrola GLOBALG.A.P. estandarrak bermatzeko ikuskapenak egiten dira. Garbi eta erretilu praktikoetan dituzu. Kozinatzeko prest! Beti ari gara garaian garaiko produktuak jan behar direla esaten, baina aukera emango bagenizu urte osoan kalitatezko arraina jateko? Erraz jartzen dizugu, lupiak eta urraburuak beti daudelako unerik onenean. Gure arrandegietan aurki ditzakezu urte osoan, prezio onenean eta espero duzun zapore osoarekin. Izan ere, zure otorduetan arraina sartzeak ez dio halabeharrez zure patrikari eragin behar. Horretarako, aski duzu “Beti Prezio Onean” zigilua eta etengabeko eskaintzak bilatzea. A, eta ez ahaztu zuk nahi duzun moduan prestatuko dizugula.Gainera, buruan duzun errezetaren arabera, aukerarik onena zein den adieraziko dizugu.