OZPINKIAK Sekreturik gabe Glutamatorik gabe A B D E C NUTRI-SCORE C Zer da glutamatoa? Elikagaien zaporea indartzeko erabiltzen Gehigarri honek bizitu egiten du elikagaien zaporea. EROSKIn glutamatorik gabeko ozpinkiak ere badituzu. Amaierako trikimailua Ba al zenekien…? Aldeko 3 puntu Olibetatik limoietara EGIN OZPINETAKO LIMOIAK NOLA EGITEN DIRA OZPINKIAK? Hauek dira oinarrizko prozesuaren urratsak: osagaiak garbitu eta zatikatu, gatzunetan edo espeziaz eta belarrez (ereinotza, baratxuria, kuminoa, piperrautsa, aneta, etab.) ondutako ozpinetan murgildu eta hainbat egunetan beratzen utzi, haien zaporea bizitzeko. Ozpinkiak aipatzean, normalean olibak, ozpinetako luzokerrak edo tipulinak etortzen zaizkigu burura, baina teknika hau ia edozein jaki kontserbatzeko erabil daiteke: azenarioak, tomateak... Ozpinetako luzoker bat, ebakita eta jogurtarekin, mendarekin eta baratxuri ukitu batekin nahastuta? Ezin gozoagoa geratzen da haragiei laguntzeko saltsa gisa edo ogitartekoetarako! Ozpinkiak ez dira soilik mokadu bat jateko, erabil daitezke entsaladetan, saltsetan, hanburgesetan, wrap-etan… Baita kokteletan ere! Bloody Mary batean, adibidez. Uste da antzinako Mesopotamiako merkatariak izan zirela elikagaiak ozpinetan kontserbatzen hasi zirenak. Metodo horren bidez, zapore azidoa, freskoa eta umamia garatu zuten. Kaloria gutxikoak dira Hainbat mineral dituzte, hala nola potasioa, kaltzioa eta magnesioa. Batzuek gatz asko dute, eta, beraz, neurrian jan behar dira. Digestioa estimulatzen dute, haien ukitu azidoak aktibatu egiten baitu zuku gastrikoen ekoizpena.