Oinarri begetaleko pizza 45’ 5 1,79 € errazioak Bila itzazu osagaiak EROSKIn A B D E C NUTRI-SCORE B HASI ZURE PLATERETIK Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %12 232 %30 1,80g GATZA %6 5,51g AZUKREAK %23 4,63g gantz saturatuak %17 11,56g GANTZA Oinarria egiteko • 2 patata (neurri ertainekoak) • 2 azenario (neurri ertainekoak) • Kuiatxo 1 (ertaina) • 2 arrautza • 100 g gazta samur birrindua (mozzarella, havarti...) • OOBE Estalkia egiteko • 125 g jogurt natural (grekoa) • 150 g izokin ketu • Tipula more baten erdia, zerrenda fin-finetan ebakia • Tipulin fresko xehatua • Limoi tanta batzuk (aukerakoa) Prestatu oinarria Garbitu eta zuritu patatak eta azenarioak. Garbitu kuiatxoa ere (azala utz diezaiokezu). Birrindu berdura guztiak eta xukatu ondo, gehiegizko ura kentzeko. Nahastu orea Bol handi batean, nahasi birrindutako berdurak arrautzekin eta gaztarekin. Osatu oinarria Zabaldu nahasketa labeko erretilu batean, OOBE pixka batekin oliotutako paper begetala jarrita. Egin zirkulu lodi bat (pizza oinarri baten modukoa). Zanpatu leun-leun espatula batekin, berdurak trinkotzeko. Sartu labean Jarri labea berotzen 200 ºC-an. Erre oinarria labean 25-30 minutu, gorrituta eta tinko egon arte. Denboraren erdia igarotakoan, buelta eman diezaiokezu kontu handiz, bi aldeetatik kurruskarigera dadin. Prestatu pizza Oinarria labetik atera eta epeltzen denean, zabaldu jogurt grekoa gainean, jarri izokin ketuaren edo marinatuaren xerrak, tipula morearen zerrendak eta zabaldu gainetik tipulin eta eneta hautsa. Gehitu limoi tanta batzuk, freskura gehiago nahi baduzu. Oinarri begetaleko pizza 45’ 5