LAGUN ON BAT ELIKADURA EGOKIRAKO eskolarako itzuleran DIETA OREKATUA EGITEKO AHOLKUAK NUTRIPLATO® U da amaitu orduko, gure txikiak eskolara .itzultzen dira. Azterketa ugarik egiaztatzen du lotura zuzena dagoela elikadura egokiaren eta eskolako errendimendu onaren artean. Nestléren 2018ko V. Nutrizio Behatokiaren arabera, dieta orekatua egiten duten haurrek kalifikazio hobeak lortzen dituzte. Noski, kalifikazio onak ateratzea ez da dietaren araberakoa soilik. Modu iraunkorrean saiatzea eta era antolatuan ikastea funtsezkoak dira, baita atsedenerako, aisialdirako eta elikatzeko errutina osasungarriak izatea ere. Baina dietak eskolako errendimenduan onura izan dezan, beharrezko mantenugaiak eta energia eman behar ditu, haurren garunak funtzionamendu egokia izan dezan, neurona konexio sendoak sor daitezen eta nerbio sistemaren garapena egokia izan dadin. Otorduak antolatzea asteko menu bati jarraituz. Zure semeak edo alabak eskolako jangelan bazkaltzen badu, afariak bazkariaren osagarri izan beharko luke. Egunean bost otordu edo ahamen inguru egitea. Bazkariaz eta afariaz gain, garrantzitsuak dira gosaria eta askaria. Nutriplato® metodoa oinarritzat hartzea, bazkariak eta afariak modu orekatuan egituratzeko, elikagai talde bakoitza proportzio egokian banatuz. Metodo hori 3 eta 12 urte arteko haurrentzat pentsatuta dago, elikadura batez ere berdura eta barazkietan oinarritua izan dadin sustatzeko. Neurri txikiagoan, proteinak dituzten elikagaiak ere ezinbestekoak dira; adibidez, arrautzak, lekaleak, arrainak eta haragiak, batez ere zuriak (oilaskoa, etab.). Eta, azkenik, baina ez garrantzi gutxiagorekin, zerealak -ahal bada, osokoak– edo tuberkuluak ere beharrezkoak dira dietan, karbono hidratoen iturri baitira. Txikiek egunero hiru fruta pieza jatea, fruta freskoak eta osorik, eta ahal bada garaian garaikoak.