A B D E C NUTRI-SCORE A 4 errazio / ZAILTASUNA 1 / 30 min KINOA PILOTATXOAK PIZZA ZAPOREKO Eguneroko bizimodura itzultzeko hilabetea da iraila, eta zer hoberik txikientzako errezeta dibertigarri eta gozoekin egitea baino. Probatu gure proposamen zaporetsuak eskolarako itzulera une berezia izan dadin. Itzulera zaporetsua eskolara! Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %12 233 %11 0,69g GATZA %6 5,39g AZUKREAK %5 1,03g gantz saturatuak %8 5,53g GANTZA Pilotatxoak prestatzeko 150 g kinoa gordin 200 g babarrun nabar egosi (garbituak eta xukatuak) 2 koilarakada tomate kontzentratu Koilarakadatxo bat oregano lehor eta koilarakadatxo bat albaka lehor Koilarakadatxo erdi baratxuri hauts Koilarakadatxo bat oliba olio birjina estra (aukerakoa) Jogurt saltsa prestatzeko: Jogurt natural bat, azukrerik gabea (125 g) Koilarakadatxo bat limoi zuku Koilarakadatxo erdi bat oregano 1 g gatz 1. Egosi kinoa uretan (kinoa halako bi izango da uraren bolumena) 15 minutu, edo ondo eginda egon arte. Xukatu eta utzi hozten. 2. Birrindu babarrunak sardexka batekin edo prozesatzaile batekin, pure bat egin arte. 3. Nahastu kinoa egosia eta osagai hauek guztiak: babarrun purea, tomate kontzentratua, oreganoa, albaka, baratxuri hautsa eta gatza. Oratu masa trinko bat lortu arte. 4. Eskuak heze ditugula, egin intxaur baten neurriko pilotatxoak. 5. Jarri labeko erretilu batean paper begetalarekin. Blaitu olioarekin arin-arin, testura kurruskariagoa nahi izanez gero. 6. Erre labean 180 ÂșC-an 20-25 minutu, denboraren erdian buelta emanda. 7. Saltsa egiteko: Nahastu jogurta limoi zukuarekin, oreganoarekin eta gatzarekin. PIZZA ZAPOREKO KINOA PILOTATXOAK 4 errazio / ZAILTASUNA 1 / 30 min