Iker Pérez de Arenaza EROSKI club-eko arduraduna Eroski club aldizkariko taldea Hitz egin dezagun maitatzeaz E rich Fromm psikoanalistak The Art of Loving liburuan (Maitatzearen artea) esan zuen maitasuna ez dela sentimendu bat soilik, konpromisozko eta ardurazko ekintza bat baizik. Ondo maitatzea, beraz, bestea zaintzea, norberaren onena ematea eta bestearengan ongizatea sortzea da. EROSKIn, oso garbi dugu zer den “ondo maitatzea”: zuri aurrezten laguntzea, betiere kalitateari uko egin gabe, aukera osasungarriak proposatzea eta ideia berriak ematea, sukaldean goza dezazun. Horregatik, lanean jarraitzen dugu zuk aurrezten jarrai dezazun. Martxoan, 700 EROSKI produkturen prezioa beheratu dugu, eta aurreko hilabeteetan beste ehunka produktu ere merkatu ditugu. Jarraitzen dugu, beraz, kalitatearekin eta aurrezpen adimentsuarekin dugun konpromisoa berresten. Hauek dira merkeago aurkituko dituzun produktuetako batzuk: ezinbesteko latak, edozein atakatik ateratzen zaituztenak; oliba olioa eta oinarrizko beste elikagai batzuk, eta beste bereziago batzuk, hala nola EROSKI SELEQTIA burrata edo Nafarroa JD duten EROSKI zainzuriak. Gure dendan merkeago aurkituko dituzun azken produktuak erakutsiko dizkizugu, goitik behera zure burua zaintzeko edo zure maskota elikatzeko hainbat produktu. Eta gogoratu oraindik ere orga oso bat dugula, EROSKI produktuz betea, 70 euro baino gutxiagoan, egunerokorako behar duzun guztiarekin. Izan ere, lanean jarraitzen dugu erosketa bakoitza kalitatearen, konfiantzaren, eta, nola ez, aurrezpenaren berme izan dadin. Ez ditugu ahazten garaian garaiko produktuak. Unerik onenean eta preziorik hoberenean daude oraintxe; adibidez, marrubiak, berenjenak eta skrei bakailao preziatua. Ahalik eta probetxu handiena ateratzeko ideiak emango dizkizugu, eta hainbat errezeta eta trikimailu azalduko dizkizugu, begi- kolpe bakarrean aukeraketa ona egin dezazun. Izan ere, ondo maite zaituenak, ondo zainduko zaitu. Jarrai iezaguzu editoriala ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211 Zuzenaria: Ainhoa Oyarbide Zuzendariordea: Lucia Goicoechea Erredaktore burua: Manuela Díaz argitalpenaren egilea Factoría Prisa Noticias, S.L.U. Valentín Beato, 44. 28037 MadridTel. +34 915 386 104 Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913antoniogarcia@publimagazine.com Lege gordailua: BI-222-2015 Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.