Marrubi, ahuakate eta mozzarella entsalada sesamo eta albakarekin 15’ 4 • 12 marrubi • 8 mini mozzarella gazta • Ahuakate bat • 3 sorta espinaka • 2 koilarakada oliba olio birjina estra • Koilarakada bat ozpin, Modenakoa • Gatza eta piperbeltz eho berria • Sesamo txigortua eta albaka Ontzi batean, nahasi Modenako ozpina eta oliba olio birjina estra, gatza, piperbeltz eho berria, albaka hostoak (pare bat), eta eragin guztia bateratu arte. Gorde nahasketa hori geroko. Garbitu eta lehortu marrubiak, zurtointxoa kenduta. Moztu zatietan eta jarri beratzen ozpin saltsan. Atera mamia ahuakateari eta moztu xaflatan. Zerbitzatzeko erretiluan, jarri espinaka ohe bat, erdian marrubi beratuak (xukatuta), inguruan ahuakate xaflak, zabaldu mozzarella bolatxoak, estali ozpin saltsarekin eta zabaldu gainetik sesamo txigortua. Marrubi, ahuakate eta mozzarella entsalada sesamo eta albakarekin 15’ 4