Bakailaoa greziar erara 30’ 4 3,99 € errazioak A B D E C NUTRI-SCORE A Bila itzazu osagaiak EROSKIn Sukaldariaren trikimailuak Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %16 329 %21 1,25g GATZA %11 9,88g AZUKREAK %11 2,17g gantz saturatuak %20 14,27g GANTZA • 800 g skrei bakailao • 30 ml oliba olio birjina estra • 300 g cherry tomate • 100 ml ur • 240 g orburu, kontserbakoak • Tipula more bat • 2 baratxuri atal • 80 g oliba beltz • Gatza eta piper zuria • Oreganoa • Perrexil freskoa • Limoi 1 Zartagin batean, bota oliba olio koilarakada pare bat, eta frijitu arin bat eman juliana eran (lodi) ebakitako tipulari. Biguntzen hasten denean, gehitu xaflatan ebakitako baratxuriak. Baratxuria gorritutakoan, gehitu cherry tomateak. Kozinatu pare bat minutu eta gehitu 100 ml ur. Kozinatu su ertainean, bigundu arte. Gehitu orburuak erdika ebakita, eta oliba beltzak. Ondu gatzez eta piperbeltzez, eta kendu sutatik. Labeko erretilu batean, egin ohea tipula, baratxuri, orburu eta olibekin, eta jarri bakailaoa gainean, olio txorrotada batekin. Sartu labean 200 ºC-an 15 minutuz. Atera labetik eta gehitu oreganoa, perrexil freskoa (ebakita), gatz pixka bat eta limoi erdi baten zukua. Bakailaoa greziar erara 30’ 4 Sukaldariaren trikimailuak Eduki bakailaoa giroko tenperaturan prestatzen hasi aurretik; hala, ez ditu zukuak galtzen eta bere testura irmoari eusten dio. Ez gehiegi kozinatu: azkar egiten da eta tenperatura baxuan, zukutsu geratzeko. Lehortu ondo azala, kurruskari nahi baduzu: pasa zartaginetik, oliba olio pittin bat ondo berotuta. Ez bota gatzik, horrela nahi baduzu: bakailaoak berak eta gainerako osagaiek badute nahikoa zapore. #elikatupentsatzenduzuna