Dilisten eta labean egindako berduren entsalada 40’ 4 A B D E C NUTRI-SCORE A Entsalada epela NS-rekin • 300 g kalabaza • 300 g erremolatxa • 4 koilarakada oliba olio birjina estra • 240 g dilista (pardina erakoak) • Tipula ertain bat Eztiz egindako ozpin saltsa: • 3 koilarakada ezti • 3 koilarakada ozpin • 8 koilarakada oliba olio birjina estra • Koilarakada bat ziape (Dijon erakoa) • Gatza eta piperbeltz beltza (ehoa) Jarri eltze batean su ertain-bizian dilistak ur ugarirekin eta gatzarekin. Irakiten hasten denean, jaitsi sua eta kozinatu 20 minutuz edo guritzen diren arte. Atera dilistak, pasatu ur hotzetan eta xukatu. Gorde geroko. Jarri labea berotzen 200 ºC-an. Zuritu eta moztu kalabaza eta erremolatxa zati txikitan. Gorde geroko. Bol handi batean, irabiatu ozpina, gatza eta piperbeltza, gatza ozpinean disolbatu arte. Gehitu eztia, Dijon ziapea eta olioa, eta irabiatu hagatxo batzuekin, emultsionatu arte. Jarri dilistak erretilu batean, erantsi berdura erreak, tipula eta errikula, eta nahasi. Gehitu ezti ozpin-olioa eta berriro nahasi. Dilisten eta labean egindako berduren entsalada 40’ 4