EROSKI EGITEN DUGU 400 milioi eurotik gorako aurrizkia eta denda hurbilagoak, digitalagoak eta eraginkorragoak Zure sakela zaintzea, gure lehentasuna EROSKI-K EUSKADIKO HORNITZAILEEI EGITEN DIZKIEN EROSKETAK 494 MILIOI EUROTIK GORAKOAK IZAN DIRA 2024AN MURTZIAN FRANKIZIATUTAKO LEHEN SUPERMERKATUA Albisteak EROSKIren konpromisoak ez du etenik, aurrezten jarrai dezazun. Azken urtean, guztion artean, ia 408 milioi euroko aurrezpena eraman dugu merkatura, gure eskaintzei, beherapen pertsonalizatuei eta familiei berariaz eskainitako planei esker. “Beti Prezio Onean” kanpainak, esaterako, aukera eman zigun 2.000 produktu merkatzeko 2024an, eta aurten beste 700 merkatu ditugu. Zure eguneroko ekonomiarekin dugun konpromisoaren erakusle dira horrelakoak. Honela nabarmendu zuen gure CEOak, Rosa Carabelek: “Sendotu egin dugu familien aurrezpena eta lan egiten dugun komunitateei lagundu diegu”. Horretarako, besteak beste, berrikuntzaren alde eta erosketa esperientzia gero eta hurbilago, digitalago eta eraginkorragoaren alde egin dugu apustu. 2024an, 36 denda berritu genituen gure eredu komertziala oinarritzat hartuta, hau da, ekoefizientzia eta bertako produktu freskoa ardatz hartuta, eta 60 denda berri ireki genituen. Gainera, 26,4 milioi euro bideratu genituen kausa sozialetara gure bazkide-bezeroekin eta bidelagun instituzionalekin. Eta ez gara hor geratu. Aurten, beste 100 milioi euro inbertitzea aurreikusi dugu, aurrera egiten jarraitzeko. Gure helburuen artean hauek dira nabarmenenak: prozesuak automatizatzea, gure eskaintzak pertsonalizatzea eta prezioak eta sustapenak optimizatzea, hori guztia adimen artifizialaren bidez. 400 milioi eurotik gorako aurrizkia eta denda hurbilagoak, digitalagoak eta eraginkorragoakZure sakela zaintzea, gure lehentasuna Gure lehen supermerkatua ireki dugu Murtzian (JM Guillem Bake Epailea plaza, Águilas). 2024an inauguratutako 53 frankizietako bat da Murtziakoa. Horietan guztietan 333 enplegu sortu dira, eta horien eskutik iritsi zaigu supermerkatuen urteko frankizia onenaren saria. Murtziakoak 220 m²-ko azalera du, eta zortzi laguneko lantaldea. Baliabide horiekin, garaiko produktu freskoak eta bertakoak eskaintzen ditu, baita aurrezteko sustapen ugari ere, eskaintzei eta EROSKI club txartelari esker. Dagoeneko 18.600 bazkide dira Murtzian. EROSKIn bertako produktua bultzatzen dugu. 2024an, Euskadiko 365 hornitzaileri baino gehiagori erosi genizkion produktuak, 494 milioi euroko balioarekin. Hala, 8.000 produktu inguru erosi genituen gure dendetarako, batez ere garaiko frutak eta berdurak. Gure lehen sektorearekin batera ari gara hazten, EROSKI Natur Eusko Label eta Euskal Baserri bezalako kanpainei laguntza emanez eta bertako produktuen alde apustu eginez. Horrelakoak dira, adibidez, Euskal Okela haragiak eta Eusko Label ziurtagiria duten Euskal Gaztak proiektuko gaztak. Gainera, nekazaritzako elikagaien sektorearen garapen jasangarri eta sozialarekiko konpromiso sendoa dugu, lankidetza ugariren bidez. Horren eredu dira Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmena eta tokiko hornitzaileei laguntzeko programa. Horrelako ekimenei esker, tokiko ekoizle txikiei laguntzen diegu ingurumen erronketara egokitzen eta lehiakorragoak izaten. Bide batez, produktu freskoak, kalitatezkoak eta hurbileko zigilua dutenak eskaintzen dizkiegu bezeroei gure dendetako leku nabarmen batean.