Uda honetan, utzi EROSKIk maita (eta zaindu) zaitzan editoriala Iker Pérez de Arenaza EROSKI club-eko arduraduna Jarrai iezaguzu Eroski club aldizkariko taldea U da hemen da, eta EROSKIn zurekin batera gozatu nahi dugu. Eguzkia, terrazak, ihesaldiak, aire libreko otorduak... Egun bakoitza aukera berri bat da bizitzaren gozoa dastatzeko. Hori dela eta, zenbaki honetan hainbat ideia proposatuko dizkizugu uda zure erritmoan bizi dezazun, zure burua zainduz baina ondo jatearen plazerari eta gauza soilen bizipozari uko egin gabe. Eta uda zure erara bizitzeko denez, zenbaki honetan funtsezko zortzi ‘tip’ emango dizkizugu egun bakoitzari zukua ateratzeaz bat zure burua zaintzeko: hidratatu behar bezala; ase garaian garaiko fruta eta berdura janez; arindu zure platerak zaporeari uko egin gabe; antolatu otordu erraz baina gozoak; gehitu proteina gehiago zure platerei; freskatu izozki edo alkoholik gabeko edariekin... Hori baino urrunago ere joan nahi dugu; izan ere, uda honetan, EROSKIn, 150 eskaintza puska jarriko ditugu zure esku, aurreztu dezazun, eta ezinbesteko produktuen sorta zabala, bat-bateko planetarako soluzio azkarrak eta oraindik probatu gabe dituzun hainbat berrikuntza ere eskainiko dizkizugu. Gainera, ez galdu gure gourmet sustapena, abuztu osoan gure EROSKI SELEQTIA produktuen bigarren alea %30eko beherapenarekin eskainiko baitizugu. Eta bazkide izateagatik beste hainbat abantaila ere izango dituzu. Bai, zure udako maitale izan nahi dugu: kalitatez, prezio onen bidez eta zure bizitza errazago egiteko gogo biziz. Eta onena merezi duzunez, edergintzaren atalean uda honetarako azken joerak azalduko dizkizugu, eta bidaiatzeko lau jomuga eder eskainiko dizkizugu, lau paradisu deskonektatzeko. Izan ere, uda bete-betean bizi beharrekoa da. Eta bide horretan, zure ondoan izango gaituzu aurten ere. ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211 Zuzenaria: Ainhoa Oyarbide Zuzendariordea: Lucia Goicoechea Erredaktore burua: Manuela Díaz argitalpenaren egilea Factoría Prisa Noticias, SLU Valentín Beato, 44. 28037 MadridTel. +34 915 386 104 Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913antoniogarcia@publimagazine.com Lege gordailua: BI-222-2015 Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe. Hutsen zuzenketa: “EROSKI CLUB aldizkariaren azken edizio inprimatuan akats bat izan zen EROSKI SELEQTIA produktuen sustapenean: bigarren alean (bietatik merkeenean) %50 itzuliko dugula adierazten zen, baina beherapena %30ekoa da bigarren ale horretan”.