Azalore arroza bakailaoarekin 30’ 4 1,84 € errazioak Gutizi os sungarri A B D E C NUTRI-SCORE A Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %10 199 %10 0,62g GATZA %7 5,96g AZUKREAK %3 0,55g gantz saturatuak %5 3,27g GANTZA • 600 g bakailao fresko • 600 g azalore • Tipula erdi bat (ondo xehatuta) • Baratxuri atal 1, xehe-xehe moztuta • Piper berde baten erdia • 6 baratxuri berri samur • Koilarakada bat OOBE • Gatza, piperbeltz beltza eta piperrauts gozoa edo mina, nahieran • Perrexil fresko xehatua • Aukerakoa: pinoiak Garbitu bakailaoa, azala eta hezurrak kenduta. Ebaki zati txikitan, edo xehatu puskatan. Birrindu edo xehatu azalorea, arroz aleen tamaina izan arte. Frijitu arin-arin tipula eta baratxuri burua, zartagin handi batean. Kozinatu 2-3 minutu, garden egon arte. Gehitu piperra laukitxotan eta jarraitu salteatzen beste 3-4 minutu, biguntzen hasi arte. Gehitu azalore birrindua eta nahastu ondo. Gehitu bakailao zatiak zartaginean. Kozinatu leun-leun minutu batzutan, tarteka eraginez, eginda egon arte. Ondu gatzez eta piperrez, eta gehitu piperrauts pixka bat. Eragin. Kozinatu dena batera minutu batzuk gehiago, tarteka eraginez, harik eta azalorea samur eta aldi berean tinko egon arte. Kendu sutatik eta gehitu perrexil fresko xehatua gainetik. Aukerakoa: Pinoiak ere gehitu. Azalore arroza bakailaoarekin 30’ 4 Gutizi ossungarri Berdura gehiago kontsumitzeko aukera onak dira berdura espagetiak, pizza orea begetalekin edo azalore edo brokoli arroza. Gainera, era askotako osagaiekin lagunduta presta daitezke. #elikatupentsatzenduzuna