H ilabete bakoitzeko kausa solidarioen alde bildutako zentimoak garapen bidean diren herrialdeetan giza laguntza emateko baliatuko dira, baita errefuxiatuei laguntzeko ere. Nazio Batuen datuen arabera, 2025ean, 305 milioi pertsonak baino gehiagok beharko du laguntza humanitarioa eta babesa mundu zabalean. Hori dela eta, Calcutako Koloreak, Kirika Fundazioa, Street Child España Fundazioa, Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordea (CEAR) eta Zehar Errefuxiatuekin Elkartea erakundeen lanari babesa emango diogu, errefuxiatuen oinarrizko beharrizanei erantzuteko. ABUZTUA UZTAILA Uda honetan, agertu zure elkartasuna eta lagundu gehien behar dutenei. Keinu erraz-erraz batekin, kutxatik igarotzean “bai” esatearekin, mundu hobe bat eraikitzen laguntzen dugu. Eskerrik asko zure laguntzagatik! UDA SOLIDARIOA elkartasuna Gure programa solidarioak “Bai” esango die gure ingurunean egoera zaurgarrian bizi diren haurren elikadura hobetzeko lan egiten duten GKE-ei. Bilboko Elizbarrutiko Caritasi lagunduko diogu, elikadurari buruzko hezkuntza programak gauzatzen: Meniños Fundazioarekin lan egingo dugu, haurrei kirolerako eta aisialdirako guneetara sarbidea errazten eta jolaserako duten eskubidea babesten; Dentistas Sobre Ruedas Fundazioari lagunduko diogu aho-hortzetako osasunari eta elikadura osasungarriari buruzko hezkuntza sustatzen; eta Gurutze Gorriari ere lagunduko diogu, egoera zaurgarrian bizi eta 0 eta 6 urte arteko haurrak hezten ari diren familiei babesa ematen.