<?xml version="1.0" encoding="UTF-8"?><texts method="xml-texts">
<page method="xml-texts" num="1"><![CDATA[2026ko urria 125. zk www.eroski.es Betiko erosketa, beti bezala, prezio onean. Eta ideia eta errezeta ugari, zure burua zaintzen eta aurrezten laguntzeko UDAZKENTZEA]]></page>
<page method="xml-texts" num="2"/>
<page method="xml-texts" num="3"><![CDATA[sumario www.eroski.es 2026ko Urria Udazkeneko baratzea Gordetzea merezi duena Hil honetako onenetan onena Halloween: casting beldurgarria Bertako esnea Entzun egiten dizugu, eta erantzun ... Eta sareetan Gaztak: xerratan edo birrinduta? Gordetzen den saskia]]></page>
<page method="xml-texts" num="4"><![CDATA[Garbitasun eraginkorra Gure dendetako berritasunak Edergintza Ene, txikitxoa! Elkartasuna EROSKI club-en abantailak Moda Albisteak Bidaiak: Costa Daurada Barazki izoztuak Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan. Haragi bat, hiru momentu ' Infoodencer-a ' Eñaut Sala Azaleko bideoa: © Virginia Martín. IA bidez sortutako bideoa.]]></page>
<page method="xml-texts" num="5"><![CDATA[Aurreztu nahi duzu nirekin? editoriala Iker Pérez de Arenaza EROSKI club-eko arduraduna Jarrai iezaguzu Eroski club aldizkariko taldea U dazkenak badu zerbait barnea goxatzen diguna. Agian kalabazen kolore epela da, beharbada sukaldean nabaritzen hasten den salda eta gisatuen lurrin hori da, edo, akaso, egunak laburtzen diren honetan, oinarrizkora bueltatzeak sortzen duen sentipen hori da. Urte garai honek gogorarazten digu merezi duela zenbait gauza gordetzeak. Aldizkari honetan, hain zuzen, horixe da mamia: probetxuzko erosketa egiten laguntzen duen guztia. Sukaldean joko asko ematen duten garaiko osagaiak, hala nola kalabaza; produktu bakoitza azkeneraino aprobetxatzen duten errezetak, eta astea hobeto antolatzeko ideia errazak, beti ere ondo jateak sortzen duen plazerari uko egin gabe. Inspirazio praktikoa, saski bakoitzari etekin handiagoa ateratzeko eta eguneroko sukaldeaz gozatzeko. Izan ere, aurreztea ez da gutxiago gastatzea soilik. Otorduak moldatzeko produktuak aukeratzea, saski burutsu bat planifikatzea, eta egunez egun balioa ematen duten produktuz betetzea, hori guztia ere bada aurreztea. Hori dela eta, egiazko aurrezkiaren alde apustu egiten jarraitzen dugu, bazkideei abantailak eskainiz, beti prezio onean dauden produktuak merkaturatuz eta orga osoa, freskoa eta askotarikoa osatzen lagunduz, kalitatezko EROSKI produktuekin, 70 euro baino gutxiagoan. “Betiko erosketa, beti bezala, prezio onean”. Erosteko modu hori gaur ez ezik bihar ere nabaritu egiten da. Gainera, hilabete honetan eguneroko martxa errazteko proposamenak ere aurkituko dituzu: otordu baterako baino gehiagotarako haragiak, minutu gutxitan afaria konpontzen duten gaztak, berdura izoztuak eta janaria alferrik ez galtzeko kontserbak. Horrez gain, beste gai hauek ere landu ditugu: etxea garbitzeko ideiak, edergintzako joerak, errezeta ugari, azken berritasunak eta udazken praktikoa, zaporetsua eta jasangarria inspiratzeko edukiak. Izan ere, azken batean, aurrezkirik onenak egunerokoan gure ondoan daudenak eta hobeto bizitzen laguntzen digutenak dira. Gordetzea merezi duena]]>
<container id="_idContainer203" parent_id="_idContainer204"><![CDATA[ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211 Zuzenaria: Ainhoa Oyarbide Zuzendariordea: Camila Márquez Erredaktore burua: Manuela Díaz argitalpenaren egilea Factoría Prisa Noticias, SLU Valentín Beato, 44. 28037 MadridTel. +34 915 386 104 Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913antoniogarcia@publimagazine.com Lege gordailua: BI-222-2015 Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="6"><![CDATA[ANETO KREMA NATURAL BERRIAK %100 naturalak, gehigarririk batere gabe, laktosarik eta glutenik gabe Barazki erreen krema berria konbinatzeko ideiak U rtebete pasatxo da Aneto Krema Naturalak merkaturatu zirela – kalabaza errea, oilasko errea barazkiekin eta ganba eta itsas zapo barietateak– eta kontsumitzaileen artean harrera oso ona izan dute. Egosketa prozesuan, erre eta salteatu egiten dira osagaiak, eta horrek zapore eta bizitasun handiagoa ematen die kremei. Hala, sarrerako plater perfektua dira; areago, plater nagusi zaporetsua ere izan daitezke ogi papurrekin, urdaiazpikoarekin edo unean bertan gehitu daitekeen edozein osagairekin. Orain, barazki erreen krema berria merkaturatu da, “ahizpen” maitasun berarekin egina, barazki freskoenak hautatuz eta sueztituz. Horrela lortzen da kontsumitzaileek espero duten zapore atsegin hori. KREMA GARBANTZU TXIGORTUEKIN KREMA FETA GAZTAREKIN, LIMOIAREKIN ETA ALBAKAREKIN Aneto mintzo da -erako]]>
<container id="_idContainer256" parent_id="_idContainer267"><![CDATA[KREMA GARBANTZU TXIGORTUEKIN Garbantzu txigortuak kremari ukitu kurruskari bat eta zapore bizia emateko. Osagaiak • Barazki erreenAneto krema • Garbantzu egosiak • Oliba olio birjina estra (OOBE) • Gatza • Piper gorria • Oreganoa (aukerakoa) • Tipulina Zer ematen du? Zuntza, landare proteina eta koipe osasungarriak. Horri esker, krema elikagarria, osoa eta asegarria bihurtzen da.]]></container>
<container id="_idContainer266" parent_id="_idContainer267"><![CDATA[KREMA FETA GAZTAREKIN, LIMOIAREKIN ETA ALBAKAREKIN Gazta nahasketari limoia eta albaka gehitzen zaizkio, ukitu freskoa eta krematsua emateko Osagaiak • Barazki erreen Aneto krema • Limoia • Albaka • Feta gazta Zer ematen du? Proteinak eta kaltzioa, eta ukitu desberdin bat kremaren zaporea aberasteko.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="7"><![CDATA[Italia, koilarakada bateko distantziara Albaka, tomatea eta Italiako zapore guztia: gure dendetara iritsi dira EROSKI Pesto Alla Genovese eta Pesto Rosso saltsak. Italian eginak dira eta prest daude zure platerei bira gozo-gozoa emateko. HIL honetako ONENETAN ONENA Gordetzeko berritasunak Tomate frijituz eta pikilloz eginiko saltsa berriak ez zaitu epel utziko. Pikillo piperra da %30, eta, beraz, oreka perfektuan nahasten dira bizitasuna eta zaporea. Ezinbesteko fitxaketa zure jaki tokirako. Tomatea eta pikilloa batera? Betiko pikoak, gatz gutxiagorekin Kurruskariak, OOBErekin eginak eta gatz gutxiagorekin. EROSKI piko lodi berriak aukera ezin hobea dira zure otorduetako platerak laguntzeko edo zizka mizka orekatu batez gozatzeko, betiko kalitateari eta zaporeari uko egin gabe. 4 2 A B D E C NUTRI-SCORE D A B D E C NUTRI-SCORE E EROSKI Pesto Alla Genovese Osagaien artean, Italiako albaka da %30, eta errezetak gatz gutxiago du. EROSKI Pesto Rosso Italiako tomatez eta tomate lehorrez eginda dago, zapore biziagoa lortzeko. A B D E C NUTRI-SCORE C]]></page>
<page method="xml-texts" num="8"><![CDATA[Garbitu behar gutxiago, ‘airfryer’ gehiago Mantendu zure airfryer -a garbi-garbi, eta jarri arreta soilik zure errezetez gozatzeari. EROSKI airfryer -erako paper berria %98 zuntz naturalez eginda dago. Aire frijigailu modelo gehienetara egokitzen da, eta labean eta mikrouhin labean ere erabil daiteke. Betiko pikoak, gatz gutxiagorekin Kurruskariak, OOBErekin eginak eta gatz gutxiagorekin. EROSKI piko lodi berriak aukera ezin hobea dira zure otorduetako platerak laguntzeko edo zizka mizka orekatu batez gozatzeko, betiko kalitateari eta zaporeari uko egin gabe. 4 EROSKI Pesto Alla Genovese Osagaien artean, Italiako albaka da %30, eta errezetak gatz gutxiago du. A B D E C NUTRI-SCORE A 3]]></page>
<page method="xml-texts" num="9"><![CDATA[... ETA SAREETAN JARRAI IEZAGUZU! JARRAI IEZAGUZU! JARRAI IEZAGUZU! JARRAI IEZAGUZU! Itzulera biralena Errezetak gordetzera bultzatu gintuzten joeretatik iragan mina piztu ziguten bideoetara: irailean EROSKIko sareetan joko gehien eman zuten edukiak berrikusiko ditugu. Denok izan nahi dugu igandetan astea bideratuta duen pertsona klase hori. Hemen da berriro ere batch cooking ohitura, bizitza kontrolpean dugula sinistarazteko. Eta, egia esan, oso teknika lagungarria da. Itzuli pertsona antolatua izatera Amaitu da oporraldiko tenorea. Supermerkatura itzultzeko garaia da. Gure infoodencer -ak jokalekura itzuli dira orgarekin, erosketa zerrendarekin eta betikoetan jausi gabe jaki tokia betetzeko ideia askorekin. Itzuli iraileko habitat naturalera]]></page>
<page method="xml-texts" num="10"><![CDATA[JARRAI IEZAGUZU! JARRAI IEZAGUZU! JARRAI IEZAGUZU! JARRAI IEZAGUZU! Amaitu da oporraldiko tenorea. Supermerkatura itzultzeko garaia da. Gure infoodencer -ak jokalekura itzuli dira orgarekin, erosketa zerrendarekin eta betikoetan jausi gabe jaki tokia betetzeko ideia askorekin. Itzuli iraileko habitat naturalera Itzuli 1980ko urteetara (Internetek hala eskatu baitzuen) Prakak itzuli ziren. Musika itzuli zen. Eta orain janariaren txanda da. Bat egingo dugu une honetako trend nostalgikoenarekin. Hemen dira zuntzaren abiadan oroitzapenak desblokeatzen dituzten produktu horietako batzuk. Itzuli zure asteroko obsesiora TikTok-ek pasta errezeta berri bat erakutsiko dizu hiru minutuero. Guk ez dugu epaituko. Dakigun bakarra da haiek ikusita gogo bizia sortzen dela ura irakiten jartzeko. Itzuli udazkenera (inor baino lehenago) Iraila kanpotik, urria barrutik. Pinterestek aukeratu du jada udazken honetarako edari ofiziala: kalabazazko kafe lattea espeziaz ondua. Ikusi genuen, gorde genuen, eta orain besterik ez dugu buruan: kalabaza, kanela eta katilu erraldoia.]]></page>
<page method="xml-texts" num="11"><![CDATA[baratzea Udazkeneko Urria hasi berri da eta beratzea udazkeneko aldartean mintzo da dagoeneko. Urte garai honetako barazkiak egokiak dira labea pizteko, kremak prestatzeko, bat- bateko garnizioak prestatzeko eta platera kolorez betetzeko: kalabaza, batata, azalorea, brokolia, porruak, alberjiniak... Baratzeak garaian- garaian eskaintzen duenarekin aukera desberdinak sortzen dira mahairako eta errazagoa da, konplikaziorik gabe, egunean bost fruta eta barazki errazio hartzeko helburua betetzea. Porrua: oinarri leuna krema eta gisatuetarako. Alberjiniak: osorik erreta, pulpa eztitsu geratzen da.]]></page>
<page method="xml-texts" num="12"><![CDATA[Brokolia: egosaldi laburra, kolore bizia. Perretxikoak: amaieran salteatuta, usain handiagoa ematen diote. Batata: labean samurra eta gozoa geratzen da. Azalorea: sortaka, hobe labe indartsuarekin. Kalabaza: erreta gozotasun handiagoa du eta birrinduta krematsuagoa da. Espinaka: gehitu bukaeran. Segundo gutxitan kozinatzen da.]]></page>
<page method="xml-texts" num="13"><![CDATA[KALABAZA Sekreturik gabe NOLA PRESTATU ZEIN AUKERATU? Kakahuete kalabaza Euskal kalabaza Nola aukeratu Nola kontserbatu BARRUTIK K A L A B A Z A Z E G I N D A K O H A I N B A T E R R E Z E T A]]>
<container id="_idContainer589" parent_id="_idContainer622"><![CDATA[BARRUTIK Kalabazaren ezaugarri nabarmenena da kaloria eta koipe gutxi duela, eta C bitamina eta karotenoide asko. Hain zuzen, horrek ematen dio kolore laranja.]]></container>
<container id="_idContainer597" parent_id="_idContainer622"><![CDATA[ZEIN AUKERATU? Krema leun baterako, kakahuete kalabaza. Labean erretzeko, potimarroia. Errezeta tradizionaletarako, euskal kalabaza. Eta postreetarako, zidra edo aingeru adatsa.]]></container>
<container id="_idContainer605" parent_id="_idContainer622"><![CDATA[Nola aukeratu“Txortena” lehorra badago eta azala gogorra, errazago kontserbatu ahal izango da.]]></container>
<container id="_idContainer613" parent_id="_idContainer622"><![CDATA[Nola kontserbatuOsorik, hobe leku fresko, lehor eta aireztatu batean. Ebakita, hozkailuan eta ondo babestuta. Izoztu ere egin dezakezu, hala purean nola laukitan.]]></container>
<container id="_idContainer621" parent_id="_idContainer622"><![CDATA[NOLA PRESTATU Erreta, zapore kontzentratua lortzeko; egosita, kremak egiteko; laukitan, gisatu eta arrozetarako; birrinduta, saltsa eta postreetarako –adibidez, QRan duzun errezeta gozoa: kalabazaz, porruz, gaztaz eta perretxikoz ondutako krema–. Eta haziak erabiltzen badituzu, txigortu espeziaz onduta.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="14"><![CDATA[EROSKI kalabaza purerako prestakina: etxeko krema baterako lasterbidea. Errazagorik, nekez EROSKI kalabaza krema: banakako formatuan eta kontserba- tailerik gabe. A B D E C NUTRI-SCORE A Osoko pasta: penne-a kalabaza, kurkuma eta piperbeltzarekin. A B D E C NUTRI-SCORE A EROSKI BIO kalabaza krema: koilaraz jateko plater baterako edo gisatu baten oinarri gisa. A B D E C NUTRI-SCORE B EROSKI kalabaza krema: berotu eta prest. A B D E C NUTRI-SCORE C EROSKI kalabaza garbia zatitan: formatu freskoa zure erara kozinatzeko. A B D E C NUTRI-SCORE A]]></page>
<page method="xml-texts" num="15"><![CDATA[Pikillo piperren zopa azafraiarekin eta espeziaz ondutako garbantzuekin 60’ 4 0,93 € errazioak A B D E C NUTRI-SCORE A Leialak]]>
<container id="_idContainer843" parent_id="_idContainer844"><![CDATA[Pikillo piperren zopa azafraiarekin eta espeziaz ondutako garbantzuekin 60’ 4 • Tipula bat eta baratxuri atal bat • Koilarakadatxo erdi kaiena • 40 g hur • 200 g tomate • 2 g azafrai hari • 2 g piperbeltz • 300 ml ur eta 300 ml berdura salda • 200 g pikillo piper • 150 g garbantzu egosi Topping-a prestatzeko • 50 g garbantzu egosi • Koilarakada erdi OOBE • Limoi erdi baten zukua • 2 arrautza egosi • 2 pikillo piper • Perrexil xehatua Sueztitu tipula baratxuriarekin Gehitu tomate puskak, pikillo piper ebakiak, kaiena eta azafraia, eta sueztitu. Gehitu hur xehatuak. Kozinatu minutu batzuk. Birrindu eta gehitu ura, salda eta garbantzu egosiak. Jarraitu kozinatzen. Gehitu topping-eko garbantzuak OOBE, zuku eta espezien nahasketarekin. Salteatu zartaginean edo labean. Zerbitzatu zopa garbantzuen, arrautzen eta piper xehatuen topping-arekin eta perrexilarekin.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="16"><![CDATA[Kalabazazko kafe lattea, espeziaz ondua 10’ 2 1,12 € errazioak A B D E C NUTRI-SCORE B]]>
<container id="_idContainer937" parent_id="_idContainer938"><![CDATA[Kalabazazko kafe lattea, espeziaz ondua 10’ 2 • 50 ml kalabaza purea •	10 g azukre (edo eztitzaile) •	Koilarakadatxo erdi kanela eho •	Koilarakadatxo laurden jengibre eho •	Koilarakadatxo zortziren bat intxaur muskatu eho •	Kafe egin berria (70 ml) •	Koilarakadatxo zortziren bat iltze eho •	400 ml esne osoa, erdigaingabetua edo ordezko edari begetala •	2 koilarakada kalabaza pure •	170 ml esne hotza (osoa), esne aparra lortzeko • Kanela ehoa apaintzeko Nahastu kalabaza purea esnearekin eta espezieekin, hagaxkak erabiliz. Berotu irakitera iritsi gabe. Gehitu kafea. Zerbitzatu edalontzi bakoitzean kalabaza purearen koilarakada bat eta gehitu kafe nahasketa, kontuz. Une berean, prestatu aparra esne osoa eta hotz-hotza erabilita. Pitxar hotz batean edukiko dugu esne hori, haren bolumena bikoiztu ahal izateko. Jarri esne aparraren pitxarra 70 gradu inguruko angeluan, eta sartu aparra sortzeko irabiagailua. Irabiatu hiru bat minutuz. Behin aparra lortuta, koilara batekin kafe lattearen gainean jarriko dugu, apaintzeko. Hautseztatu kanela ehoa eta zerbitzatu berehala.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="17"><![CDATA[Espeziaz ondutako kalabazaren eta gazta fresko irabiatuaren edalontzitxoak 50’ 4 0,77 € errazioak A B D E C NUTRI-SCORE A]]>
<container id="_idContainer1032" parent_id="_idContainer1033"><![CDATA[Espeziaz ondutako kalabazaren eta gazta fresko irabiatuaren edalontzitxoak 50’ 4 Kalabaza krema prestatzeko • 350 g kalabaza (errea) • Koilarakadatxo bat kanela • Koilarakadatxo laurden jengibre ehotua • Intxaur muskatua • Koilarakadatxo 1 banilla pasta edo estraktu • Koilarakada bat datil pasta Gazta krema egiteko • 400 g gazta fresko %0 (irabiatua) • Banilla esentzia (koilarakadatxo bat) • Laranja erdi baten birrina Kurruskaria • 40 g granola azukre gehigarririk gabe Erre kalabaza 190 °C-ra 35 minutuz, samur-samur egon arte. Birrindu kalabaza espeziekin, banillarekin eta datil pastarekin batera, krema leun bat lortu arte. Nahastu gazta fresko irabiatua laranja birrinarekin eta banillarekin. Prestatu edalontzitxoak geruzak honela txandakatuz: kalabaza krema geruza bat aurrena, gazta irabiatuaren geruza bat gainean eta granola geruza fin bat gero. Errepikatu edalontzia bete arte. Eduki hozten, gutxienez ordu bat.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="18"><![CDATA[Batata azkarrak garbantzuz eta espinakaz beteak 20’ 2 2,15 € errazioak A B D E C NUTRI-SCORE A]]>
<container id="_idContainer1132" parent_id="_idContainer1133"><![CDATA[Batata azkarrak garbantzuz eta espinakaz beteak 20’ 2 • 2 batata ertain • 2 koilarakada oliba olio birjina estra (OOBE) • 1 tipulin • 200 g espinaka edo kale • 120 g garbantzu egosi • 1 g gatz • 3 g piperbeltz beltz • 2 g kumino (hautsa) • Koilarakadatxo bat piperrauts gozo Saltsa prestatzeko • 2 koilarakadatxo tahini • 15 ml limoi zuku • 1 g gatz • 2 g mendafin fresko Zulatu batatak sardexka batekin eta bildu film gardenean. Kozinatu mikrouhin labean 5 minutuz. Buelta eman, eta egin beste 5 minutuz. Kendu film-a. Labana batekin, ebaki goiko aldea eta kendu haragia kontuz, azala hautsi gabe. Zartagin batean, OOBE txorrotada batekin, salteatu tipulin xehatua. Gorritzen hasten denean, gehitu kalea edo espinaka xehatuak eta eduki sutan. Gehitu garbantzu xukatuak eta espeziak. Salteatu pare bat minutuz. Gehitu bataten haragia eta nahastu ondo. Bete batatak berriro, nahasketa horrekin. Saltsa prestatzeko: nahastu osagaiak, eta, beharrezkoa bada, arindu ura gehituta. Zerbitzatu batatak, eta apaindu tahini saltsarekin eta mendafin hosto batzuekin.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="19"><![CDATA[saskia Gordetzeko Erosketa batzuek egun bakarra irauten dute eta beste batzuek aste osoa konpontzen dizute. Hau bigarren horietakoa da. Saski praktikoa, aukera askokoa eta datozen asteetako otorduak errazteko pentsatua. Gorde checklist hau eta atera egiazko etekina zure erosketari. Hasteko, egiaztatu zer daukazun Supermerkatura atera aurretik edo online- ko zure orga bete aurretik, erreparatu zer daukazun hozkailuan, izozkailuan eta jaki tokian. Ez duzu soberakorik erosiko, daukazuna hobeto aprobetxatuko duzu eta ez duzu janaririk alferrik galduko. 1 Eraiki oinarri sendo baten gainean Patata, tipula, baratxuria eta olioa: sukalde erdiari eusten dioten osagaiak. Horiekin denetarik presta dezakezu: tortillak, gisatuak, errekiak, salteatuak eta edozein otordu bideratzeko ezin konta ahala errezeta. 2 Aste osorako patatak Baratxuriak erritmo guztietarako A B D E C NUTRI-SCORE C]]>
<container id="_idContainer1205" parent_id="_idContainer1214"><![CDATA[Aste osorako patatak Hainbat formatutan daude eskura (1, 2, 3 eta 5 kg-ko poltsak). Badira aukera praktikoak ere, baby patata, adibidez, mikro-uhin labean berotzeko prest.]]></container>
<container id="_idContainer1213" parent_id="_idContainer1214"><![CDATA[Baratxuriak erritmo guztietarako Baratxuri freskoak nahiz ehoak. Azken horiek ezin hobeak dira,presaka gabiltzaneanzaporea emateko.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="20"><![CDATA[saskia Gordetzeko Eraiki oinarri sendo baten gainean Patata, tipula, baratxuria eta olioa: sukalde erdiari eusten dioten osagaiak. Horiekin denetarik presta dezakezu: tortillak, gisatuak, errekiak, salteatuak eta edozein otordu bideratzeko ezin konta ahala errezeta. 2 Tipula bat errezeta bakoitzerako A B D E C NUTRI-SCORE A EROSKI OOBE espraiak aitortza jaso du PLMA 2026 Sarietan, kalitate-prezio erlazio bikainagatik eta erabiltzeko eskaintzen duen erosotasunagatik. A B D E C NUTRI-SCORE B A B D E C NUTRI-SCORE B A B D E C NUTRI-SCORE B EROSKI OOBE, 500 ml-ko olio ontzian EROSKI maila oleiko handiko olioa. Azido oleikoa (omega 9 koipe monoasegabea) da %80; oliba olioaren antzeko maila. Zure beharretara hobekien egokitzen den olioa Eroskin kalitatezko OOBE duzu beti prezio onean eta hainbat formatutan; jatorri desberdinetako olioa, baita BIO ziurtagiria duena ere. OOBE esprai eta olio ontzi formatuak Espainiako olibadi eta kooperatibetatik datozen oliba olioarekin eginak daude. Praktikoak, erosoak eta egunerokorako pentsatuak.]]>
<container id="_idContainer1339" parent_id="_idContainer1340"><![CDATA[Tipula bat errezeta bakoitzerako EROSKIn gustu eta erabilera guztietarako aldaerak dituzu: tipula zuria frijituki eta gisatuetarako; gorria, entsalada eta saltsetarako; gozoa, gordinik jateko, eta Natur tipula, jatorriz Fuentes de Ebro (Zaragoza) herrikoa. Gainera, hainbat formatu dituzu aukeran: soltean, sarean, XL tamainan, baita zurituta, zatikatuta eta izoztuta ere, sukaldean denbora gutxiago duzun egunetarako.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="21"><![CDATA[Hautatu aukera asko eskaintzen dituzten proteinak Arrautzak, lekaleak, arraina edo haragia. Garrantzitsuena da baliagarriak izatea gaurko, biharko eta hurrengo eguneko tuperrerako. Tortilla bat, dilista batzuk, xerra bat plantxan edo arrain bat labean, abiapuntu egokia izan daitezke hainbat otordu desberdin prestatzeko. 3 Bete orga jokoa ematen duten barazkiekin Erretzeko, salteatzeko, birrintzeko edo edozein plater laguntzeko barazkiak. Konbinatu produktu freskoak eta izoztuak edo jaki tokikoak, eta beti edukiko duzu B plan bat sukaldean aritzeko gogorik ez duzun egun horietarako. 4 Bilatu Beti Prezio OnaK logoa 2.500 EROSKI produktu baino gehiago, kalitatea eta aurrezkia uztartzeko, eta saskia ezeri uko egin gabe betetzen laguntzeko. Erraz bereiziko dituzu ikur horrekin. 5]]>
<container id="_idContainer1375" parent_id="_idContainer1376"><![CDATA[Sandra Muñoz. Leioako (Bizkaia) hipermerkatua Gure harategi eta arrandegietako profesionalek atsegin handiz lagunduko dizute zure errezetarako produktu egokiena aukeratzen, ebaketa bat gomendatzen edo kozinatzeko ideiak ematen.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="22"><![CDATA[Hartu oinarri gure orga Erretzeko, salteatzeko, birrintzeko edo edozein plater laguntzeko barazkiak. Konbinatu produktu freskoak eta izoztuak edo jaki tokikoak, eta beti edukiko duzu B plan bat sukaldean aritzeko gogorik ez duzun egun horietarako. 6 Ez ahaztu Club-aren abantailak 8 ‘Online’ erosten baduzu, gure aurrezkiak zu aurkituko zaitu 7]]>
<container id="_idContainer1431" parent_id="_idContainer1440"><![CDATA[Zure erosketa amaitu aurretik, kontsultatu Aurrezki Orga. Eskura dago webgunean eta EROSKI online app-ean. Funtzionalitate horrek zure organ gehitu dituzun produktuak aztertu eta prezio hobean dauden pareko aukerak iradokitzen dizkizu. Zuk erabakiko duzu, gero, aplikazioak proposatutakoa nahiago duzun edo lehengo aukerari eutsiko diozun. Izan ere, aurrezteko, batzuetan, aski da gomendio soil bat aintzat hartzea.]]></container>
<container id="_idContainer1439" parent_id="_idContainer1440"><![CDATA[Erosketa bukatu aurretik, hartu tartetxo labur bat bazkide gisa dituzun abantailak berrikusteko. Deskontu txartel pertsonalizatuak, sustapenak, beherapenak eta pilatutako saldoa, are gehiago aurrezteko. Azken begiratu horrek merezi izaten du.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="23"><![CDATA[Aza, kale eta tenpe woka 60’ 4 2,26 errazioak A B D E C NUTRI-SCORE A]]>
<container id="_idContainer1539" parent_id="_idContainer1540"><![CDATA[Aza, kale eta tenpe woka 60’ 4 • 200 g arroz noodle • 200 g garbantzu tenpe, tamari saltsan marinatuta • 200 g aza gorri • 180 g aza • 130 g kale • 180 g tipula • 100 g azenario • Sesamo txigortua • 10 ml sesamo olio Ongailua egiteko • Ura eta 10 ml soja saltsa, gatz gutxikoa • 5 ml ezti • 10 ml arroz ozpin • 3 g jengibre birrin • 1 koilarakada tomate pasta • 3 tabasko tanta • 5 g arto irin Ebaki berdurak, azenarioa eta tipulak zerrendatan. Ebaki tenpea zerrendatan. Prestatu ongailua. Gorde geroko. Egosi noodle-ak. Wok batean, salteatu tenpea pare bat minutu sesamo olioarekin. Kendu sutatik. Olio berean, salteatu tipula. Bota gainerako olioa eta gehitu azenarioa, aza eta aza gorria. Lau minutu igarotakoan, gehitu kalea eta salteatu beste 2 minutu. Gehitu tenpea, noodle-ak eta ongailua eta kozinatu beste minutu bat. Zerbitzatu aurretik, bota sesamoa gainetik.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="24"><![CDATA[Azalorea korear erara 35’ 4 1,69 € errazioak A B D E C NUTRI-SCORE A Bila itzazu osagaiak EROSKIn]]>
<container id="_idContainer1640" parent_id="_idContainer1641"><![CDATA[Azalorea korear erara 35’ 4 • 1 azalore • 25 g irin (arrautza-irinetan pasatzeko) • 2 arrautza • 50 g panko edo ogi birrindu normala • 1 baratxuri atal, xehe-xehe moztuta • 150 ml tomate birrindu • 5 g tabasko saltsa • 1 koilarakada soja saltsa, gatz gutxikoa • Koilarakada bat agabe ziropa • 3 g sesamo hazi • 3 g tipulin • OOBE Entsaladarako • 150 g letxuga • 15 ml oliba olio birjina estra • 15 g sagar ozpin Ebaki azalorea sortatan eta egosi lurrunetan edo eltze batean ur irakin askorekin eta gatzarekin, 5 minutuz. Atera uretatik eta xukatu ondo. Epeltzen denean, pasa irin, arrautza irabiatu eta panko ogi birrindutik. Busti oliba olioarekin eta kozinatu airfryer-ean, 200 ºC-tan, 12 minutu. Saltsa prestatzeko, kozinatu tomate birrindua baratxuri xehetuarekin batera. Tomatearen ura zertxobait murrizten denean, gehitu soja saltsa, saltsa mina nahieran eta agabe ziropa. Kozinatu bost minutu su ertain baxuan eta, ondoren, sutatik kenduta, birrindu, saltsa homogeneo gera dadin. Busti azalorea saltsarekin eta mugitu zati guztietan ondo banatu dadin. Zerbitzatu azalorea eta apaindu sesamo zuriaren haziekin eta tipulin xehatuarekin. Laguntzeko, prestatu letxuga entsalada bat.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="25"><![CDATA[Haragi bat, hiru momentu Zenbait elikagai gure kultura gastronomikoaren parte dira, eta mahaiaren bueltan konpartitzen ditugun momentuen parte. Haragia da horietako bat. Haragia askotariko elikadura baten osagai denean, barazki, lekale eta zerealekin lagunduta, zapore, testura eta oinarrizko mantenugaien iturri da. Proteinak, burdina, zinka eta B taldeko bitaminak ematen dizkigu haragiak. Otordu on batez gozatzea oreka aurkitzeko modua ere bada, osagai bakoitzaren onena eskuratuz. haragi errazio astean: Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziaren (AESAN) gomendioa da pertsona helduentzat. Gogoan izan errazio bat esku ahurraren parekoa dela, hatzik gabe. 3 Aukeratu saihets hezurra eta hezurra bezalako ebaketak Kolageno asko duten piezak dira, eta su geldoan kozinatzean, mokadu eztitsuak eta zaporez beteak bihurtzen dira. Proteina hori ezinbestekoa da larruazalerako, artikulazioetarako eta gorputzeko beste ehun batzuetarako, eta funtsezkoa da organismoari egitura eta elastikotasuna emateko. Konbinatu patatekin, barazkiekin, ilarrekin edo perretxikoekin. 1. GISATU BATERAKO Sukaldeburuaren gomendioa Prestatu soberako errazio batzuk eta izoztu. ZER ZENTZU DU HARAGIAK?]]>
<container id="_idContainer1676" parent_id="_idContainer1677"><![CDATA[ZER ZENTZU DU HARAGIAK?Gisatu bat udazkenean, familia errezeta bat... Haragia gure kultura gastronomikoaren parte da, baita mahaiaren bueltan konpartitutako une askoren parte ere. Ideia hori oinarrian dela sortu da “Haragiaren zentzua”. Ekimen horren hirugarren edizioan, sektoreko 170 eragile bilduko dira haragiak gure elikaduran, kulturan eta gastronomian duen garrantza balioan jartzeko. EROSKIn bat egin dugu kanpainarekin, elikadura arduratsuaren aldeko apustua baita gurea, beti ere elikadura askotariko eta orekatu baten barnean.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="26"><![CDATA[EROSKI Natur behi haragiak bermatu egiten du bertako haragia jaten duzula, zure autonomia erkidegoko etxaldeetako behiena. Zenbait kasutan, gainera, JDB du haragiak; adibidez, Galiziakoak, Nafarroakoak, EAEkoak eta Kantabriakoak. EROSKI untxi erdia zatikatuta Ezin hobea gisatuetarako, tipula, baratxuri, belar usaintsu eta garaiko barazkiekin prestatuta. Gure EROSKI untxi haragiek animalia ongizatearen zigilua dute.]]></page>
<page method="xml-texts" num="27"><![CDATA[Hurrengo egunerako hobeto irauteko, aukeratu haragi gihartsuak. Soil-soil kozinatuta eta askotariko elikagaiez lagunduta, testura eta zaporea mantentzen dute berriro berotzean. EROSKI indioilar azpizuna Zapore leunekoa izanik, egokia da plantxarako, zerrenda salteatuetarako edo marinatuetarako. EROSKI NATUR txerri solomoaren xerra Plantxan, brokoliarekin, kalabazarekin batera edo entsaladarekin lagunduta. Ontziratze sistema bipack da, eta horri esker, gehiago aurrezten da eta janari gutxiago alferrik galdu. Erabili gaur behar duzuna bakarrik, eta gorde gainerakoa beste egun baterako, freskurari eta kalitateari ukoegin gabe. Duroc txerri haragiarenak dira. Txerri horietan, koipea modu orekatuan ziztatzen da, eta horrek testura samurra eta zapore zukutsua ematen dio haragiari. 2. TUPER BATERAKO Sukaldeburuaren gomendioa Azkartasuna eta oreka eskutik joan daitezke.]]></page>
<page method="xml-texts" num="28"><![CDATA[Sukaldeburuaren gomendioa Azkartasuna eta oreka eskutik joan daitezke. Hobe proteina leuna eta zaporetsua, hegazti haragiarena, adibidez. Zure buruari gutizia bat ere eman diezaiokezu, etxeko hanburgesa gozo eta orekatu bat prestatuz. EROSKI oilasko bularkia takotan eta curry erara Salteatzeko eta barazkiekin edo arrozarekin konbinatzeko erraza. Haragiaren 100 gramotan proteina dira 21 gramo, eta nahasketan %88 oilaskoa da. EROSKI NATUR BIO behi haragiaren hanburgesa Oinarri bikaina etxeko hanburgesa baterako, barazki freskoekin, gaztarekin edo kalitatezko ogiarekin; edota, zergatik ez, entsalada batekin batera afari azkar bat prestatzeko. Baserriko oilaskoaren bular xerratua Barazkiekin, arrozarekin edo entsaladarekin batera jateko. Ziurtatutako etxaldeetatik dator haragia. Ekoizpen ekologikoa eta animalien ongizatea bermatzen duten estandar zehatzak betetzen dituzte etxalde horiek. Haragiak Welfair ziurtagiria du. Horrek bermatzen du hegaztiak hazkuntza geldokoak izan direla (56 egun gutxienez) eta %100 landarez elikatu direla. 3. AFARI AZKAR BATERAKO]]></page>
<page method="xml-texts" num="29"><![CDATA[Untxia saltsa gazi-gezan 30’ 4 1,97 errazioak A B D E C NUTRI-SCORE A Errazio batek dauka: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) KCAL %23 463 %5 0,86g GATZA %3 2,79g AZUKREAK %22 4,38g gantz saturatuak %27 18,73g GANTZA]]>
<container id="_idContainer1877" parent_id="_idContainer1878"><![CDATA[Untxia saltsa gazi-gezan 30’ 4 • 750 g untxi • 8 ml oliba olio •	Gatza •	Piperbeltz eho berria Saltsa gazi-geza •	15 ml oliba olio birjina estra •	1 koilarakada sesamo olio •	2 baratxuri fin-fin xehatuta •	Tomate kontzentratua, 2 koilarakada •	Jengibrea •	Koilarakada bat arroz ozpin •	Koilarakada erdi soja saltsa •	Koilarakada erdi ezti •	250 ml ur •	Koilarakada bat arto irin (Maizena) •	Sriracha Guarnizioa •	120 g arroz (osokoa) •	Sesamoa • Tipulina Egosi arroza ur ugarirekin, paketean ageri diren jarraibideak kontuan hartuta. Zatikatu untxia, mokadu batekoak baino puska handiagotan. Eman gatza eta piperbeltza untxi zatiei eta erregosi zartagin batean koilarakada erdi oliorekin. Alde guztiak gorritzen zaizkionean, sartu aurrez berotuta dagoen labean 15 minutuz 195 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diela. Atera eta gorde geroko. Wok edo zartagin batean, gehitu olioa, baratxuria eta jengibrea fin-fin xehatuta. Gorritzen denean, gehitu tomate kontzentratua, sriracha pixka bat eta arroz ozpina. Nahasi eta gehitu soja saltsa, eztia, ur basokada bat arto irin disolbatuarekin, eta utzi kozinatzen 10 minutuz su ertain-bizian. Gehitu kozinatutako untxia saltsa gazi-gezari, eragin ondo puskak saltsarekin ondo blaituta eta estalita gera daitezen, eta kozinatu su ertainean beste 4-5 minutu. Zerbitzatu untxia osoko arroz egosiarekin, gainetik sesamoa eta tipulin xehatua zabalduta.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="30"/>
<page method="xml-texts" num="31"><![CDATA[Udazkenak labea piztera gonbidatzen gaitu, eta kremak, barazki erreak eta barrua goxatzen duten afariak prestatzera. Eta, otordu horietan, gazta birrinduak eta gazta xerrak lagun onak dira: erosoak dira, aukera asko ematen dute eta erabiltzeko prest daude. gaztarekin zerbitzatzen da Udazkena ZERGATIK AUKERATU EROSKI GAZTAK? AUKERA ZABALA ESKAINTZEN DUTELAKO EGOKIERA BAKOITZERAKO: JDB ETA AGB DUTEN GAZTAK, LAKTOSARIK GABEKOAK, LIGHT GAZTAK EDO PROTEINA ASKO DUTENAK. GUSTU ETA BEHARREN ARABERA EGOKITUAK, KALITATEARI, PREZIO ONARI ETA EROSOTASUNARI UKO EGIN GABE. ZER EMAITZA NAHI DUZUN, AUKERATU GAZTA BIRRINDU BAT EDO BESTEA GRATINATU EGIN NAHI DUT UKITU AZKAR BAT NAHI DUT A B D E C NUTRI-SCORE C A B D E C NUTRI-SCORE D]]>
<container id="_idContainer1959" parent_id="_idContainer1968"><![CDATA[GRATINATU EGIN NAHI DUT Emmental birrinduaEgoki-egokia azalore, brokoli, patata, lasagna edo kaneloiak ontzeko. Gehitu labean sartu aurretik, akabera gorrizta eta urgarria lortzeko.]]></container>
<container id="_idContainer1967" parent_id="_idContainer1968"><![CDATA[UKITU AZKAR BAT NAHI DUT EROSKI gazta hautsaHautseztatu eta prest da platera. Ezin hobea pastak, zopak, kremak eta barazkiak ontzeko. Gehitu perretxikoz ondutako gnocchi batzuen gainean edo barazki krema baten gainean, zerbitzatu aurretik.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="32"><![CDATA[Xerra bat, afari UGARI URTZEA NAHI DUT AZKEN UKITUA EMAN NAHI DIOT ZAPORE BIZIAGOA NAHI DUT A B D E C NUTRI-SCORE D A B D E C NUTRI-SCORE D EGUNARI OGI TXIGORTU ON BATEKIN EKITEKO HAMAIKETAKOAREN ORDUKO OGITARTEKORAKO HANBURGESA GAUETARAKO A B D E C NUTRI-SCORE D A B D E C NUTRI-SCORE D A B D E C NUTRI-SCORE C A B D E C NUTRI-SCORE D]]>
<container id="_idContainer2142" parent_id="_idContainer2183"><![CDATA[AZKEN UKITUA EMAN NAHI DIOTL Grana Padano JDBGratinatzea ez da beti beharrezkoa. Batzuetan, nahikoa da zerbitzatzerakoan pixka bat zabaltzea, krema baten, pasta egin berriaren edo barazki erre batzuen zaporea nabarmentzeko.]]></container>
<container id="_idContainer2150" parent_id="_idContainer2183"><![CDATA[ZAPORE BIZIAGOA NAHI DUT Lau gazten nahasketaBizitasuna ematen die pastei, labean prestatutako barazkiei eta plater gratinatuei. Prestatu makarroiak kalabazarekin eta lau gaztarekin.]]></container>
<container id="_idContainer2158" parent_id="_idContainer2183"><![CDATA[URTZEA NAHI DUT Mozzarella birrinduaLeuna eta urgarria, ezin egokiagoa pizzak, ogi txigortuak eta labeko errezetak ontzeko. Egin eta probatu ogi txigortu bat perretxiko, tipula eta mozzarella gaztarekin.]]></container>
<container id="_idContainer2166" parent_id="_idContainer2183"><![CDATA[EGUNARI OGI TXIGORTU ON BATEKIN EKITEKO Proteina askokoa edo ahuntz gazta samurraBi aukera ogi txigortu bat prestatzeko, osoko ogiarekin, arrautzarekin eta hosto berdeekin.]]></container>
<container id="_idContainer2174" parent_id="_idContainer2183"><![CDATA[HAMAIKETAKOAREN ORDUKO OGITARTEKORAKO EROSKI Mahón-Menorca JDB erdionduaOgi kurruskaria, tomatea eta gazta. Osagai gutxi eta zapore handia, erraz eramateko moduko hamaiketako baterako.]]></container>
<container id="_idContainer2182" parent_id="_idContainer2183"><![CDATA[HANBURGESA GAUETARAKO Cheddar gazta xerratanJarri hanburgesaren gainean haragia bero dagoela eta utzi urtzen.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="33"><![CDATA[LAKTOSARIK GABE GOZATZEKO UDAZKENEKO OGI TXIGORTU BATERAKO PIZZA AZKAR BATERAKO A B D E C NUTRI-SCORE D A B D E C NUTRI-SCORE D A B D E C NUTRI-SCORE D SANDWICH KREMATSUETARAKO BOST MINUTUTAN AFARIA PREST IZATEKO A B D E C NUTRI-SCORE D A B D E C NUTRI-SCORE D]]>
<container id="_idContainer2325" parent_id="_idContainer2358"><![CDATA[SANDWICH KREMATSUETARAKO EROSKI gazta krema xerratanEzin hobea sandwich beroak prestatzeko, zartaginean edo sandwichak egiteko gailuan.]]></container>
<container id="_idContainer2333" parent_id="_idContainer2358"><![CDATA[BOST MINUTUTAN AFARIA PREST IZATEKO Havarti AGBTestura krematsua duenez, oso egokia da sandwichak, wrap-ak eta ogi txigortuak prestatzeko. Udazkeneko ideia: Havarti gaztaz, indioilarrez eta perretxikoz osatutako sandwicha.]]></container>
<container id="_idContainer2341" parent_id="_idContainer2358"><![CDATA[UDAZKENEKO OGI TXIGORTU BATERAKO Maasdam edo Emmental gaztakPerretxiko batzuk salteatu eta labean minutu batzuk edukita, afari erraz eta gustagarria edukiko duzu.]]></container>
<container id="_idContainer2349" parent_id="_idContainer2358"><![CDATA[LAKTOSARIK GABE GOZATZEKO EROSKI gazta samur laktosa gabea Testura krematsua eta zapore leuna ditu, eta aukera ona da laktosari intolerantzia diotenentzat. Udazkeneko ideia: probatu sagar errez eta intxaurrez prestatutako ogi txigortu bero batean.]]></container>
<container id="_idContainer2357" parent_id="_idContainer2358"><![CDATA[PIZZA AZKAR BATERAKO Mozzarella xerratanPizza oinarri bat, piadina bat edo ogi xerra on bat, eta prest izango duzu bat-bateko afaria. Gehitu tomatea, mozzarella gazta eta etxean dituzun beste osagai batzuk.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="34"/>
<page method="xml-texts" num="35"><![CDATA[Prest daude behar dituzunerako, bi urte ere iraun dezakete izozkailuan eta platera kolorez eta zaporez betetzen dute, garbitu, zuritu eta ebaki beharrik gabe. EROSKI barazki izoztuen aukera zabalean 20 barietate baino gehiago dituzu, jaki tokia ondo hornitzeko. Beti ondo ateratzen den B plana Barazki izoztuak Brokolia eta azalorea OOBE, limoi eta piperbeltzarekin. Krema leunak egiteko oinarri bikaina ere badira. Ideia azkarrak A B D E C NUTRI-SCORE A Aurrez frijitutako patatak Zerbitzatu etxeko saltsa minarekin, erromeroarekin eta Parmako gazta birrinduarekin. A B D E C NUTRI-SCORE A ‘Airfryerra’ Bruselazak OOBE, piperbeltz beltza, baratxuria eta piperrauts pixka bat nahastuta. Zerbitzatzean, gehitu limoi birrina eta hur edo almendra txigortu eta xehatu batzuk. A B D E C NUTRI-SCORE A]]></page>
<page method="xml-texts" num="36"><![CDATA[Heltze puntu egokian daudenean biltzen dira eta ordu gutxira ultraizozten dira. Prozesu horri esker, haien mantenugai gehienei, testurari eta zaporeari eusten zaie. BA AL ZENEKIEN...? Kozinatu izoztuta daudenean. Saiatu ez gehiegi egosten. Ur gutxi erabili. Ahal dela, egosi lurrunetan, testura eta mantenugaiak hobeto kontserbatzeko. Gehitu zaporea OOBE, espeziak eta belar usaintsuak nahastuta. Jarraitu beti zorroan adierazitako argibideei. Nola atera probetxu handiena Zer egin behar duzu? 1. Jarrai iezaguzu Instagramen. 2. Bidali mezu zuzen bat EROSKIren Instagrameko kontu ofizialera hau idatzita: Esaldi hau: “Opariz beteriko udazkena”. Orrialde honen argazki bat. GURE JARRAITZAILE ETA IRAKURLE ZORTEDUNEN ARTEAN. ETA, BAI, ALDIZKARIA IRAKURTZEAK SARIA IZATEN JARRAITZEN DU SARIAK BANATU DITUGU Lehiaketaren legezko oinarriak]]></page>
<page method="xml-texts" num="37"><![CDATA[Menestra Gehitu txekor haragiaren laukitxo batzuk aurrez zartaginean frijitu arin bat emanda, eta plater osoa lortuko duzu. Ilarrak Ezin hobeak arrozak, kremak, menestrak prestatzeko edo goarnizio gisa. Entsalada errusiarra Utzi hozten eta gehitu maionesa, hegaluzea eta olibak. A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE A OSO SAMURRAK ELTZEA BCC-k egiaztatua ZARTAGINA Tipula, piperrak eta frijitukia Oinarri azkar bat arrozak, pastak, gisatuak eta arrautza nahaskiak prestatzeko. A B D E C NUTRI-SCORE A Lekak Baratxuri edo almendra txigortuekin salteatuta, edo soja saltsa eta sesamo ukitu batekin. A B D E C NUTRI-SCORE A]]></page>
<page method="xml-texts" num="38"><![CDATA[A B D E C NUTRI-SCORE A INSPIRATU ZAITEZ GURE ERREZETEKIN Espinakak Baratxuriarekin, garbantzuekin edo arrautzarekin salteatuta. A B D E C NUTRI-SCORE A Perretxikoak Baratxuri eta perrexilarekin salteatuta. A B D E C NUTRI-SCORE A Orburuak Bikainak arrozak, gisatuak eta menestrak prestatzeko. Hainbat kalibretako orburuak daude; besteak beste, baby deritzenak.]]></page>
<page method="xml-texts" num="39"><![CDATA[Entzun egiten dizugu ETA ERANTZUN GEHIEN ESTIMATZEN DUZUENA (eta horrela jarraitzera animatzen gaituena) Partaideek batez ere patata eta tipulen freskotasuna, zaporea eta kalitatea nabarmendu dituzte, eta, orobat, bertako jatorrikoak izatea ere hartzen dute aintzat. Tomatearen kasuan, jatorriaren identifikazioa azpimarratzen duzue, baita eskura dauden barietateak alderatzeko erraztasuna ere. HOBETU DEZAKEGUNA (eta dagoeneko hobetzen ari garena) Zer eskatzen diguzue? Solteko produktu gehiago. Etxe mota desberdinetara egokitutako formatuak. Bertako produktuen identifikazioa ageriagoan izatea. Barietate gehiago, hala nola tipula gorria edo tipulatxa. Prezioari buruzko pertzepzio hobea. José Antonio López Hipermercado EROSKI Vélez (Málaga) Patatak eta tipulak Tomateak Patatak, tipulak eta tomateak Dagoeneko 3.400 kontsumitzailek baino gehiagok eman dute beren iritzia, Osasun Buletinaren bidez, EROSKIko erosketa saskiko hiru oinarrizko hauei buruz: patatak, tipulak eta tomateak. Honako hauek dira ondorioak:]]>
<container id="_idContainer2713" parent_id="_idContainer2729"><![CDATA[Prezioa hobetu duguTomate nazionalen eta gehien saltzen diren barietateen kasuan. Ageriagoan jarri dugu jatorria eta prezioaErosketa informazio handiagoz egiteko. Kategoria berrantolatu duguSolteko tomateak multzokatu ditugu eta prezio mailaren eta balio proposamenaren arabera antolatu dugu eskaintza. Eskaintza nazionala eta bertakoa koordinatzen duguHorrela eskaintzaren jarraitutasun handiagoa bermatzen da. Tomatearen urte garaian, bertakoa bultzatzen dugu Izan ere, egiazko aldea dago zaporean eta kalitatean. Tomateak]]></container>
<container id="_idContainer2728" parent_id="_idContainer2729"><![CDATA[Prezioan lehiakorragoak izateaPatatak eta tipulak gure sustapenetako ohiko produktuak dira. Soltekoari bultzadaPatata erreferentzien heren bat eta tipulen bosten bat jada formatu horretan eskaintzen dira. Gainera, barietate bereziak ere merkaturatu ditugu; esaterako, patata gorriaeta morea. Aukera handiagoaAztertzen ari gara tipula gorria eta tipulatxa sartzea. Berrikuntza patatetanBarietate berriak merkaturatzeko lanean ari gara; testura hobea, izaera krematsuagoa eta sukaldean portaera hobea duten barietateak. Jatorri nazionala urte osoanEspainiako jatorriko patata berriaren erreferentzia iraunkor bat daukagu urte osoan. Antolaketa hobea dendanErabilera eta prezioaren arabera multzokatzen ditugu produktuak, aukeraketa errazteko. Patatak eta tipulak]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="40"/>
<page method="xml-texts" num="41"><![CDATA[‘CASTING’ BELDURGARRIA Supermerkatuko produktuak beldurrezko film baten protagonista balira, hauek lirateke aktoreak. Dramaren erregina Azkenerako, aktore guztiak negarrez uztea lortzen du. Banpiro ehiztariak Banpiroak ez dira ausartzen honi kosk egitera. Berpiztailea Bizitza itzularazten dizu bigarren ekitaldia hasi baino lehen. Arabikoa %100. BCC-k egiaztatua A B D E C NUTRI-SCORE B Arrastoa uzten dutenak Azalak baldin badaude, bertan izan diren seinale. Mintzen direnak Xaxatuz gero, beren alderdi azidoa ateratzen dute. A B D E C NUTRI-SCORE A Halloween honetan, supermerkatuko korridoreak zinemako plato bihurtu dira. Badira negarra eragiten dutenak, banpiroak uxatzen dituztenak, berpizten zaituztenak, eta, modu misteriotsuan, azken kredituetara inoiz iristen ez direnak. Hauxe da EROSKIko casting beldurgarri gustagarria. Nor izango da protagonista nagusia?]]></page>
<page method="xml-texts" num="42"><![CDATA[Gozo susmagarriak Itxuraz gozoak dira. Hain zuzen, zuk horixe pentsatzea nahi dute. Lehen biktima Inoiz ez da bizirik iristen amaierara. Hatz salatariak Beti erakusten dute nork jan zuen azkenekoa. A B D E C NUTRI-SCORE D A B D E C NUTRI-SCORE E A B D E C NUTRI-SCORE E Lehenak jauzi egiten Soinu kurruskari bat entzuten dute... Eta urduri saltoka hasten dira! Askotariko aktoreak Denak xalo- xaloak dira itxuraz. Kurruska egiten hasten diren arte. A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE C A B D E C NUTRI-SCORE D]]></page>
<page method="xml-texts" num="43"><![CDATA[Istorio batzuk hobeto azaltzen dira gertaeren bidez hitzen bidez baino. EROSKI bertako esnearena duela hama urte hasi zen, eta gaur egun idazten ari da oraindik, hurbilekoa, kalitatea eta jatorria konpromisotzat harturik. Hauek dira hamarkada oso bateko ibilbidearen giltzarriak. EROSKI bertako esneak 10 urte: 5 gakoak 2016 Esnea ulertzeko beste modu bat sortu zen Duela hamar urte, EROSKIk bertako jatorriko esnearen proiektua jarri zuen martxan, ideia soil hau oinarrian zela: etxetik hurbil ekoitzitako kalitatezko esnea eskaintzea eta inguruneko abeltegiekin harreman egonkorrak sortzea. baino gehiago, etorkizun jasangarriago baterantz bidea egiten Bertako esnearen aldeko apustua ekoizpen soiletik haragokoa da. 390 hornitzailek baino gehiagok hartzen dute parte EROSKIk bultzatutako programetan, hainbat esparrutan aurrerapausoak ematen jarraitzeko: isurketen murrizketan, ontzien ekodiseinuan edo janaria alferrik ez galtzeko prebentzioan, adibidez. 390 HORNITZAILE Leialak]]></page>
<page method="xml-texts" num="44"><![CDATA[A B D E C NUTRI-SCORE C A B D E C NUTRI-SCORE B A B D E C NUTRI-SCORE B A B D E C NUTRI-SCORE C A B D E C NUTRI-SCORE C A B D E C NUTRI-SCORE B 4 lurralde Animalien ongizatean ziurtatua %100 +215 MILIOI litro baino gehiago merkaturatu dira Leialak]]>
<container id="_idContainer3190" parent_id="_idContainer3211"><![CDATA[Konpromiso bera EROSKI bertako esnearen eredua EAEn eta Nafarroan sortu zen duela hamarkada bat eta gaur egun Galizian eta Katalunian ere indarrean da. Filosofia berak batzen ditu lau lurraldeok: hurbil ekoiztea hurbil kontsumitzeko, tokiko garapen ekonomikoan laguntzea eta eskualde bakoitzeko abeltzainen sareari bizirik eustea. 4 lurralde]]></container>
<container id="_idContainer3200" parent_id="_idContainer3211"><![CDATA[Animalien ongizatean ziurtatua EROSKI tokiko esne guztiak Welfair® ziurtagiria du. Animalien ongizatea ebaluatzen du zigilu horrek, irizpide zientifikoak eta ustiategietan bertan eginiko behaketak oinarri hartuta. Ekoizpen arduratsuarekiko konpromisoa, jatorritikberetik hasita. %100]]></container>
<container id="_idContainer3210" parent_id="_idContainer3211"><![CDATA[litro baino gehiago merkaturatu dira Saldutako litro bakoitzak hurbilekoaren aldeko apustua eta tokiko ekoizpenari emandako bultzada adierazten ditu, baita azken hamarkadan beren ohiko erosketetan esne hau hartzen duten familien konfiantza ere. +215 MILIOI]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="45"><![CDATA[Udazkena une egokia da etxeari txukundu bat emateko, ordu gehiegi sartu gabe. Errutina erraz batzuk hartzea da gakoa, zikinkeria ez pilatzeko eta etxea azkarrago eta modu eraginkorragoan garbitzeko. Produktu asko edukitzea baino gehiago, komeni da egokiak izatea, ondo antolatuta eta beti eskura. Garbitasun eraginkorra, denbora aurrezteko Armairu aldaketa Denboraldiko arropa gorde aurretik, sailkatu, garbiketa bakoitza optimizatzeko eta arropa bi aldiz garbitu beharrik ez izateko. Koloretako jantziak garbitzeko, EROSKI 5 1ean kapsulek erraztu egiten dute dosifikazioa, eta zikinak kentzeko ahalmena dute baita ur hotzetan ere. Arropa zurien garbiketan, EROSKI orbanak kentzeko oxi zuriak eutsi egiten die zuri distiratsuei eta karearen kontrako babesa ematen die. EROSKI lurrin emaile urdinak usain iraunkorra uzten du arropan. EROSKI baby armairuko aire gozagarriak usainak ezabatzen ditu eta 60 egunetan lurrintzen du arropa. 1]]></page>
<page method="xml-texts" num="46"><![CDATA[EROSKI dutxa garbigarriak karea ezabatzen du eta orbanei aurre hartzen laguntzen du. EROSKI deposituko itsas garbigarriak komunaren higienea bermatzen du keinu soil batekin. EROSKI eskularru satinatu berrerabilgarriek eskuak zaintzen dituzte eta garbiketa eroso egiten uzten dute. EROSKI garbiketa alkohola % 70 lurrindua ezin hobea da gainazala garbitzeko eta haien higieneari eusteko. 2 EROSKI Ekolabel ontzi garbigailurako kapsulek –orain 30 unitateko formatuan–, erraztu egiten dute eguneroko garbiketa. Garbiketa osoa EROSKI espartzu urdin belakidunarekin. Sukaldea puntuan Sukaldea jasotzea, hondarrak kentzea eta beharrizanen arabera gainazal bakoitza garbitzea modu bat da denbora irabazteko. 3 Komunak garbi-garbi Komunak denbora laburrean eta maiz garbituta, ez da karerik eta zikinik metatzen.]]></page>
<page method="xml-texts" num="47"><![CDATA[Altzariak, kristalak eta gainazalak Bakoitzerako zapi bat erabiltzeak erraztu egiten ditu lanak eta hobetu emaitzak. EROSKI altzarietarako mikrozuntzezko zapiak hautsa harrapatzen du markarik utzi gabe. Kristal eta ispiluetarako, EROSKI mikrozuntzezko zapiak aztarnarik gabeko akabera uzten du. 4 EROSKI erabilera anitzeko sukaldeko papera ezin hobea da gainazalak garbitzeko eta lehortzeko, xurgatzeko gaitasun handia baitu. EROSKI koipea kentzeko pistolak modu eraginkorrean ezabatzen du gainazaletako eta etxetresna elektrikoetako koipea.]]></page>
<page method="xml-texts" num="48"><![CDATA[Altzari eta gainazal delikatuetarako, EROSKI altzarietarako garbigarriak distiratsu uzten ditu altzariak, eta EROSKI garbigarri xaboidunak, berriz, leun-leun garbitzen ditu, pH murriztuari esker. Lurzoru distiratsuak Errutina labur eta antolatu baterako azken urratsa lurzorua garbitzea izango da, lan hori azkar eta modu eraginkorrean egiten lagunduko dizuten produktuekin. EROSKI aloezko zoru garbigarria , dosi bakarreko 20 alerekin, ezin hobea da zoru mota guztiak garbi, distiratsu eta lurrinduta uzteko, produktuaren kantitate doia erabilita. EROSKI mikrozuntzezko lanbasa , biko formatuan, ezin egokiagoa da eguneroko mantenua bukatzeko. 5]]></page>
<page method="xml-texts" num="49"><![CDATA[Entzun podcasta Spotifyn Eñaut Sala Lazkaoko (Gipuzkoa) Iztueta baserriaren buru da, eta duela ehun urte pasatxo abeltzaintzan hasi zen familia tradizio baten oinordeko. Gaur egun, jogurta eta izozkiak dira markaren ikur nagusiak, baina produktu guztietan lurrarekiko eta animaliekiko errespetua dira giltzarria. Hori ondo daki Salak, izan ere, “azken batean lurra da gure lanean agintzen duena”, nabarmendu du. G azte guztiek bezala, Eñautek ere bere etorkizuna jorratu nahi izan zuen, baina beti ere gogoa baserrian jarrita. Hirira jo zuen ikastera, eta, hamar urtez, mekanikari lanak egin zituen. Baina mendirako eta animalienganako zuen grina eta maitasuna ahaltsuagoak izan ziren. Eta ez da damutzen hartutako erabakiaz. Inork baino hobeto daki “zein gogorra den, batzuetan, baserritarra izatea, baina, aldi berean, zein ikasgai baliotsuak eskuratzen diren norberaren prestakuntzarako”. Nola eraldatzen du artisau izozki naturalak egiteak elikaduraren oraina eta etorkizuna? Elikaduraren etorkizunerako, ezinbestekoa da produktuaren kate guztia lantzea, eta hori, Iztuetan, animalien ongizatetik hasten da. Produktu osasungarrietan dago etorkizuna, eta horrelako elikagaiak egiteko, ziklo osoa orekatua izateko ardura izan behar da. Behiak modu naturalean bazkatzen dira gure larreetan, eta lurretik ateratzen dute beharrezkoa duten proteina eta azukrea. Naturarekin orekan lan egiten dugu, gure animalien ongizatea lortzeko. Duela ehun urte baino gehiago, zure birraitonak etxez etxe banatzen zuen esnea, eta orain, gai zarete esne hori kukurutxo baten gainean jartzeko. Nola izan da aldaketa hori? Gaur egun, Iztuetan lurra eta animaliak lantzen eta zaintzen dituen bosgarren belaunaldia naiz. Amak esaten du bere aitonak egunero jezten zituela behiak, mando gainean zamatzen zuela esnez betetako marmita eta herrira jaisten zela etxez etxe banatzera. Txikitan, larunbatetan ni ere esnea partitzera jaisten nintzen amarekin. 1980ko eta 1990eko urteetan, industrializazioaren eta lan intentsiboaren bultzadarekin, gurasoek erabaki zuten hori ez zela bidea, eta gure arbasoek egiten zuten moduan lan egiteko apustua egin zuten, naturarekin orekan. Eta uste dut denborak arrazoia eman digula. Nola irudikatzen duzu Iztueta ehun urte barru? Ideia asko ditut buruan, eta gogoko dut horietatik zein gauzatu daitekeen irudikatzea. Argi daukadana da animaliekin batera lurra lantzen jarraitu behar dela. Esne freskoa, jogurtak eta gaztak egiten dituzue, baina gehiago jakin nahi dugu zuen izozkiei buruz. Gogoan duzu izan zen egin zenuten aurrenekoa? 2000. urtean izan zen. EAEn izozkiak banatzen zituen lehen makina jarri genuen, Italiatik ekarrita. Guk esnea jartzen genuen eta makinak izozkia egiten zuen, baina ez zen guk nahi genuen bezala ateratzen. Une hartan jogurtak egiten hasi berriak ginen. Eta amak, garairako oso emakume berritzailea izanik, izozkigile maistra izateko ikastaro bat egin zuen Zarautzen; izan ere, lehengai onenak genituen kalitatezko izozkiak egiteko, eta horixe eskaintzen dugu. Nola bereizten da zuena bezalako artisau izozki bat industrial batetik, itsuan egindako dastaketa batean? Ahoratzerakoan, arretaz erreparatu behar zaio izozkiaren testura krematsuari. Artisau izozkiena oso atsegina da ahosabaian. Guk esnearekin egiten ditugu izozkiak, eta izotz gutxiago dute. Horregatik dira hain krematsuak. Izozkiak utzi dio urtaroari lotutako produktu izateari? Hau da, udatik kanpo ere saltzen da? Bai, izozkiak jada urte osoan jaten dira. Nola egokitzen dira izozkiak dieta orekatu batean? Denoi gustatzen zaigu gure dieta zaintzea, eta, uste dut, gure bizitza erritmoan, ez dagoela gaizki tarteka plazer txikiak hartzea. Eta zer hoberik osagai onenekin egindako izozki bat jatea baino; izan ere, ongizatea zainduta duten behien esne eta esne gain onenarekin eginak dira gure izozkiak. Beraz, zaporeaz gozatzeko eta onura psikologikoa eta fisikoa eskuratzeko ezin hobeak. Martxan jarri zenuen berrikuntzetako bat baserrira bisitak egiteko zabaltzea izan zen. Zerk sortzen dizu harrotasuna norbaitek baserria lehen aldiz bisitatzen duenean? Oso harro nago gure arbasoek transmititu diguten jakintza eskuratu izanaz eta jakintza hori teknologia berriekin uztartu izanaz, era horretara gure lana eta gure produktuak hobetzeko eta berritzeko gai izan garelako. David de Jorgek bisitatu gintuenean (sukaldari eta komunikatzaile gipuzkoar ezaguna), nabarmendu zidan nire lana hiritarren eta baserritarren arteko katea berregitea zela, hautsita zegoelako. Eta geroztik, Iztuetara datorren bisita eta pertsona bakoitza, ikasteko aukera bat da. Zer mezu helaraziko zenieke lehen sektorean jardun nahi duten belaunaldi gazteei? Esango nieke, lehenik eta behin, bidaia dezatela eta ezagutu dezatela zer ereduri jarraitu nahi dioten, eta, ondoren, ezar dezatela eredu hori, jakitun izanik enpresa txiki bat garela, hazteko urratsak eman nahi dituena. Eta horretarako, beharrezkoa da informazioa, ezagutza eta balio asko izatea. EÑAUT SALA “Lurrak agintzen du gure lanean]]></page>
<page method="xml-texts" num="50"><![CDATA[YouTuben duzu elkarrizketa osoa “Produktu osasungarrietan dago etorkizuna, eta horrelako elikagaiak egiteko, ziklo osoa orekatua izateko ardura izan behar da IZOZKIAK, ZORIONTASUN ITURRI Plazer handia da izozki on bat dastatzea, izozturik geratu gabe. Eñautentzat, osagaietan dago sekretua. “Gure izozkiak animalia ongizatea bermatuta duten behien esnearekin, gure esne gainarekin eta gure jogurtekin eginak dira. Txokolate zaporekoa, Belgikatik ekarritako txokolate tantekin egiten dugu, banilla Madagaskarren erosten dugu... Izozkiak egiteko prozesua oso geldoa da, eta bakoitzak bere errezeta eta formula du, kalitate ezin hobeagokoa izan dadin”. ANIMALIA ZORIONTSUAK “Produktu osasungarrien kontsumoa izango da etorkizuneko oinarri nagusietako bat, garrantzitsua delako gure osasunerako eta ongizaterako. Iztuetan garbi dugu zein den produktu osasungarrien jatorria: lur osasungarriak eta animalia osasuntsuak izatea, eta oreka horri eustea. Izan ere, animalien ongizatea ez da zerutik sortutako zerbait”, adierazi du Eñautek. Haien baserrian egiaztatu dute behiak lasai baldin badaude, haien esnea hobetu egiten dela. Eta, adibidez, musika jartzen diete, “lasaiago egon daitezen”.]]></page>
<page method="xml-texts" num="51"><![CDATA[Hemen dituzu ‘snack’ berriak zure maskotak mimatzeko Badago haien sari gogokoenaz nola gozatzen duten ikustea baino ezer hoberik? Hemen dira txakur eta katuentzako EROSKI snack berriak, animaliekin une txiki horietaz goza dezazun, isatsa nola mugitzen duten, pixka bat gehiago nola eskatzen duten edo mimo eske nola hurbiltzen diren ikusiz. Hautatutako osagaiekin landutako errezetak dira, azukre erantsirik gabe eta banakako formatu praktikoetan. Modurik erosoena dira eguneko edozein unetan maskotak saritzeko. Hiru proposamen gozo-gozo, ahosabai finenak harritzeko. Snack hauek diseinu gaurkotua eta erakargarriagoa dute, eta, horrez gain, gama osoa animalien ongizatean adituak diren espezialistek formulaturik dago, maskotak zaintzeaz gain haiei gutizia txiki bat eman nahi dieten guztientzat. Katuentzako aperitibo likidoa Oilasko barratxo samurrak katuentzako Idi haragiaren barratxo samurrak txakurrentzako EROSKIn]]>
<container id="_idContainer3502" parent_id="_idContainer3519"><![CDATA[Oilasko barratxo samurrak katuentzako Samurrak, zaporetsuak eta dastatzeko errazak. Egunero une berezi bat konpartitzeko sari onena.]]></container>
<container id="_idContainer3510" parent_id="_idContainer3519"><![CDATA[Katuentzako aperitibo likidoa Errezeta gozo-gozoa dosi bakarreko formatu erosoan, ezin hobea katuen ahosabai finenak asebetetzeko.]]></container>
<container id="_idContainer3518" parent_id="_idContainer3519"><![CDATA[Idi haragiaren barratxo samurrak txakurrentzako Zaporez eta testuraz betetako edozein paseo, jolas edo ikasketaren ondotik maskotari saririk onena emateko.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="52"/>
<page method="xml-texts" num="53"><![CDATA[Zapi busti berri hauek garbitu eta freskatu egiten dute larruazala, gehien behar duzunean. Haien formulak pH neutroa du, ez du alkoholik eta dermatologiako testen bidez frogatuta dago. Ontzi praktiko bat du, 15 zapirekin, ezin egokiagoa lanerako, bidaietarako edo aire libreko planeterako. Berehalako freskotasuna belle-ren zapi busti freskagarrietan Haien sareta formak dena aldatzen du. EROSKI Waffle patata berriak kurruskari geratzen dira eta hutsune bakoitzean harrapatzen dituzte zure saltsa gogokoenak. Izozkailutik aire frijigailura, labera edo frijigailu arruntera. Perfektuak aperitibo, lagunarteko afari edo ukitu dibertigarriko goarnizio baterako. EROSKI Waffle patatak: samurrak barrutik, ezin erakargarriagoak kanpotik A B D E C NUTRI-SCORE C EROSKIn]]></page>
<page method="xml-texts" num="54"><![CDATA[Betiko zaporea, ukitu leunagoarekin. Tomatea da %83, eta tipulak ukitu gozoa ematen dio. Ezin hobea da pastari, arrozari, pizzei edo gisatuei zaporea emateko. Ireki potoa eta errezeta egina izango duzu. Tomate frijitua tipularekin, edozein errezeta eraldatzeko A B D E C NUTRI-SCORE B Patata klasikoenak, ekilore oliotan frijituta eta glutenik gabe, zure buruari atsegin emateko. Aukeratu besterik ez duzu egin behar, leunak edo izurtuak nahiago dituzun. Patata frijituen zalea bazara, ez galdu aukera hauek A B D E C NUTRI-SCORE C A B D E C NUTRI-SCORE D]]></page>
<page method="xml-texts" num="55"><![CDATA[EROSKI oilasko eta barrengorri enpanada: izaera krematsua eta zaporea Enpanada berri honek oilaskoa eta barrengorriak konbinatzen ditu, bexamel, esne gain eta krema gazta nahasketa leun batekin. Galizian eginda dago eta prest dastatzeko. Aukera egokia da afari azkar baterako, lagunarteko bazkari baterako edo zizka mizka moduan jateko. Boladan dagoen zaporea noiznahi gogotsu jaten dena Badira inoiz huts egiten ez duten konbinazioak. EROSKI tipula karamelatu eta ahuntz errulo ogitarteko berriak bi osagai hauek batzen ditu: nortasuneko gazta krema eta tipula karamelatuaren ukitu leuna. Galizian eginda dago, eta formatu praktiko batean dator, afari azkar baterako, mokadu baterako edo zerbait desberdina probatzeko gogoa duzunerako. EROSKIn]]></page>
<page method="xml-texts" num="56"><![CDATA[Haien gourmet zaporeari eta kalitateari esker, edozein mahaitako errege-erreginak dira iberikoak. Bilatu gure dendetan EROSKI txorizo iberiko min berria (pieza erdia, 350 g), berritasun ezin hobea nahieran ebakitzeko eta aperitiboetan eta tauletan dastatzeko. Hemen da EROSKI txorizo iberiko min berria, aperitibo, taula eta ogitartekoei ukitu ausartagoa jartzeko. Horrekin batera, EROSKI txorizo iberikoak eta EROSKI saltxitxoi iberikoak irudi berria dute, baina garrantzitsuena berdin-berdin mantentzen dute: betiko zapore osoa. A B D E C NUTRI-SCORE E A B D E C NUTRI-SCORE E Ukitu min berri bat iberikoen familiarako]]></page>
<page method="xml-texts" num="57"><![CDATA[A B D E C NUTRI-SCORE A PRESTATUTAKO OILASKOA, ZURE MENUA ERRAZTEKO Erraz kozinatzeko bi proposamen, zapore handiko bazkari eta afariez gozatzeko. Proteina asko dute eta ez dute glutenik eta laktosarik. Laguntzeko, prestatu arroza edo barazki salteatuak, eta prest izango duzu menua. Labea, parrilla edo barbakoa. Zuk aukeratu nola gozatu nahi duzun kozinatzeko prest dauden EROSKI proposamen marinatu berri hauetaz. EROSKI oilasko- azpizunak curryarekin EROSKI oilasko takoak baratxuri eta perrexilarekin EROSKI ontzututako txerri sekretua EROSKI belar finetan prestatutako txerri saiheski txigortua BBQ EROSKI txerri saiheski txigortua Barbakoa urtaro guztietarako da A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE D A B D E C NUTRI-SCORE D A B D E C NUTRI-SCORE D EROSKIn]]>
<container id="_idContainer3902" parent_id="_idContainer3935"><![CDATA[EROSKI oilasko-azpizunak curryarekin Samurrak eta zukutsuak, curryaren usain eta kolore bereizgarriarekin.]]></container>
<container id="_idContainer3910" parent_id="_idContainer3935"><![CDATA[EROSKI oilasko takoak baratxuri eta perrexilarekin Oilasko izterrondoarekin eginak dira. Baratxuriak bizitasuna ematen die, eta perrexilak, ukitu freskoa eta usaintsua.]]></container>
<container id="_idContainer3918" parent_id="_idContainer3935"><![CDATA[EROSKI ontzututako txerri sekretua Zukutsua, zaporetsua eta xerratua, prestatutakoan are errazagoa izan dadin.]]></container>
<container id="_idContainer3926" parent_id="_idContainer3935"><![CDATA[EROSKI belar finetan prestatutako txerri saiheski txigortua Mediterraneoko belarren usain freskoekin.]]></container>
<container id="_idContainer3934" parent_id="_idContainer3935"><![CDATA[BBQ EROSKI txerri saiheski txigortua BBQ EROSKI txerri saiheski txigortua.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="58"/>
<page method="xml-texts" num="59"><![CDATA[ENE, TXIKITXO! Ume bakoitza desberdina da, baina familia guztiek berdina bilatzen dute: haien larruazala zainduko duten produktuak, egunerokoa errazteko. Hori dela eta, haurrak zaintzeko gure produktuak hobetzen jarraitzen dugu, erosotasun eta babes gorena eskaintzeko. EROSKI pixoihalak: Kalitate hobetua etapa bakoitzean haien ondoan egoteko ZAINTZA BERMEAREKIN: EROSKI pixoihalak dermatologiako test bidez frogatuak daude eta ziurtagiri hauek guztiak dituzte: FSC, OEKO-TEX® STANDARD 100 eta ALLERGY CERTIFIED. ZERGATIK AUKERATU? 360º-ko babesa, ihesen kontrako patrikekin. 12 ordu irauten dute lehor. Gerrikotxo elastikoa eroso eta seguru doitzeko, aurreko eta atzeko patrikak, babesa eta ihesen kontrako hesiak indartzeko, eta elastiko bikoitzeko sistema ihesik ez gertatzeko. Kanal oso-oso xurgatzailea, eta lehortasun gehigarriko geruza, larruazala lehor eta babestuta mantentzeko. Eskuragarri 2. neurritik 6. neurrira. Haur jaioberrientzako 2. neurriko pixoihalak material are leunagoak, hezetasun adierazlea, posizioz alda daitezkeen itxierak eta nukleo gofratua ditu kakatxo likidoak ondo-ondo xurgatzeko. BERRITASUNA: 4. eta 5. neurriko aurrezki pack berriak. Ale gehiago zorro bakoitzean eta heldulekua duen formatu praktikoa erraz]]></page>
<page method="xml-texts" num="60"><![CDATA[Aloe Vera tripack formatu berria Aloe vera eta kamamilarekin. Familiek gehien aukeratzen duten aldaeretako bat, orain 3 x 80 aleko formatu praktikoan. Lurrinik gabeko zapi bustiak Bereziki egokiak dira larruazal sentibera duten haurrentzat edo lurrinekiko tolerantzia gutxi dutenentzat. Hipoalergenikoak dira, ez dute alkoholik eta pH neutroa dute. AQUA ZAPI BUSTIAK Zuntz begetalez eta %100 kotoi organikoz eginiko ehuna, eta plastikorik gabea. Lozioa %99 ura da, eta ez du lurrinik eta alkoholik. Formula beganoa. EROSKI ZAPI BUSTIAK: EZINBESTEKOAK PIXOIHAL ALDAKETARAKO EROSKI ZAPI BUSTIAK PEDIATRIAKO ETA DERMATOLOGIAKO KONTROLEN BIDEZ FROGATUTA DAUDE, EZ DUTE ALKOHOLIK ETA PH NEUTROA DUTE (LARRUAZALAREN PH-A ERRESPETATZEKO). GAINERA, HIPOALERGENIKOAK DIRA, ALERGIA ARRISKUA MURRIZTEKO FORMULATUAK.]]></page>
<page method="xml-texts" num="61"><![CDATA[LASTER DENDAN Haztea zapore berriak dastatzen ikastea ere bada; hori dela eta, EROSKI pototxo berriak bidelagun egokiak dira etapa bakoitzerako, zure haurra egunez egun elikatzeko soluzio praktikoekin. Probatu elikadura osagarrirako errezeta berriak: kontu handiz hautatutako osagaiekin eginak daude, eta etapa bakoitzerako egokituta. OILASKOA, BARAZKI ETA ARROZAREKIN 6 hilabetetik aurrera ZERGATIK AUKERATU? Hazkuntzako etapa bakoitzera egokituta daude. Ez dute glutenik. Oliba olio birjina estrarekin eginak dira. Jateko prest daude. Egokiak dira mikrouhin labean berotzeko edo Maria bainuan prestatzeko. Praktikoak dira etxean hartzeko edo eramateko. BARAZKIAK TXAHAL HARAGIAREKIN 6 hilabetetik aurrera Zapore txikiak, urrats handiak BARAZKIAK LEGATZAREKIN 8 hilabetetik aurrera Barazkiak arrozarekin 4 hilabetetik aurrera]]></page>
<page method="xml-texts" num="62"><![CDATA[ZERGATIK AUKERATU? Hazkuntzako etapa bakoitzera egokituta daude. Ez dute glutenik. Oliba olio birjina estrarekin eginak dira. Jateko prest daude. Egokiak dira mikrouhin labean berotzeko edo Maria bainuan prestatzeko. Praktikoak dira etxean hartzeko edo eramateko.]]></page>
<page method="xml-texts" num="63"><![CDATA[Taurus Vintage II Mint txigorgailua 5.600 puntu Taurus Optima Vintage irabiagailua edalontziarekin 5.350 puntu Jata Bistrea indukzioko kafe makina, 6 katilukoa 2.850 puntu Nola lortu puntuak? Zure markak beti opariarekin datoz. 60 baino gehiago dira partaide sustapen honetan, erosketa egiteaz bat sari asko eskura ditzazun. Konbinatu produktuak nahi duzun moduan, eta lortu 6.000 Travel Club puntu, trukatzeko. Ez al duzu nahi? Zuretzat, 6.000 Travel Club Puntu marka hauekin Eta eraman honelako opariak (*) Sustapenaren balioa 2026/10/1etik 2026/11/31 arterainokoa. Baldintzak betetzen badituzu, hau da, izena eman eta parte hartzen duten marketan eskatutako gastua egiten baduzu, kode bat jasoko duzu Travel Clubeko zure opariaren truke aldatzeko. E-mail bidez jasoko duzu. Ez baduzu e-mail - ik, SMS bidez edo informazio kupoi batekin, kutxatik igarotzean. Katalogoan gorabeherak izan daitezke, eta horrek eragina izan dezake oparietan. Informazio gehiago: eroski.es/sorteo-club/]]>
<container id="_idContainer4189" parent_id="_idContainer4190"><![CDATA[1. EROSKI clubeko bazkide izan. 2. Eman izena sustapenean, kutxatik igarotzean edo QRaren bidez. 3. Erosi marka horietako produktuak. Egin 45€-ko erosketa: lortu Travel Clubeko 2.500 puntu. Eta erosketa 75€ -tik gorakoa bada: lortu 3.500 puntu gehiago. Konbinatu markak nahi duzun moduan! 4. Baldintzak beteta, kode bat jasoko duzu. Sartu kode hori travelclub.es/eroskiregalo/ webgunean eta zure kontuan gehituko dira Travel Clubeko puntuak(*). Puntuak trukatuta, hainbat opari eskuratu ahal izango duzu; adibidez, Taurus vintage irabiagailua edo txigorgailua, indukzioko kafe makina bat edo travelclub.es katalogotik nahi duzuna. Zuk aukeratu! Nola lortu puntuak?]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="64"><![CDATA[Taurus Optima Vintage irabiagailua edalontziarekin 5.350 puntu Jata Bistrea indukzioko kafe makina, 6 katilukoa 2.850 puntu EROSKI club -eko bazkide izatearen abantailak Urriaren 1 etik azaroaren 31 era Hauek dira marka partaideak Eta askoz gehiago! Aurrezpen gehiago Sustapen gehiago A urreztu gehiago zure erosketa bakoitzean EROSKI cluben webguneko Sustapen Gehiago plataformaren bidez eta EROSKI app -aren bidez, eta aurrezki gehigarri bat eskuratu duzu moda, aisialdi, elektronika eta beste hainbat sekziotako 80 markatan. Ikus ezazu!]]></page>
<page method="xml-texts" num="65"><![CDATA[elkartasuna Mediku Onkologiako Espainiako Elkarteak egindako estimazioen arabera, 2026an 300.000 minbizi kasu berri baino gehiago diagnostikatuko dira Espainian, eta horietatik 1.500 inguru haurren minbizi kasuak izango dira. Diagnostikoak egoera ikaragarri baten aurrean jartzen ditu kaltetutako pertsonak eta haien familiak; izan ere, minbizia jasateak eragin zuzena du haien eguneroko bizimoduan, haien jarduera eta autonomia murrizten ditu eta ondorioak ditu esparru pertsonalean, familiakoan, sozialean eta lan munduan. Urrian, EROSKIren Elkartasun Planak bat egingo du kausa honekin, eta elkarte eta erakunde hauen proiektuak babestuko ditu: Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkartea (SARAY) ”Bularreko minbizia duten pertsonei eta haien familiei arreta psikosoziala emateko programak” arreta emozionala, psikologikoa, informazioa eta aholkularitza ematen du gaixotasunaren prozesu osoan. ASOTRAME (Gaixotasun Onkohematologikoak dituzten Pertsonen Galiziako Elkartea) Ospitaleekin koordinatuta, “Paziente onkohematologikoei eta haien familiei arreta psikosoziala emateko zerbitzuak” laguntza emozionala eta arreta soziala ematen die pazienteei eta haien familiei prozesu onkologikoaren etapa guztietan. Sonrisa Médica Son Espases Unibertsitate Ospitaleak (Mallorca) martxan jarritako “Clown bikotearen akonpainamendua, astean egun bat, astelehen arratsaldetan” proiektuak irribarreak eskaintzen dizkie beren ohiko ingurunea utzita prozesu terapeutiko batean murgildu behar duten pazienteei eta haien familiei. Horretarako, umorea, musika, magia eta ilusioa baliatzen dituzte. Pailazoen konpainiaz gozatu ahal izatea oso lagungarria da ospitaleratuta dauden haurrentzat. Minbiziaren aurkako OC Fundazioa Ikastetxeetan instalatutako roboten urruneko presentziari esker, adin txikikoek aukera dute unean berean ospitaletik edo beren etxeetatik konektatzeko eta eskolako jardueretan modu aktiboan parte hartzeko. “Buddy OC” proiektuaren xedea da minbizia duten haurren eskolako isolamendua eta isolamendu soziala murriztea haien tratamenduak irauten duen denboran. Unoentrecienmil Fundazioa Madrilgo La Paz Unibertsitate Ospitalean garatutako “Azeleragailua: minbizia duten txikiak jarduera fisikoaren bidez sendatzea” proiektuak ariketa fisikoa txertatzen du minbizia duten haurren eta nerabeen tratamenduan, era horretara gaixotasunaren eragina txikitzeko, haien gaitasun funtzionala hobetzeko eta prozesu onkologikoak irauten duen denboran bizitza kalitate hobea izateko. PERTSONENTZAT LAGUNTZA MINBIZIA DUTEN]]></page>
<page method="xml-texts" num="66"/>
<page method="xml-texts" num="67"><![CDATA[Urtaro aldaketak hotzetik babesteko jantziak, puntukoak, galtza bakeroak eta egunero estiloz konbinatzeko eta janzteko aukera asko dakartza. Udazkena familian janzten da Jertseak, alkandorak, jakak eta berokiak konbinaturik geruzaz osatutako look-ak sortzen dira. Geruzak dira udazkenerako gakoetako bat. Praka bakeroak ezinbestekoak dira oraindik ere, eta praka marradunak eta gonak boladan daude. Emakumezkoa Geruzak estiloarekin Jertsea 12,99€ Gona 17,99€ Poloa 17,99€ Prakak 22,99€ Prakak 17,99€ Berokia 35,99€ Jertsea 12,99€ Prakak 19,99€]]></page>
<page method="xml-texts" num="68"><![CDATA[Kontsultatu katalogoa hemen (*) Eskuragarri EROSKI hipermerkatuetan MO jantzigintzaren eskutik. Erosotasuna eta estiloa eskutik doaz, konbinatzeko errazak diren kirol jertse, praka eta parkekin. Txikienentzat, janzki praktikoak eta erosoak udazkenaz gozatzeko. Haurrak Abenturarako prest Kirol jertsea 12,99€ Parka 22,99€ Kirol jertsea 9,99€ Parka 22,99€ Prakak 12,99€ Gaineko alkandora 22,99€ Alkandorak, jertseak, bakeroak eta parkak, betiko oinarrizkoak eguneratzera datoz. Aukera asko ematen duten jantziak eta konbinazio errazak, konplikaziorik gabe ondo janzteko. Gizonezkoa Casual estilo berritua Alkandora 9,99€ Jertsea 17,99€ Parka 19,99€]]></page>
<page method="xml-texts" num="69"><![CDATA[C osta Dauradak erakargarritasun asko batzen ditu: xarmaz beteriko herriak, urre koloreko hondarra duten hondartza luzeak, natura, gastronomia eta aisialdiko eskaintza zabala, edozein urte garaitan gozatzeko. Salouko giro bizia, Cambrilseko marinel giro lasaia, Vila-secako eta La Pinedako ondarea eta paisaiak... Txoko bakoitzean modu desberdinean bizi daiteke Tarragonako itsasertza. Salou, bihotz turistikoa Salou Mediterraneoko erreferentzia handietako bat da. Hango hondartza zabalak, Llevant eta Ponent adibidez, perfektuak dira itsasoaren ondoan erlaxatzeko, arratsaldearen hondarrean hango itsas pasealeku bizian ostera bat emateko, terraza batean gozatzeko edo kostaldeko ilunabar ederrenetako bat begiesteko. Hondartzaz harago, Saloun askotariko jarduerak egin daitezke: uretako kirolak, bizikletako ibilbideak, natura guneetako txangoak, eta hori guztia osatzeko, gastronomia eta aisialdi eskaintza zabala. Oso hurbil dago PortAventura World, leku paregabea dibertsio eta abentura dosi bat gehitzeko. Cami de Ronda bidezidorrak, gainera, Salouko aurpegi naturalena deskubritzeko aukera ematen du. Itsasertzari itsatsita doan ibilbide honek hainbat kala eta behatoki lotzen ditu. Haietatik, kostalde osoko panoramika ederrenetako batzuk begietsi daitezke. Cambrils, marinel esentzia Saloutik kilometro gutxira, Cambrilseko giro lasaiak eta marinel tradizio errotuak lilura berezia sortzen du. Arrantza portua, herriko leku nabarmenenetako bat, perfektua da itsasoaren ondoan paseatzeko eta Mediterraneoko bizimoduaren erritmo pausatuaz gozatzeko, leku egiaz autentiko batean. Bertako sukaldaritza bikaina ere nabarmentzekoa da, itsasoko eta lurreko produktu freskoetan oinarritzen baita. Hori dela eta, Cambrilsen edozein otordu esperientzia paregabea bihurtzen da, arrainak, itsaskiak, arrozak eta Mediterraneoko beste zapore batzuk protagonista direla. Hango hondartza zabalak, ur lasaiez blaituak, itsasertzeko pasealekua eta bizikletentzako bidegorriak aukera bikaina dira kostaldeaz patxadan gozatzeko. Bestalde, abiapuntu ezin hobea da hondartza egunak eguneko txangoekin eta bisita kulturalekin konbinatzeko. Vila-seca eta La Pineda: itsasoa, natura eta ondarea Vila-seca herrian ondarea, ingurune naturalak eta La Pinedako itsas giroa nahasten dira. Vila- secako erdigune historikoak herriaren historia eta nortasuna agertzen ditu hango kale eta eraikin tradizionalen bidez. La Pinedak, berriz, hondar fineko hondartzak eta itsasertzeko pasealeku atsegina ditu nabarmentzeko. Pasealekua ederra da Mediterraneoaz familia giro lasaian gozatzeko. Ingurumarietan, paisaia aldatu egiten da, eta zenbait ingurune natural sortzen dira, hala nola Sèquia Major, interes bereziko eremua bertako landaredia eta fauna ezagutzeko. Gainera, oso leku estrategikoan kokatuta dagoenez, oso erraz irits daiteke Costa Dauradako leku erakargarrienetara: Saloura, Cambrilsera eta PortAventura Worldera, atsedena, natura eta aisialdia jomuga berean konbinatuz. Hondartzaz harago Costa Dauradak itsasoa, kultura, natura eta sukaldaritza uztartzen ditu. Tokiko azokek, tradizioek, hurbileko produktuek eta sukaldaritza mediterraneoak aberastu egiten dute esperientzia, itsasertz honek udatiarren eguzki eta hondartzako turismoa baino gehiago baitu eskaintzeko. Hala nola, aire libreaz gozatzeko aukera ugari: bizikleta ibilbideak, senderismoa, uretako kirolak eta Tarragona barnealdean zeharreko txangoak. Familiako aisialdiaz gozatzeko aukera ere oso zabala da. Beraz, jomuga osoa da adin guztietarako. Zure erritmoan gozatzeko bidaia Costa Dauradaren magia oso kilometro gutxitan oso esperientzia desberdinak konbinatu ahal izatea da. Egunaren hasiera lasai-lasai igaro dezakezu Salouko hondartzaren batean, ondoren Cami de Rondan ostera bat egin dezakezu Mediterraneoa parez pare duzula, arroz bat dasta dezakezu Cambrilseko portuan, eta egunaren amaieran, Vila-secako ondarea bisita dezakezu edo ilunabarraz gozatu La Pinedan. Leku bakoitzak bere nortasuna eta xarma du, baina guztiek agertoki bera dute: Mediterraneo argitsua, zaporez betetako sukaldaritza eta proposamen sorta zabala bikotekidearekin, lagunekin edo familian gozatzeko. Orain Azulmarino agentziak Costa Daurada modurik osoenean gozatzeko aukera proposatzen dizu. Salou, Cambrils eta Vila-seca, hiru herri eta konbinazio perfektu bat zure oporraldirako, itsasertz hartan batzen baitira eguzkia, itsasoa, gastronomia, natura eta aisialdia, esperientzia mediterraneo ahaztezin bat sortzeko. bidaiak Mediterraneoaren erritmoa COSTA DAURADA]]></page>
<page method="xml-texts" num="70"><![CDATA[Egin erreserba Azulmarino bidaia agentzian, eta %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean erreserba 2026ko urriaren 1etik 31ra egiten baduzu. Azulmarinon egizu erreserba modu seguru eta malguan itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean % 5 OFERTA Costa Daurada zain duzu!]]></page>
<page method="xml-texts" num="71"><![CDATA[Lan bila zabiltza edo gure lantalderako egokia izan daitekeen inor ezagutzen duzu? Prezioa beheratuta duen produktu bat garaiz aprobetxatzeko aukeratzen duzun bakoitzean edo Too Good To Go aplikazioko pack bat erreserbatzen duzun bakoitzean, janaria alferrik ez galtzeko helburuan laguntzen duzu. Eta keinu txiki horien bat- egitea nabaritzen da. 2026ko otsailetik uztailera, giza kontsumora bideratutako elikagaien 12.141 tona ez alferrik galtzea lortu genuen; hau da, 48 milioi otordu inguru. • 11.546 tona erosi zituzten kontsumitzaileek, haiek aprobetxatzeko beherapenei esker. • 217.130 ezusteko pack entregatu ziren Too Good To Go aplikazioaren bidez. • 378 elikagai tona eman zitzaizkien gizarte erakundeei. albisteak Zurekin egiten dugu EROSKI ONA DENA EZ DA ERAKUSTEN, APROBETXATU EGITEN DA Eman bultzada zure etorkizunari]]>
<container id="_idContainer4469" parent_id="_idContainer4470"><![CDATA[EROSKI denda, produktu eta zerbitzu bakoitzaren atzean, pertsonak daude, gure kooperatiba proiektua posible egiten duten pertsonak. 50 urtetik gorako historia, 1.500 denda eta 27.600 lagunek osatutako lantaldea oinarrian ditugula, hazten eta talentua batzen jarraitzen dugu. “Eman bultzada zure etorkizunari” proiektuaren bidez, ikusgarritasuna eman nahi diegu EROSKIk eskaintzen dituen aukera profesionalei, eta balioan jarri nahi dugu etorkizuna eta garatzeko aukera ugari dituen sektore dinamiko bat. Askotariko profilak bilatzen ari gara: produktu freskoen salmahaietako espezialistak (urdaitegirako, harategirako eta arrandegirako), optikako edo teknologiako adituak, kudeaketa eta negozio arloko profesionalak... erosketa esperientzia eraldatzen eta gure sektorea berritzen jarraitzeko. Hazten jarraitzeko leku bat EROSKIn ikasketa jarraituaren eta barne sustapenaren alde apustu egiten dugu, pertsona guztiek beren talentua garatu eta erronka berriei aurre egin ahal izan diezaieten. • 300.000 prestakuntza ordu urtean. • Hutsuneen %60 baino gehiago barne sustapenaren bidez betetzen dira. • Lan ingurunean lankidetza, askotariko profilak eta malgutasuna dira oinarri, eta langile bakoitzak bere ekarpena egin dezake eta aurrera egin. EROSKIn lan egitea proiektu partekatu bateko kide izatea da. Gure ereduak pertsonak ditu oinarrian eta anbizioz begiratzen dio etorkizunari. Eman bultzada zure etorkizunari]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="72"/>
<page method="xml-texts" num="73"/>
</texts>
