<?xml version="1.0" encoding="UTF-8"?><texts method="xml-texts">
<page method="xml-texts" num="1"><![CDATA[2026ko Uztaila-Abuztua 123. zk www.eroski.es Jaiak alaitzeko errezetak, fruta freskagarriak eta soluzio errazak urte garai honetaz gozatzeko BETE-BETEKO UDA]]></page>
<page method="xml-texts" num="2"/>
<page method="xml-texts" num="3"><![CDATA[Paella Plan gehiago, aurrezki gehiago, gozamen handiagoa Hil honetako onenetan onena Marmitakoa ... Eta sareetan Soluzio errazak aurkibidea www.eroski.es 2026ko Uztaila-Abuztua]]></page>
<page method="xml-texts" num="4"><![CDATA[Olagarroa Meloia eta angurria Produktu sarituenak Edergintza Elkartasuna Albisteak Bidaiak: Izozkiak Hidratazioa Gure dendetako berritasunak Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.]]></page>
<page method="xml-texts" num="5"><![CDATA[U da gidoi berarekin iristen da beti, baina inoiz ez da berdin bizitzen. Beroa giroaz jabetzen da, plazak bete egiten dira, aspaldiko lagunekin egiten da topo eta herriko jaiek ezartzen dute erritmoa. Urte garai honetan, dena gehiago konpartitzen da: mahaia, denbora, barreak.. Eta baita erosketa ere. Ondo dakigu hori EROSKIn. Hori dela eta, zurekin egon nahi dugu dena hasten den lekuan: erosketa zerrendan. Izan ere, herriko jai on batzuk ez dira plazan hasten, aurretiko plangintzan baizik. Eta hor, denbora eta dirua aurrezteak aldea sor dezake azken orduan ibiltzearen edo benetan gozatzearen artean. Hilabete honetan gauzak erraztuko dizkizugu gure eskaintza handiekin, uda ezeri uko egin gabe bizitzeko. Izan ere, aurreztea ez da gozamenari uko egitea; justu kontrakoa da. Jende gehiago gonbidatu ahal izatea da, terrazan bat-bateko otordu bat prestatzea edo beti labur geratzen den mahai buelta bat luzatzea. Uda hasieratik antolatzen lagunduko dizugu orrialde hauetan: erosketa zerrendak zure app- ean, ezer ez ahazteko trikimailuak eta jaiak iristen direnean dena errazago bihurtzen duten soluzio azkarrak. Eta, behin orga prest dagoenean, orduan hasten da onena. Uda une berezi-berezia da, eta zenbaki honetan urte garai horretan barnako ibilbide bat egingo dugu: konplikaziorik gabe konpartitzeko prest dauden platerak, eguzkiak indarrez jotzen duenean beti hidratatzen eta freskatzen duten edariak eta jaietan inoiz huts egiten ez duten errezetak: paella, marmitakoa eta mahaitik beti aurrena desagertzen de olagarroa, besteak beste. Udan oinarrizkoak diren jakiei ere erreparatu diegu; dena aldatzen duten frutei. Meloiak eta angurriak, urte garai honetako protagonista erabatekoak, freskagarriak, aukera asko ematen dutenak eta eguneko edozein unetan jateko egokiak. Eta, nola ez, izozkiak: eguneroko luxu txiki hori uda honetan testura, zapore eta formatu berriekin dator. Eta udan hitz egin ere asko hitz egiten denez, elikaduraz solas egitera eseri gara Infoodencer -ak atalean, oraingoan El Brasas-ekin. Zenbaki hau gonbidapen argia da: bizi jaiak beti bezala, baina modu errezagoan, antolatuagoan eta adimentsuagoan. Izan ere, dena bere lekuan dagoenean –erosketa, aurrezkia eta gozamena– uda hobeto bizitzeaz gain, gehiago gozatzen da. PLAN GEHIAGO, AURREZKI GEHIAGO GOZAMEN HANDIAGOA Jarrai iezaguzu Iker Pérez de Arenaza EROSKI club-eko arduraduna editoriala Eroski club aldizkariko taldea]]>
<container id="_idContainer185" parent_id="_idContainer186"><![CDATA[ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211 Zuzenaria: Ainhoa Oyarbide Zuzendariordea: Camila Márquez Erredaktore burua: Manuela Díaz argitalpenaren egilea Factoría Prisa Noticias, SLU Valentín Beato, 44. 28037 MadridTel. +34 915 386 104 Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913antoniogarcia@publimagazine.com Lege gordailua: BI-222-2015 Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="6"/>
<page method="xml-texts" num="7"><![CDATA[MALANDRINO Donostia konkistatu zuen pizza Pizzak eta pizzak daude eta gero Malandrino tabernakoak daude. Tokiko proiektu moduan hasi zena, gaur egun egiazko erreferentzia bihurtu da Donostian pizza maite dutenentzat. Hainbat dira pizza hauen arrakastaren gakoak: hartzidura luzeko oreak, osagaiak eta denborak eta produktua errespetatzen dituen prestaketa. HIL honetako ONENETAN ONENA Tokiko zaporea, gourmet maila *Eskuragarri Gipuzkoako denda batzuetan. Uda honetan, Milagroko Gerezia lehen aldiz iritsiko da gure dendetara. Fruta paregabea da eta Nafarroako Erriberan landatzen da. Reyno Gourmet zigiluaren aitortzak gerezi honen jatorria eta bikaintasuna bermatzen ditu. Eskuz biltzen da eta kontu handiz bereizten eta hautatzen. Une onenean iristen da dendara, haien zapore osoaz goza dezazun. MILAGROKO GEREZIA, Nafarroako fruta bikaintasun zigiluarekin *Eskuragarri Nafarroako dendetan.]]></page>
<page method="xml-texts" num="8"/>
<page method="xml-texts" num="9"><![CDATA[MUNDUKUONA & TI-TA Goi sukaldaritza tortilla txapeldun baterako Goi sukaldaritza tortilla txapeldun baterako Mundukuona eta Ti-Ta Kontserben atzean tortillarako prestakin soil bat baino gehiago dago: bertako produktuarekiko errespetua dago eta puntu perfektuaren bilaketa. Hautatutako patatak, prestaketa zainduak eta aurreko lan guztia egina, etxean arrautzak eta zure ukitu pertsonala gehitzea beste lanik izan ez dezazun. Zuk erabaki nola bukatuko den kontua: zukutsuago, trinkoago... Haiek hasiera ona emateaz arduratu dira. *Mundukuona eskura dago Gipuzkoako denda batzuetan. *Ti-Ta Kontserbak eskura dago Arabako eta Bizkaiko denda batzuetan. SALZYSALZ, Londres konkistatu duen Aragoiko OOBE Olio batek ez du egunero nazioarteko aitortza jasotzen. SalzySalz etxearen Empeltre oliba olio birjina estrak (OOBE) Zilarrezko Domina eskuratu du 2026ko London International Olive Oil Competition lehiaketan, produktu honen kalitatea eta zorroztasuna bermatzen duen aitortza. Haien olio gama guztiak betetzen du bikaintasun maila hori: gure dendetan eskura duzun arbequina OOBEak, adibidez. Uzta goiztiarrekoa da eta hotzean erauzten da, profil frutaduna du, leuna eta orekatua. *Eskuragarri Aragoiko dendetan. 4]]></page>
<page method="xml-texts" num="10"/>
<page method="xml-texts" num="11"><![CDATA[... ETA SAREETAN JARRAI IEZAGUZU! JARRAI IEZAGUZU! JARRAI IEZAGUZU! JARRAI IEZAGUZU! Uda honetan, feed -a aurkikuntzaz beterik dator. Berritasunak, top fitxaketak eta gorde, konpartitu eta zure hurrengo erosketara gehitu nahiko dituzun produktuak. BERRITASUN GEHIAGO Ideia errazak, azkarrak eta itxura bikainekoak EROSKIko foodie -en eskutik. Horietako bat da @ainaralo. Piper eta hegaluze hostore top hau nola prestatu erakutsi digu. Udan gutxiago kozinatzen baita, eta gehiago gozatu. ERREZETA GEHIAGO Oinarrizkoak bolada betean daude: freskoak, praktikoak eta ezin egokiagoak dira zizka mizka baterako, otordu azkar baterako edo bat-bateko edozein planetarako. Zer duzu nahiago, gazpatxoa ala salmorejoa? OINARRIZKO GEHIAGO]]></page>
<page method="xml-texts" num="12"><![CDATA[JARRAI IEZAGUZU! JARRAI IEZAGUZU! JARRAI IEZAGUZU! JARRAI IEZAGUZU! JOLAS GEHIAGO Erronkak eta asmakizunak zure irudimena proban jartzeko. Izan ere, sareetara jolasera ere bazatoz... Eta zure buruari erronka jotzera. Ez dugu esango zer den, baina bai horri buruz iritzi sendoa duzula aspaldiko urteetan. Asmatu zer den eta esan zer alderditan zauden! Asmatu emoji horien atzean dagoen asmakizuna eta jakin zein izan den udaberri honetako fruta nagusia, udan ere oharkabean pasatuko ez dena.]]></page>
<page method="xml-texts" num="13"><![CDATA[Herri bazkariak eta afariak, lagunarteko bilerak, jaiak, aire libreko planak... Konpartitzeko unez beterik dago uda. Baita erosketan diru gehiegi ez xahutzeko erabaki txikiz ere. Antolaketa pixka batekin, aurreztea dirudiena baino askoz errazagoa da. Aurreztu nahi duzu nirekin? Atera probetxua Aurrezkiaren Orgari, EROSKI ‘Online’ orrian Carmen Estefanok “aurrezkiaren orgari” probetxua nola atera erakutsiko dizu. Udako eskaintzatzarrak eta 2.500 EROSKI produktu baino gehiago HASI ERRAZENETIK: GAUZAK ERRAZTUKO DIZKIZUN ZERRENDA]]>
<container id="_idContainer375" parent_id="_idContainer392"><![CDATA[EROSKI online webgunean, erosketa bukatu aurretik justu, zure une horretako orga ikusi ahal izango duzu, eta, ondoan, “aurrezkiaren orga” zurearen aldean, aukera baliokide merkeagoekin zenbait produktutarako. Horrela, errazagoa da erabakitzea non egin aldaketak, erosketa oso bati uko egin gabe. Aldaketa bakoitza banaka onartu edo baztertu daiteke, edo orga osoari aplikatu dakioke. Eta lehendik eginda zenuen aukera onena bada, hori ere adierazten da. Erabilera horren bidez, modu erraz, praktikoan eta gardenean aurreztu ahal izango duzu.]]></container>
<container id="_idContainer383" parent_id="_idContainer392"><![CDATA[Aukeratu buruz eta erreparatu Beti Prezio Onean adierazita duten 2.500 EROSKI produktuei, eta aprobetxatu Udako Eskaintzatzarrak. 70 euro baino gutxiagoan bete ahal izango duzu orga!]]></container>
<container id="_idContainer391" parent_id="_idContainer392"><![CDATA[Zerrenda baten bidez, app-ean edo EROSKIren webgunean erosketa antolatuta, hasieratik argi izango duzu zer behar duzun, ez duzu ezer ahaztuko, ez duzu lehendik daukazuna bikoiztuko ez eta alferreko gasturik egingo ere. Gainera, zerrenda horiek gorde eta berreskuratu egin ditzakezu nahi duzunean; adibidez, hurrengo udan, hutsetik hasi beharrik gabe.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="14"><![CDATA[HASI ERRAZENETIK: GAUZAK ERRAZTUKO DIZKIZUN ZERRENDA]]></page>
<page method="xml-texts" num="15"><![CDATA[Udak freskotasuna, gauzak erraz egitea eta sukaldean dramarik gabe aritzea eskatzen du. Izan ere, denetarako gogoa izaten da, sukaldean orduak pasatzeko izan ezik. Gero eta argiago dugu: plater azkarrak eta berehalako batean prest daudenak. Hauek dira gure ezinbestekoak (eta bai, beti prezio onean daude). HASTEAR DIRA JAIAK Ireki, zerbitzatu eta gozatu Tortillak Patata tortillak badu bertute handi bat: denen gustura egokitzeko gaitasuna. Tipularekin edo gabe, baserriko arrautzekin, kuiatxoarekin edo tipula karamelutuaren ukitu gozo horrekin. Formatu handian, jende dezente biltzen zaretenerako, edo mini bertsioa, gelditu gabe mokadu bat egiteko. Entsaladillak Betiko entsaladilla errusiarra edo aldaera ausartagoak; adibidez, karramarroarena. Denen gustuko platerak dira mahaia betetzen hasten denean. Gazpatxoak eta salmorejoak Ez dute kontserbatzailerik, %100 naturalak dira eta bertako osagaiekin eginak daude. Ireki, zerbitzatu eta nabaritu nola egiten duen behera tenperaturak (eta gora aldarte onak). A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE C A B D E C NUTRI-SCORE D A B D E C NUTRI-SCORE C]]></page>
<page method="xml-texts" num="16"><![CDATA[A B D E C NUTRI-SCORE B Zer egin behar duzu? 1. Jarrai gaitzazu Instagramen. 2. Bidali mezu zuzen bat EROSKIko kontu ofizialera hau idatzita: Esaldi hau: “altxorra barnean dago”. Orrialde honen argazkia. EROSKIN ZAINDU EGITEN DITUGU GURE PRODUKTUAK, BAITA IRAKURTZEN GAITUZTENAK ERE. LORTU HILERO BANATZEN DITUGUN 50 €-KO 5 OPARI TXARTELETAKO BAT. Lehiaketaren legezko oinarriak Eskerrik asko gu irakurtzeagatik, informatuta egon nahi izateagatik eta zurekin batera hazten eta berritzen ari den komunitate honetako kide izateagatik. ZIZKA MIZKA HONEK SARIA DU Enpanadak Ebaki, zerbitzatu eta listo. Oso erraza da. Galizian eginak dira, atunez edo haragiz beteak, betiko moduan. Gildak Antxoaz edo bokartaz prestatuak, txikiak eta biziak, konturatzerako desagertzen dira. Humusa eta ogian zabaltzeko kremak Klasikoa, piperrarena, leuna, marokoar ukituarekin... Egin mokadu bat azenario edo apioarekin. A B D E C NUTRI-SCORE E]]></page>
<page method="xml-texts" num="17"><![CDATA[Paella ez da errezeta bat: plana, topaketa eta ospakizuna ere bada. Edonon prestatzen dela ere, paella batek gertakari pozgarri bihurtzen du edozein mahai, eta eten bat egitera, konpartitzera eta patxadaz kozinatzera behartzen gaitu. Hori dela eta, udako jaietako erregina eztabaidaezina da oraindik ere. Eta arroza baino askoz lehenago hasten da dena, benetan merezi duten osagaien aukeraketan. Ontzia, bai, garrantzitsua da Zenbat eta zabalagoa eta altuera txikiagokoa izan paella-ontzia, hainbat hobe. Arroz guztiak ez dira berdinak Borobilek hobetu xurgatzen dute salda. Socarrata amaieran iristen da Salda ia agortzear dagoenean, igo pixka bat suaren indarra minutu bat edo biz. P aella DENONTZAT Bonba arroza ez da gehiegi egiten. Hutsean ontziratua eta %100 jatorri nazionalekoa. PAELLA PERFEKTURAKO GAKOAK A B D E C NUTRI-SCORE A Inspiratu zaitez gure errezetekin A B D E C NUTRI-SCORE B DO VALENCIA]]></page>
<page method="xml-texts" num="18"><![CDATA[LEKEKIN EDO GABE? Paellak onartzen ditu eztabaidak. Lekak erabiltzearen aldekoek freskotasun eta oreka begetala azpimarratzen dute; baztertzen dutenek, arrozaren, saldaren eta haragiaren zapore puruagoaren alde egiten dute. Ez dago bertsio zuzen bakar bat: aukeratu zuk zurea. Erabiltzen badituzu, gehitu oilaskoa gorritu ondoren eta saldaren aurretik, haien testura gordetzeko. Salda Beti beroa. Frijitukia, presarik gabe Zenbat eta kontzentratuago eta kozinatuago, orduan eta zapore handiagoa izango du. Ez nahastu arroza Gorritu ondo oilaskoa Sakontasuna ematen dio saldari. A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE C]]></page>
<page method="xml-texts" num="19"><![CDATA[OILASKOA: PROTAGONISTA NAGUSIA Arroza oinarria bada, oilaskoa da paellari sakontasuna ematen dion osagaia. Ondo aukeratzea funtsezkoa da. Izter eta izterrondo txikituak dira inoiz huts egiten ez duten ebaketak, azalarekin eta hezurrarekin: zapore handiagoa ematen dute, irakite luzeagoan irauten dute, zukutsuak geratzen dira eta ugariagoak dira askorentzat kozinatzen denean. Osagarri, saldari hegalen bat edo hezurdura gehitzeak gorputza eta usaina ematen dio. Keinu erabakigarria: hasieran ondo gorritzea, paellari gainerako osagaiak gehitu baino lehen. Eta ohar garrantzitsu bat: oilasko guztiak ez dira berdinak. Etiketak interpretatzen jakinda, begiratu hutsarekin identifikatuko dugu zer ari garen erosten eta zergatik. EROSKIn informazio argi eta gardenaren alde egiten dugu apustu, ondo aukeratzea errazagoa izan dadin.]]></page>
<page method="xml-texts" num="20"><![CDATA[Animalien ongizatearen Welfair™ ziurtagiriak bermatzen du animalien hazkuntzan haien benetako ongizatea bermatu dela, eta animalien osasuna, portaera eta erabilera ebaluatu dela prozesu osoan. EROSKI oilaskoa: eguneroko OINARRIZKOA NATUR landako oilaskoa: zapore handiagoa, animalien erritmoan NATUR baserriko oilaskoa: zaporea eta askatasuna]]>
<container id="_idContainer783" parent_id="_idContainer806"><![CDATA[EROSKI oilaskoa: eguneroko OINARRIZKOA Barneko etxaldeetan hazia, 38 eta 42 egun artean, gariz, sojaz eta garagarrez elikatuta. Emaitza? Haragi zuria, samurra eta leuna, ezin hobea eguneroko errezetetarako baina kalitateari uko egin gabe. Aukerarik merkeenak dira. Jatorria: %100 Espainia.]]></container>
<container id="_idContainer794" parent_id="_idContainer806"><![CDATA[NATUR landako oilaskoa: zapore handiagoa, animalien erritmoan Hemen denbora garrantzitsua da. Argi naturala sartzen den etxaldeetan eta mugitzeko espazioarekin hazten dira oilaskoak. Hazkuntza luzeagoa da, 56 egun ingurukoa, eta animalien erritmo naturala errespetatzen da. Zereal askorekin elikatzen dira, batez ere artoarekin, eta, horren ondorioz, oilasko hauen haragiak kolore horixka du eta irmotasun eta zapore handiagoa. Kalitate-prezio erlazio hobea. Jatorria: %100 Nafarroako etxaldeetakoa. Reyno Gourmet kalitate zigilua dute.]]></container>
<container id="_idContainer805" parent_id="_idContainer806"><![CDATA[NATUR baserriko oilaskoa: zaporea eta askatasuna Urrats bat harago. Oilasko hauek kanporako irteera duten baserrietan hazten dira (1 m² animalia bakoitzeko), eta argi naturalaz eta landa inguruneaz gozatzen dute. Poliki-poliki hazten dira 56 egunez, zereal are gehiagoko elikadurarekin (batez ere artoa). Horren emaitza da oilasko hauen haragi horia, zukutsua eta zapore bizikoa, esperientzia autentikoa nahi dutenentzat egokia. Landako oilasko merkeena. Jatorria: %100 Euskal Autonomia Erkidegoko etxaldeetakoa. Aire librean hazia.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="21"><![CDATA[Entzun egiten dizugu ETA ERANTZUN GEHIEN ESTIMATZEN DUZUENA (eta horrela jarraitzera animatzen gaituena) AGERIKO PROFESIONALTASUNA, KONFIANTZA ETA KALITATEA HOBETU DEZAKEGUNA (eta dagoeneko hobetzen ari garena) Zer egin behar dugu (eta dagoeneko jarri dugu martxan)? Informazio gehiago, eta ARGIAGOA HURBILEKOA: TOKIKO PRODUKTUA Prezioa eta itxaronaldiak salmahaian, bi horiek alderdi garrantzitsuenetakoak dira erosketa esperientzian. Vicente Paredes Leialak]]>
<container id="_idContainer866" parent_id="_idContainer904"><![CDATA[Entzutea da lehen urratsa. Erantzutea, garrantzitsuena. 1.800 lagunek baino gehiagok hartu dute parte harategiari buruzko gure entzuketa prozesuan, eta EROSKIn haragia erosten dutenean zer estimatzen eta aintzat hartzen duten adierazi digute. Mezua argia da; adierazi diguzue erosketa esperientzia ona dela, eta bereziki estimatzen duzuela lantaldearen profesionaltasuna, produktuaren aurkezpena eta markaren konfiantza. Eta, aldi berean, zertan hobetu dezakegun ere adierazi diguzue. Hori dela eta, dagoeneko lanean ari gara benetako aurrerapausoak emateko, eta erakusmahaian zuzenean eragingo duten hobekuntzak egiteko.]]></container>
<container id="_idContainer874" parent_id="_idContainer904"><![CDATA[AGERIKO PROFESIONALTASUNA, KONFIANTZA ETA KALITATEA Gure harategian erosleen esperientziaren zutabeak dira: Lantalde espezializatu bat, bezeroei aholku emateko eta laguntzeko. Kalitatea islatzen duen aurkezpen zaindua. Eguneroko erosketan konfiantza sortzen duen marka. Gainera, zuen iritziz EROSKI hurbileko aukera da, egokia eta aukera zabala eskaintzen duena. Gure proposamena sendotzen duten balioak dira horiek.]]></container>
<container id="_idContainer885" parent_id="_idContainer904"><![CDATA[Zer egin behar dugu (eta dagoeneko jarri dugu martxan)? Aurrezkia sendotzea. Gure eskaintza eta aukera hobetzea eta zabaltzea. Erosketa arinagoa egitea, itxaronaldiak laburtuz.]]></container>
<container id="_idContainer895" parent_id="_idContainer904"><![CDATA[Informazio gehiago, eta ARGIAGOA Produktua ondo ulertzea ere bada hobeto erosteko modu bat. Hori dela eta, alderdi hauek indartzen ari gara. Dendako komunikazioa. Ezaugarriei buruzko informazioa: adibidez, “ez du kontserbatzailerik” edo “proteina asko du”.]]></container>
<container id="_idContainer903" parent_id="_idContainer904"><![CDATA[HURBILEKOA: TOKIKO PRODUKTUA: Gure bereizgarri nagusietako bat bultzatzen jarraitzen dugu: bertako produktua. Ikusgarriago jarri dugu, ingurunearekin eta hurbilean ekoizten dutenekin lotura sendotzeko.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="22"/>
<page method="xml-texts" num="23"><![CDATA[Marmitakoa KOILARAKO KLASIKO BAT Itsas tradizioak jarraitzen du platerak betetzen eta errezeta honen inguruan jendea biltzen. Marmitakoa edozein urtarotan da ona; ondo prestatzea da gakoa. Jai askotako protagonista da: konpartitzeko gisatua, zapore sakonekoa eta testura eztikoa. Hegaluzea da nortasuna ematen diona, eta patata osotasuna borobiltzen duena. PEDRO NOGUEIRA EROSKI ARTEA (BIZKAIA) HIPERMERKATUKO ARRAIN SALTZAILEA Ba al zenekien… Marmitako izena marmitatik datorrela? Kantauriko arrantza ontzietan gisatu hau prestatzeko erabiltzen zen eltzea da marmita. Eltze horretan, hegaluzea, patatak eta berdura plater bero eta sendo bihurtzen ziren eskifaiarentzat. TRIKIMAILUAK MARMITAKO ON BAT PRESTATZEKO Hegaluzea, amaieran. Patata “hautsia”, salda loditzeko. Frijitua motel-motel. Hobe pausatzen utzita.]]>
<container id="_idContainer938" parent_id="_idContainer939"><![CDATA[“Uda guztietan berdin gertatzen da: iristen da Hegaluzea, denboraldikoa, eta etxe askotan kontserba ontzien marmarra hasten da, egoskariaren usaina eta dakienaren esan hori: “horrela urte guztirako edukiko dugu”. Eta aizu, ondo egiten dute... Baina hartu kontuan gomendio hau: pieza osoa eramatea da sekretua. Zergatik? Oso erreza: prezio hobean ateratzen delako eta den-dena aprobetxatzen duzulako: solomoak kontserbatzeko, kokotea marmitako on baterako, mendrezka plantxarako... Eta, zergatik ez, hezurrak salda egiteko! Eta hauxe da urte garaia, orain merezi du, unerik onenean dagoelako: zapore handiagoa, testura hobea, prezio ona, eta, era horretara, jaki-toki erdia prest duzu hilabete askotarako”.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="24"><![CDATA[Marmitakoa 30’ 4 A B D E C NUTRI-SCORE A 1,12 € errazioak]]>
<container id="_idContainer1031" parent_id="_idContainer1032"><![CDATA[Marmitakoa 30’ 4 • 250 g hegaluze • 600 ml arrain salda • 400 g patata • 2 baratxuri atal • 1 piper berde • Tipula more bat • 200 g tomate birrindu • Koilarakada bat piper txorizeroaren mamia • Olioa • Gatza Egin frijituki bat fin-fin ebakitako tipularekin, piperrarekin eta baratxuriekin. Ondo sueztituta daudenean, gehitu tomatea eta piper txorizeroaren haragia, ondu gatzez eta piperbeltzez, eta kozinatu beste 5 minutu. Gehitu patatak, zurituak eta hautsiak, eta arrain salda; eduki sutan beste 20 minutu. Behin sua itzalita, gehitu hegaluzea mokaduko zatietan, eta kozinatu beste 5 minutu. Gisatuaren hondarreko beroarekin egingo da arraina.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="25"><![CDATA[Soila, zuzena eta sakon-sakona, olagarroa galiziar erara produktuaren ospakizun bete-betekoa da. Osagai gutxi, baina ondo aukeratuak. EROSKIn erraz jartzen dizugu etxean goza dezazun: arrandegian olagarro freskoa duzu, eta gozatu beste lanik gabe prest dauden soluzioak ere badituzu, denbora aurrez dezazun kalitatezko proteina arinari uko egin gabe. Erretiluak egokiak dira mikrouhin laberako, goiko film plastikoa eta gerrikotxoa kenduta. Xerrak handiagoak dira, buruko eta muturretako zatirik gabe. Basque Culinary Centerrek (BCC) egiaztatua da. A B D E C NUTRI-SCORE A Olagarroa azokako zaporea Glutenik gabe. A B D E C NUTRI-SCORE A Hautaketa zorrotza, Japoniako kalitatea Ukitu gabe dauden piezak baino ez ditugu aukeratzen, kolperik eta ebakirik ez dutenak, eta harrapatu eta ordu gutxira izozten ditugu. Horrela, beren berezko testurari, zaporeari eta freskurari eusten diote. “Japonia kalitatea” produktuarekiko errespetu gorena lehenesten duen lan filosofia bat da: hautaketa zorrotza, kontu handiz eginiko manipulazioa eta azkartasuna prozesuan. Egosketa tradizionala, artifiziorik gabe Alferreko gehigarririk eta tratamendurik gabe: horri esker, gure olagarroa puntu egoki-egokian dago, testura, zapore eta itxura aldetik irmo. Gainera, koipe gutxi du. Zergatik aukeratu EROSKI olagarroa?]]></page>
<page method="xml-texts" num="26"><![CDATA[A B D E C NUTRI-SCORE A Hautaketa zorrotza, Japoniako kalitatea Ukitu gabe dauden piezak baino ez ditugu aukeratzen, kolperik eta ebakirik ez dutenak, eta harrapatu eta ordu gutxira izozten ditugu. Horrela, beren berezko testurari, zaporeari eta freskurari eusten diote. “Japonia kalitatea” produktuarekiko errespetu gorena lehenesten duen lan filosofia bat da: hautaketa zorrotza, kontu handiz eginiko manipulazioa eta azkartasuna prozesuan. Egosketa tradizionala, artifiziorik gabe Alferreko gehigarririk eta tratamendurik gabe: horri esker, gure olagarroa puntu egoki-egokian dago, testura, zapore eta itxura aldetik irmo. Gainera, koipe gutxi du. Zergatik aukeratu EROSKI olagarroa? Olagarro egosia: PLMA saria * Hankak gordinean ontziratzen dira eta poltsaren barnean kozinatzen dira, olagarroaren zukua gordez. Horrela, samurrago eta zukutsuago mantentzen da. Gainera, zukua ez da alferrik galtzen: ongailu ona da arrozei, gisatuei eta arrain oinarriei zaporea emateko, eta saltsak edo ongailuak prestatzeko ere erabil daiteke. * Bilatu sariari buruzko informazioa 30. orrialdean.]]></page>
<page method="xml-texts" num="27"><![CDATA[Olagarroa galiziar erara 45’ 8 UDAK BADU BERE ERRIOXA]]>
<container id="_idContainer1198" parent_id="_idContainer1199"><![CDATA[Olagarroa galiziar erara 45’ 8 • 400 g olagarro egosi • 2 patata • Oliba olioa • Gatz larria • Piperrauts gozoa • Perrexila Patata garbiak ur irakinetan egosiko ditugu, gatza botata, samur geratu arte. Ondoren, xukatu eta zuritu egingo ditugu, eta xerratan ebaki. Geroko gordeko ditugu. Urez beteko dugu beste eltze bat, eta ura irakiten hasten denean, olagarroa gehituko dugu. Pare bat minutu egingo dugu ur irakinetan, eta ondoren xukatu. Platerean, aurrena patatak jarriko ditugu eta gainean olagarro zatiak. Ondoren, oliba olioarekin blaituko ditugu eta azkenik, piperrauts gozoa zabalduko dugu gainetik. Gatz larriarekin onduko ditugu, eta, nahi izanez gero, perrexil pixka bat gehituko dugu.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="28"><![CDATA[A rdo batzuek ez dute azalpenik behar. Glorioso da horietako bat. 1917tik, etiketa hau Arabako Errioxako historiaren parte da, eta botila bati kortxoa kentzean zer nahi duen dakien jendearen mahaietako parte ere bai. Mende batetik gorako ibilbidea ez da zama bat, bultzada eta euskarri bat baizik. Jatorriak azaltzen du dena: Toloñoko mendilerroak babesten du iparretik; Ebro ibaiak zeharkatzen du hegoaldeko paisaia eta Guardiako lurzoru buztintsu eta kareharritsuek nortasuna ematen diote mahatsondotik. Cosme Palacio upategiak belaunaldiak egin ditu lurralde hau zorrotz eta errespetuz interpretatzen, eta Glorioso da lan horren emaitza bereizgarriena: nondik datorren zehatz- mehatz dakien ardoa, disimulatzen ibili beharrik gabe. Glorioso Ondua eta Glorioso Erreserba lur bera irakurtzeko bi modu dira. Onduak freskotasunaren, frutaren eta orekaren alde egiten du apustu. Erreserbak barrikan egindako denbora gehitzen du, geruza eta ñabardura gehiago ditu eta poliki hedatzen doan nortasun bat. Biak Arabako Errioxako tempranillo mahatsekin eginak dira, biak ala biak ehun urtetik gorako jakinduriarekin. Eta uda ate joka den honetan, Glorioso berriro ere dagokion lekuan dago: ezustean sortzen den plan horretan, freskura nabaritzen hasten den arte luzatzen diren afari horietan, inork altxa nahi ez duen udako bazkaloste horietan... Freskoa, konplikaziorik gabea, une bakoitzak eskatzen duen mailan, udako gau onenetan bezala. Zure unea da. Izan dadila Glorioso. UDAK BADU BERE ERRIOXA www.entrecanalesdomecq.com Glorioso mintzo da -erako]]></page>
<page method="xml-texts" num="29"><![CDATA[Sport tapoia. Zure etenaldi onena: hidratatzea Badira dena aldatzen duten keinu txikiak. Adibidez, poltsan botila bat eramatea, hozkailuan ur freskoa izatea edo etxera iristean edari bat izotzarekin prestatzea. Udan, hidratatzea ongizatea da: gorputzeko tenperatura erregulatzen laguntzen du eta egun osoan ondo sentiarazten gaitu. Ur mineral naturala: oinarrizkoa, beti eskura Udako ardo beltza: garaiko zaporea Ura gasarekin: boladan dago EROSKI ur mineral naturala, mineralizazio ahulekoa da, eta hautatutako iturburu nazionaletatik dator, hurbiltasunaren eta kalitate kontrolatuaren alde egiten baitugu apustu. Hauek dira iturburu horietako batzuk: La Majuela (Zaragoza), sodio gutxikoa, Fontecelta (Lugo), Fuencisla (Requena-Valentzia), Santa Anna del Montseny (Girona) eta Font Sorda- Son Cocó (Mallorca). Plan bakoitzera egokitzen den formatuetan daude eskura. Limoi zaporekoa, latan –praktikoa eta edateko prest–, baita 0,0 aldaera ere, alkoholik eta azukrerik gabe. Freskagarria, arina eta txinpartaduna. Gainera, pack formatuan ere badago, etxean beti eskura izateko. Udako gomendioa: zerbitzatu izotzarekin eta limoi edo luzoker xerra batekin.]]></page>
<page method="xml-texts" num="30"><![CDATA[Zure etenaldi onena: hidratatzea Ez dute azukre erantsirik Freskagarriak: klasikoak bidelagun Edari zaporedunak: hidratatu… buelta bat emanda Kafe hotzak: Gehigarri bat behar izanez gero Aurum garagardoa EROSKIn baino ez duzu aurkituko eta OCUk hobekien baloratuetako bat da. Hauek dira garagardo honen bereizgarri nabarmenenak: oreka, zaporea eta prezioa, kalitatezko osagaiekin egiten baita, prozesu klasikoari jarraituz. Emaitza? Garagardo edanerraza, mingotsa neurrian eta apar bereziki zainduarekin. Denentzako aukerak daude. Gozatu neurrian! Aurum bat, mesedez %100 arabica kafeaz eginak –kafeinagabea izan ezik–, glutenik gabe eta hainbat prestaketa: expressoa, macchiatoa, cappuccinoa, light… Batzuetan, aldatzeko gogoa izaten da. Azukrerik ez duten limoi eta sagar zaporeko edari freskagarriez gain, mango zaporekoa ere baduzu orain. Azukrerik gabeko aldaerari eta zero bertsioari esker, aukera orekatuagoa egin dezakezu betiko zaporeari uko egin gabe.]]></page>
<page method="xml-texts" num="31"><![CDATA[Angurria & meloia Jai giroko frutak Aire libreko planetan, badira bi fruta ezinbesteko: meloia eta angurria. Eramateko eta prestatzeko errazak eta gozo-gozoak dira; ezinbestekoak udan. EROSKIn baduzu non aukeratu: angurri beltzak, marradunak edota hazirik gabeak, minia (txikia eta are gozoagoa) eta meloien artean, berriz, zapo larruazalekoa, cantalupoa (borobila) edota sugar babya (luzanga eta horia). Osorik, erdibituta edo laurdenetan eraman ditzakezu. Gozatzeko beti prest dagoen aukera Ondo aukeratzea (eta seguru asmatzea) Meloia (zapo larruazala edo beste batzuk) Ur gehien duten frutetako bi dira: angurria %92 da ura, eta meloia, %88–90. Hori dela eta, hidratatuta egoten laguntzen dute modu naturalean Angurria]]>
<container id="_idContainer1351" parent_id="_idContainer1368"><![CDATA[Pisua: “ematen duena baino gehiago pisatzeak” zukutsua dela adierazten du. Orban horia:(ez zuria) landan heldu dela adierazten du. Soinua: kolpatzean,barne-hutsa eta sakona.]]></container>
<container id="_idContainer1359" parent_id="_idContainer1368"><![CDATA[Usaina: leuna eta gozoa txortenaren beste muturrean. Elastikotasuna: zertxobait biguna sumatzen da mutur bakoitzean presioa eragitean. Larruazala: ondo markatua eta kolperik gabea.]]></container>
<container id="_idContainer1367" parent_id="_idContainer1368"><![CDATA[Zergatik dira hain erosoak eramateko?Formatu handia, batere konplikaziorik ez: osorik eramaten dira mahaira eta momentuan ebakitzen dira. Etekin handia: errazio asko sortzen dira. Aukera asko: puska luzetan, laukitxotan, broxetatan, entsalada azkar batean gazta freskoarekin eta menda belarrarekin...]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="32"><![CDATA[Angurria & meloia Jai giroko frutak Gozatzeko beti prest dagoen aukera Denboraz larri gabiltzanean, ebakitako fruta freskoz prestatu eta ontziratutako EROSKI terrinak lagun onak dira. Erabateko erosotasuna: ireki eta zerbitzatu. Kalitatea eta segurtasuna: heltze puntu egokienean biltzen dira. Kontserbatzeko inolako tratamendurik gabe. Aukera zabala: 20 konbinazio prest, edonora eramateko. Sergio eta Eduard Vinent, Torelló Amagat (Maó - Menorca) etxaldeko nekazariek eta @agromenorcasat kooperatibako bazkide eta jabekideek 40 urtetik gora daramatzate Marina Meloia eta Angurri Beltza landatzen, estimazio handiko bertako aldaerak. Nor haiek baino hobe, fruta hauen sekretuak azaltzeko. Leialak]]></page>
<page method="xml-texts" num="33"><![CDATA[Angurri entsalada, ponzu saltsaz ondua 15’ 4 A B D E C NUTRI-SCORE A 2,69 € errazioak]]>
<container id="_idContainer1497" parent_id="_idContainer1498"><![CDATA[Angurri entsalada, ponzu saltsaz ondua 15’ 4 • 600 g indioilar bularki (errea edo plantxan) • 100 g tipula, ozpinez ondua • 200 g gazta fresko (%0) • 500 g angurri (garbitua) • 150 g edamame egosi eta zuritu • Aukerakoa: martorri freskoa, menda edo sesamo txigortua Etxeko ponzu saltsa (entsalada osoa ontzeko adina) • 4 koilarakada soja edo tamari saltsa, gatz gutxikoa • 2 koilarakada limoi zuku • 2 koilarakada laranja edo mandarina zuku • Koilarakada bat arroz ozpin • Koilarakada bat astigar ziropa • Lima baten birrina • Jengibre birrinduaren puska txiki bat Indioilarra kozinatu eta zerrendatan ebakiko dugu. Angurria eta gazta freskoa laukitxotan ebakiko ditugu. Edamameekin eta ozpinetan ondutako tipularekin nahastuko dugu dena. Behar den adina ongailu prestatuko dugu zerbitzatu aurretik. Ontzi batean nahastuko ditugu osagai guztiak eta eragin egingo diogu, saltsa emultsionatzeko. Entsalada onduko dugu, eta sesamo txigortuarekin eta belar freskoekin apainduko dugu.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="34"/>
<page method="xml-texts" num="35"><![CDATA[Ogitan bustitzeko Cottage gazta mediterranear erara 10’ 2 A B D E C NUTRI-SCORE C 1,29 € errazioak]]>
<container id="_idContainer1602" parent_id="_idContainer1603"><![CDATA[Ogitan bustitzeko Cottage gazta mediterranear erara 10’ 2 • 200 g cottage gazta • 3 oliba berde eta 3 beltz, hezurrik gabeak • Tomate bat • Albaka freskoa • 30 g almendra txigortu • 2 koilarakada oliba olio birjina estra • Gatza • Koilarakada bat ozpin baltsamiko • Osoko ogiaren 4 xerra Gehitu cottage gazta birringailu baten ontzian eta birrindu testura homogeneo bat lortu arte (aukeran, irabiatu gabe ere zerbitzatu daiteke). Zabaldu krema erretilu baten oinarrian. Ebaki olibak oso-oso fin eta banatu gaztaren gainean. Zuritu tomatea, kendu haziak eta birrindu haragia concassé erara. Zabaldu hori ere kremaren gainean. Apaindu albaka fresko birrinduaren hosto batzuekin eta almendra txigortu eta birrindu eskutada batekin. Ondu gatz pixka batekin (nahieran), oliba olio birjina estra txorrotada batekin eta ozpin baltsamikoaren tanta batzuekin. Txigortu ogi xerrak eta zerbitzatu gazta kremarekin batera.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="36"/>
<page method="xml-texts" num="37"><![CDATA[Piri piri oilaskoa mango saltsarekin 15’ 2 A B D E C NUTRI-SCORE A 1,37 € errazioak]]>
<container id="_idContainer1706" parent_id="_idContainer1707"><![CDATA[Piri piri oilaskoa mango saltsarekin 15’ 2 • 2 oilasko bularki • 1 baratxuri atal • Koilarakada bat piperrauts gozo • Piperrauts min pixka bat (nahieran) • Koilarakada bat oregano • Ereinotz hosto bat • 30 ml ozpin • 30 ml oliba olio • Limoi bat • Gatza eta piperbeltz beltza Mango saltsa prestatzeko • Mango bat • Tipula more baten laurdena • Koilarakada bat OOBE • Lima bat • Txile gorri bat (aukerakoa) • Gatza eta martorri freskoa Gehitu marinadako osagaiak ontzi batean (baratxuria, piperrautsa, ereinotza, oliba olioa, limoi zukua, gatza eta piperbeltz beltza) eta irabiatu saltsa homogeneo bat lortu arte. Blaitu bularkiak marinadan eta eduki hozkailuan pare bat orduz (hobe gau osoa bada). Kozinatu oilaskoa parrillan, su ertain-altuan, barneko tenperatura gutxi gorabehera 75 ºC-koa izan arte. Prestatu saltsa. Horretarako, ebaki mangoa eta tipula laukitxotan. Gehitu bol batean eta ondu oliba olioz, lima zukuz, txile xehatuz, gatz ukitu batez eta martorri fresko xehatuz. Zerbitzatu oilasko bularkia saltsa gainetik zabalduta.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="38"><![CDATA[Brinoi eta skyr izozki krematsua 10’ 4 A B D E C NUTRI-SCORE A 0,72 € errazioak]]>
<container id="_idContainer1796" parent_id="_idContainer1797"><![CDATA[Brinoi eta skyr izozki krematsua 10’ 4 • 500 g brinoi gorri heldu • Banana bat • 250 g skyr • Koilarakadatxo 1 banilla estraktu Zuritu eta ebaki brinoiak eta banana; ondoren, izoztu. Birrindu izoztutako fruta, skyr-arekin eta banillarekin batera irabiagailuarekin, nahasketa krematsu bat lortu arte. Izozki leun bat nahi izanez gero, zuzenean jan daiteke, eta pilotak egiteko testura irmoagoa nahi izanez gero, izozkailuan eduki daiteke pare bat orduz. Zebitzatu brinoi zatiekin eta mendafin ukitu batekin.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="39"><![CDATA[Beti asmatzeko gida praktiko bat: gutizia azkarretik familiako planera, EROSKIren kalitatearekin eta aurrezkiarekin. Zer izozki eskatzen dizu gorputzak gaur? Balioa: errazioaren kontrola, formatu txikiko bonboi eta konoetan. Balioa: formatu handiak oso prezio onean. Hainbat zaporetako ebaketak (hiru zapore, banilla eta esne gaina, litro bateko barran) eta esne gainezko tarta izoztua. Balioa: familia formatua + aukera zabala, denentzat: banilla eta txokolatezkoa, esne gainezkoa, marrubizkoa eta limoizkoa. Berritasuna: 4 izozkiko kaxa beharrean 6koa da orain. Sandwichak eta mini formatuak Tamaina ere garrantzitsua da Ebaketak eta tartak: tradizioa izozki bertsioan Klasikoei uko egiten ez dietenentzat Konoak: inoiz huts egiten ez duen klasikoa Kurruskariak, krematsuak eta eramateko prest A B D E C NUTRI-SCORE D A B D E C NUTRI-SCORE D A B D E C NUTRI-SCORE E]]></page>
<page method="xml-texts" num="40"><![CDATA[Zer izozki eskatzen dizu gorputzak gaur? Eceiza Etxeak behi esnearekin egina eta BCCk egiaztatua. Balioa: formatu praktikoa + zapore bigunak. Balioa: zati kontrolatua + biguntasun gorena. Berritasuna: hemen da EROSKI bonboi klasikoa, txokolate esnedunez estalia. Aurreko almendradunaz, txokolate beltzekoaz eta txokolate zurikoaz gain, beste aukera bat duzu orain. Balioa: aukera arinagoak. Ez dute azukre erantsirik Terrinak partekatzeko (edo ez) Plazera dosifikatzen gozatzen dutenentzat Bonboiak Kurruskariak kanpotik eta krematsuak barnetik Poloak eta aukera freskagarriak Gorputzak arintasuna eskatzen duenean A B D E C NUTRI-SCORE D A B D E C NUTRI-SCORE D A B D E C NUTRI-SCORE E A B D E C NUTRI-SCORE C]]></page>
<page method="xml-texts" num="41"><![CDATA[JATORRIA DUTEN IZOZKIAK eta zapore handikoak Batzuetan, bikaintasuna, ondo-ondoan daukagu: ekoizle txikiek beren baserrietako esnearekin eta inguruko produktuekin egindako izozkiak, gourmet izozki dendetan egiten dituztenen parekoak. Mahala Mahala baserriko esnearekin eta kalitate handiko osagai aukeratuekin eginiko artisau izozkiak. IZTUETA Euskal larreetan bazkatzen diren eta animalien ongizate zigilua duten behien esnearekin egina. LIC Esne merengetuzko izozki tradizionala, kanela eta limoi ukituekin. Esne gainez eta txokolate kurruskarizko ezkatez eginiko izozkiarekin. Leialak]]></page>
<page method="xml-texts" num="42"><![CDATA[JATORRIA DUTEN IZOZKIAK eta zapore handikoak Gurin opila edo Pantxinetan artisau izozkiak, benetako produktuekin eginak. MURMUI Balearretako artisau izozkiak, zapore bakoitzean jatorria, sormena eta berrikuntza uztartzen dutenak. JOP Mallorcatik: 80 urte zaporea eta tradizioa konpartituz. ECEIZA ETXEA Mango tropikal eta gerezi beltzeko krema: udako zaporea koilarakada bakoitzean. Mokazko jaspeztatua Osagai naturalez eginiko oinarri krematsua eta kafearen zapore usaintsu bizia konbinatzen ditu. Jaspeztatu eskoziarra Ñabarduraz betetako klasiko bat artisau tradizioaren benetako zaporeaz gozatzen dutenentzat.]]></page>
<page method="xml-texts" num="43"><![CDATA[EROSKIn marka gustagarrienetako izozki hautatuak dituzu, konpartitzeko, zizka mizka bat egiteko edo unean-unean gozatzeko. Izozkia aukeratzea uda aukeratzea ere bada Cherry bonboia Zure izozkia snack formatuan, orain fruta zaporearekin. Pistatxoa Pistatxoaren plazera beste maila batera eramana. Solero Exotic Krematsua eta zapore tropikal ezin gozoagoa. Dinosaurus sanDwicha Zure haurtzaroko zaporea hemen da berriro, zu harritzeko, orain izozki moduan, une paregabe haiek biziberritzeko.]]></page>
<page method="xml-texts" num="44"><![CDATA[Izozkia aukeratzea uda aukeratzea ere bada Koko eta txokolatezko poloa Koko zaporeko poloa, koko kremaz betea, koko birrinduarekin eta txokolate gozo eta kurruskariarekin estalia. Dubai txokolate erako sandwich txikia Boga-bogako izozkia, pistatxoarekin eta kakao eta kataifi kurruskariaren estaldurarekin. Plazer paregabea, orain zure eskura. Ez galdu! Limoizko poloa Limoi sorbetezko poloa, limoi kremaz betea, bi testura konbinatuz. Freskagarria eta harrigarria. HONEYCOMB sandwicha Karamelu zaporeko izozkia, alde batetik speculoos gailetarekin estalia eta bestetik txokolate esnedunarekin eta karameluarekin. Tentagarriagoa ezin!]]></page>
<page method="xml-texts" num="45"><![CDATA[Belgikako txokolate terrina Belgikako txokolate puruaren izozkia txokolate belgikar beltzaren zerrenda finekin. Cracking Makadamia Nut Brittle bonboia Banillazko izozki bonboia txokolate esnedunarekin estalia. Makadamia intxaur karamelutuen zatiekin barnean eta estalduran. Makadamia Nut Brittle terrina Marka honetako banillazko izozki klasikoaren eta makadamia intxaur kurruskarien konbinazio gozo-gozoa. Strawberries & Cream terrina Marrubizko izozkia, marrubi naturalez soilik eta krema gozo batez eginak, zapore autentikoa lortzeko.]]></page>
<page method="xml-texts" num="46"><![CDATA[Maxibon Stranger Things Izozki gozo-gozoa estaldura kurruskariarekin eta kakaozko gailetekin; horrez gain, ahabi gorrien saltsa biziak Alderantzizko Munduan barneratuko zaitu zuzenean. Berritasuna da aurten! Txokolate bikoitzeko Extrême Txokolate zuriaren gozotasun osoa eta kakaozko izozki bizia, txokolate zuriaren birrinekin, eta kukurutxo kurruskarian. Zentzumen bidezko ibilbidea, geruzaz geruza. FRUITY MIX PIRULOA Familia osoarentzako pack onena, askotariko izozkiekin: Pirulo Sandia, Pirulo Fruit Joy eta Pirulo Kaktus. Biscoff sandwicha Izozki gozo eta krematsuz eta Biscoff® zatiz egina, egiazko bi Biscoff® gailetaren artean. Zapore eta testura esperientzia berria, modu bikainean orekatua.]]></page>
<page method="xml-texts" num="47"><![CDATA[CHRISTOPHER WILSON ‘EL BRASAS’ Orain podcast formatuan ere bai, Spotifyn Basque Culinary Centerren ikasi eta herrialdeko sukalde bikainenetan zaildu ondoren, sukaldeburu honen ahalegina berdurei merezi duten leku nabarmena ematea da. Asmo horrekin, baratzetik zuzenean sortutako bere errezetak fenomeno biral bihurtu dira sare sozialetan. E san dezagun, amak margotzen zuen zeta fin baten gainean jausitako tomatekada baten eraginez sartu zela Christopher sukaldean, artean haurra zela. Etxeko istripu hura anekdota soilean gera zitekeen, baina ezbehar hark gar bat piztu zuen eta urte batzuen buruan bizitu egin zen. Gaur egun, bere Instagram kontutik –El Brasas– kozinatzen jarraitzen du, eta kontzientzia lasaiarekin egiten du, plant-based elikadura babestuz, planetaren gain sortzen dugun aztarna murrizteko asmoarekin. 400.000 jarraitzailetik gorako komunitate bat gidatzen duzu, tailerrak ematen dituzu, jatetxe bat duzu, liburu bat idatzi duzu... Zure ustez, landareek nola eraldatzen dute elikaduraren oraina eta etorkizuna? Berdurak beti izan dira hornigai edo lehen plater. Eta hasten zarenean ulertzen zen den landare bat, zer ahalmen duen eta nola atera diezaiokezun magia, gauza harrigarriak lortzen dituzu. Landareen munduak harritzeko ahalmena du. Basque Culinary Centerren ikasi zenuen eta hainbat urtetan sukaldaritza profesionalean aritu zara. Azkenerako, zerk erre zuen Brasas? Basque Culinary Centerreko prestakuntzan, sukaldetik inpaktua sortzeko ideiekin atera nintzen, eta, El Brasas baino lehen, hainbat proiektutan aritu nintzen lanean: jatetxeetan, okindegietan eta edukiak sortzen, besteak beste. Baina pizgarria galdu nuen, eta jendeari berriro gozarazteko modua aurkitzeko premia nuen. Zerk bultzatu zintuen sukaldaritza begetalera? Kontzeptu bat defendatu nahi duzunean, zure eguneroko jardunean ukigarri izatea lortzen baduzu, koherentzia bat lortzen duzu. Egin nahi nuenak aukera asko zituela sentitu nuenean lortu nuen nik hori. Beganismoa indarra hartzen ari zen une horretan, landareen munduak aukera ematen zidan, nire lanbidea garatzeaz bat, eremu ireki eta interesgarri bat jorratzeko. Nola lortzen duzu berdura oinarrian duen otordu bat atsegina eta edozein ahosabai limurtzeko modukoa izatea? Mimo handiarekin kozinatuz, produktua errespetatuz eta haren adierazpide onena bilatuz. Testura, zapore eta usainei dagokienez, berdurak aberatsagoak dira animalia jatorriko jakiak baino. Eta sukaldeko teknika desberdinak aplikatuz gero, berdurek harritu eta liluratu egiten dute jendea. Tradizioz, berdurak gure plateren osagarri edo hornigai izan dira. Aldatzen ari al da hori? Bai. Proiektu askotan lehen mailan jartzen dute berdura, batez ere garaian garaikoa. Eta berduraz ari garenean, lekaleez, haziez eta zerealez ere ari gara. Nutrizio aldetik oso interesgarriak dira. Argitaratu berri duzu El libro de cocina de El Brasas. Zer kozinatu duzu barnean? Urte garai bakoitzeko produktu enblematiko batzuk aukeratu ditut, eta, horietan oinarrituta, erraz prestatzeko moduko hainbat plater landu ditut. Hasieran, atal batean, egosteko metodoak eta sukaldaritzako oinarrizko ezaguera batzuk azaldu ditut, irakurleek hainbat teknika ikas ditzaten eta armairuan askotariko espeziak, saltsak, saldak edo frijitukiak eduki ditzaten gordeta. Horiek aurrez prestatuta eduki daitezke, eta behar bezala gordeta, 20 minutu eskasean otordu gozo bat presta daiteke haiekin. Nolako garrantzia dute hurbileko produktuek plater mota horietan? Barietatea ematen dute, urte garai bakoitzean desberdinak direlako. Udan, ur gehiagoko berdurak ditugu. Neguan, eskakizun energetiko handiagoa dugu gure gorputzaren beroari eusteko, eta, ondorioz, berdurak trinkoagoak eta kalorikoagoak dira. Hurbileko ekoizpena lehenesten badugu, erosketan gastatzen duzuna guztion mesederako da. Eta garraioa eta logistika murrizten da. Gazteek badute interesik produktuen jatorria ezagutzeko? Horrek badu eraginik berduren kontsumo handiagoan? Bai, kontzientzia handia dute munduan dauden arazoekin. Hori dela eta, elikadura begetala lehenesten dute, gutako bakoitzak, banaka, inpaktu handiaogoa dugulako uraren kontsumoa, isurketak, deforesrazioa eta abar murrizteko. Egunean hiru otordu egiten baditugu, hiru aukera ditugu pixka bat hobeto kontsumitzea erabakitzeko. Zure ustez, berduren mundua berriro deskubritzeko joera hau geratzeko iritsi da? Bai. Mundu jasangarriago baterantz goaz; izan ere, bestela, bizi garen leku honetan ezingo da bizi. “Sukaldeko teknika desberdinak aplikatuta, berdurek harritu eta liluratu egiten dute jendea]]></page>
<page method="xml-texts" num="48"><![CDATA[Entzun elkarrizketa osoa hemen BERDURAREN SAREEETAN HARRAPATUTA Gero eta jende gehiagok bilatzen du inspirazioa sare sozialetan. Bere Instagrameko kontutik, Christopher Wilsonek sukaldaritza begetala beste maila batera eramatea du xede. Nola? Erantzuna sinplea da: “Berdurak aspergarritzat hartu ordez, haien bidez ezustekoak emanez. Sareetan, eguneroko otorduei erreparatzen diet batez ere, twist bat emateko, espeziak erabiliz eta teknikak aplikatuz, baina denentzat modu eskuragarrian”. BERDE JATEA ETA AURREZTEA Batzuek pentsatzen dute begetaletan oinarritutako dieta bat garestia dela. Eta ez da egia. Christopher Wilsonen arabera, hauxe da berde jateko eta ahalegin horretan diru gehiegi ez xahutzeko gakoa: “garaian garaikoari begiratzea, produktuak orduan baitira zaporetsuenak, ugaritasun handiagoa dago eta, horri esker, merkeagoak dira. Natura jakintsua da, eta urte garai bakoitzean behar duguna ematen digu”. Beste gakoetako bat lekaleak erabiltzea da: “Frijituki azkar bat prestatuta soilik, 20 minutuan plater handi bat daukazu prest”. “Egunean hiru otordu egiten baditugu, hiru aukera ditugu pixka bat hobeto kontsumitzea erabakitzeko]]></page>
<page method="xml-texts" num="49"><![CDATA[Jakin zein diren gure marka propioko produktu onenetan onenak: nazioarteko PLMA 2026 bost sarik aitortza egin diote EROSKI produktuen kalitateari, berrikuntzari, bertako produktuari eta kalitate-prezio erlazio bikainari. SARITUENAK Kalitate gorena. Xixonako turroia AGB (Alacant) %67 hautatutako almendrak eta %17 eztia. Basque Culinary Centerrek egiaztatutako premium proposamena. Ez du glutenik. 1. EROSKI SELEQTIA Alacanteko turroia Xixona AGB 2. Olagarroa bere zukuan egosia Zapore sakona testura eztiarekin eta irmoarekin. Olagarroaren zuku berean egosteak kontzentratu egiten ditu zaporeak eta produktuaren hidratazioari eusten dio. Jateko prest. Proposamen praktikoa kalitateari uko egin gabe. Haien zaporeagatik, tokiko jatorriagatik eta ontziagatik POSTREAK Haien kalitate, zapore eta ontziratze gorenagatik ARRAINAK ETA ITSASKIAK]]></page>
<page method="xml-texts" num="50"><![CDATA[%100 Espainiako olibadi eta kooperatibetako OOBE. Esprai formatua, olioa zehaztasun handiagoz erabiltzeko. Praktikoa, funtzionala eta ezin hobea aire frijigailuan kozinatutako plateretarako edo entsaladetako ongailuetarako. Lurrin leuna, freskoa eta iraunkorra, zure jantzietan samurtasun eta garbitasun sentipenak sorrarazten dituena. Diseinu funtzionala eta praktikoa. Arropa fresko mantentzen du eta usain txarrak indargabetzen laguntzen du. 4. Oliba olio birjina estraren espraia 5. Armairuetarako baby aire gozagarria zorroetan 3. Hegemonía Mayor Fino ardoa Montilla-Moriles JD (Kordoba) Identitatea, izaera eta tokiko jatorria. Ehun urtetik gora dituen Alvear upategian egina da, ontze biologiko bidez eta haritz amerikarreko upeletan, Pedro Ximénez mahats barietatetik datozen mostoak oinarritzat hartuta. Haien kalitate-prezio erlazioagatik eta sukaldeko erosotasunagatik Oliba olioak Haien lurrin atseginagatik eta diseinu politagatik Sukaldea eta Etxea Haien kalitate bikainagatik eta prezio lehiakorragatik BEST VALUE ARDOAK]]></page>
<page method="xml-texts" num="51"><![CDATA[EROSKI barazkiak tenpuran izka mizka kurruskari baterako EROSKIko ganboi basatiena MSC da Bazenekien tenpura XVI. mendean iritsi zela Japoniara misiolari portugaldarren eskutik? Gaur egun, modu gozo bat da barazkiez gozatzeko, zaporerik batere galdu gabe eta testura atseginarekin. Trikimailu bat janari japoniarra gogoko dutenentzat: zerbitzatu soja edo tentsuyu saltsarekin lagunduta. A B D E C NUTRI-SCORE C A B D E C NUTRI-SCORE A Z izka mizka gozo bat eta gehigarri batekin? EROSKI barazki tenpura izoztuetan kuiatxoa, piper berdea eta gorria, tipula eta azenarioa nahasten dira, tenpura estiloko arrautz-irin geruza arin eta kurruskariz estalita, barazkiez modu gustagarriagoan goza dezazun. Zuntz iturri dira, eta prest daude 10-12 minututan. Egokiak dira aire frijigailuan, labean edo frijigailu arruntean prestatzeko, eta aukera eroso eta zaporetsu bat beti eskura izateko, prezio onean gainera. EROSKIn]]>
<container id="_idContainer2347" parent_id="_idContainer2348"><![CDATA[Hemen da EROSKI MSC Ganboi Basati Gordina, zure menuan ezinbesteko bihurtzeko. Zapore bizia du eta testura haragitsua, baita arrantza jasangarria bermatzen duen MSC zigilua ere. Gainera, proteina asko du eta koipe gutxi. Beraz, aukera orekatua da edozein egunetarako. Prest dago gustuko duzun moduan prestatzeko —airfryer-ean, plantxan, zartaginean edo egosita— eta beti prezio onean dago, gainera. Hala, edozein otordu une berezi bihurtzen duen oinarrizko horietako bat da.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="52"><![CDATA[EROSKI espeziak ugaritzen ari dira: bero eta zapore handiagoa platerean E speziak sukaldean erabiltzea errezetei zaporea eta kolorea emateko era bat da, baina horrez gain, egokia da gatza murrizteko, osagai antioxidatzaileak eskuratzeko eta konplikaziorik gabe plater desberdinak prestatzeko. Hauek dira gure dendetara iritsi diren 10 espezia berriak; berehala ezinbesteko bihurtuko dira zure sukaldean. Ontzi berriek %30 material birziklatu gehiago dute eta koloretako tapoiak dituzte, begiratu hutsarekin espezia bakoitza erraz aurkitzeko. Anis ñabardurekin. Arrainen, entsaladen edo saltsen laguna. Saltsa, haragi eta marinatuetarako. Usain bero eta biziarekin. Gisatuetan, gozogintzan eta nortasuneko edarietan. Ukitu min doiarekin. Haragi, saltsa, pasta edo pizzetarako. Kolorea eta zaporea zure errezetetarako. Arrozak, zopak edo curryak ontzeko. Ukitu zitrikoarekin. Freskura eta nortasuna ematen du. Bexamelak, pureak edo postreak prestatzeko. Zapore bizia eta freskoa. Haragi, arrai edo errekiak prestatzeko. Ukitu zitrikoarekin eta zertxobait minarekin. Salteatuetan, edarietan edo marinatuetan. Edozein plateraren zaporea areagotzeko.]]></page>
<page method="xml-texts" num="53"><![CDATA[EROSKI nahasketa bat eguneko une bakoitzerako Praktikoak, zaporetsuak eta edozein planetan bidelagun izateko pentsatuak: gosaritik zizka mizka indargarri horretaraino. Gure nahasketek erraztu egiten dizute dena zure burua zaintzeko eta gozatzeko, une bakoitzerako aukerekin. Intxaur nahasketa Intxaur pekanoak, makadamia, Brasilgoa eta zuritua. Gosari nahasketa Zapore bultzada bat egunari ekiteko. Energia nahasketa Gehigarri bat behar duzunerako. Ez dute glutenik eta prest daude eramateko. Bizitasun nahasketa Intxaurra, almendra eta anakardoa, zizka mizka orekatu baterako. Fruitu txigortuen nahasketa Gatzik gabeak eta terrina formatu praktiko batean. A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE E A B D E C NUTRI-SCORE C A B D E C NUTRI-SCORE A A B D E C NUTRI-SCORE A EROSKIn]]></page>
<page method="xml-texts" num="54"/>
<page method="xml-texts" num="55"><![CDATA[EROSKI tomate marmelada: gourmet bira bat EROSKI pikillo piperra: benetan artisaua P iper guztiak ez dira berdinak, eta horren froga dira, lehen mokadutik, EROSKI pikillo piper tradizionalak. Osoak, estra kategoriakoak, labean erreak eta eskuz zurituak (urik erabili gabe, haien zapore bizia hobeto gordetzeko), testura haragitsuari eusten diote, baita aldea sortzen duen ukitu ketu arin horri ere. Akabera zainduagoa eta kualitatiboagoa bilatzen dutenentzat pentsatutako berritasuna da. Gama altuko piperrak modu-moduko prezioan. Z apore batzuk harrigarriak dira; EROSKI tomate marmelada berriarena da horietako bat. Estra kategoria du, gourmet profila eta aukera asko ematen du: goitik behera eraldatzen ditu ogi txigortuak, gazta taulak edo plater gaziak, eta zerbait berezi bihurtzen ditu. A B E C NUTRI-SCORE D A B D E C NUTRI-SCORE B EROSKIn]]></page>
<page method="xml-texts" num="56"/>
<page method="xml-texts" num="57"><![CDATA[EROSKI barratxoak noiznahi jateko: zure burua zaintzeko edo gutizia baterako EROSKI txokolate berriak zure erara gozatzeko A ukera praktikoak zure beharretara egokituak: azukre erantsirik gabeko aukeretatik proposamen bigunagoetara. Perfektuak egunerokorako, etxe barnerako nahiz kanporako. Platanozko barratxoa %0 azukre erantsi: aukera praktikoa erraz bereizten diren osagaiekin. Kakao eta txokolate zuriko barratxoa: mokadu zaporetsua eta eskuragarria; boladan dago, gainera. B i modu tentazioan erortzeko, EROSKI txokolate esnedunarekin. Batetik, EROSKI txokolate esneduna esne kremaz betea, barne zapore leun eta krematsuarekin, eta ontza bakoitzean urtzen dena. Eta, bestetik, EROSKI txokolate esneduna zereal kurruskariekin, maitemintzen duen ukitu kurruskari horrekin. Zaporez betetako bi gutizia, eta, gainera, palma koiperik gabe. A B D E C NUTRI-SCORE E A B D E C NUTRI-SCORE E A B D E C NUTRI-SCORE A EROSKIn]]></page>
<page method="xml-texts" num="58"><![CDATA[Konpromisoa bikaintasunarekin 500 urteko historia ospatzen Alzola mintzo da -erako Petritegi mintzo da -erako]]>
<container id="_idContainer2743" parent_id="_idContainer2752"><![CDATA[Petritegik 500 urteko ibilbidea egin du dagoeneko, eta hori ospatzeko PETRITEGI BOSTEHUN sagardoa merkaturatu du, %100 Euskal Herriko sagarrez eta Euskal Sagardoa markaren babesean eginiko sagardo naturala. Tradizioa, jatorria eta berrikuntza batzen dituen edizio berezi bat, euskal sagardogintzaren bost mendetako kulturaren alde topa egiteko eta etorkizunari betiko zapore autentiko beraz begiratzeko.]]></container>
<container id="_idContainer2751" parent_id="_idContainer2752"><![CDATA[Alzola Basque Water 250 urteko historia ospatzen ari da, munduko gastronomia aitortza handi eta zorrotzenetako bat eskuratuta. Bruselako International Taste Institute erakundeak Zapore Goreneko 3 Izarren saria eman dio Alzolaren ur mineral naturalari. Planetako sukaldeburu eta sommelier onenek itsu-itsuan eginiko dastaketa zorrotzaren ondoren guztira %90,8ko puntuazioa lortu du Alzolaren urak. Tradizioa, purutasuna eta zapore bikaina tanta bakoitzean.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="59"><![CDATA[Tenperatura igotzen denean, gogoa izaten da ekipajea arintzeko. Hauek dira uda ondo gainditzeko nezeserrak: bidaiakoa, ezinbestekoekin; jaialdietarako egokia; eta beti eskura eramatea komeni den botikina. Soluzio praktikoak, ondo pentsatuak eta prezio onean, gehiago gozatzeko eta gutxiago kezkatzeko, nonahi zaudela ere. Nezeser onenak udarako bidaiakoa: PERFEKTUA FAKTURATU GABEKO ZURE MALETARAKO FPS30 belle NATURAL AURPEGIKO KREMA HIDRATATZAILEA Jatorri naturalekoak ditu osagaien %98,86. Ecocert-ek ziurtatua COSMOS® estandar baxuko kosmetiko natural gisa. BELLE NATURAL BEGIETAKO MAKILLAJEA KENTZEKO BIFASIKOA Jatorri naturalekoak ditu osagaien %99,21.]]></page>
<page method="xml-texts" num="60"><![CDATA[BIDAIAKO BROTXEN KITA Ontziak zip itxitura du zorro gisa erabiltzeko 5 XAFLAKO DEPILATZEKO MAKINA Kirten txikia eta estalkiarekin. HAUR JAIOBERRIENTZAKO KOLONIA Alkohol gutxikoa. Hipoalergenikoa. HORTZETAKO PASTA ZURITZAILEA Kontrol odontologiko bidez egindako testetan probatuta dago. ESMALTEA KENTZEKO DISKOAK ALOE BAINUKO GEL SOLIDOA HORTZETAKO ESKUILA TOLESGARRIA]]></page>
<page method="xml-texts" num="61"><![CDATA[JAIALDIETARA JOATEKO: ZAINTZA, FRESKOTASUNA ETA BABESA AZKEN DANTZARA ARTE ESPRAI HIDROALKOHOLIKOA Glizerina eta aloe verarekin, larruazala zaintzeko. FLORAL TOUCH ESKUTAKO KREMA Karite gantzarekin, argan olioarekin eta alantoinarekin. PAPER ZAPI INTIMOAK Aloe vera eta kamamilarekin. Biodegradagarriak eta komunetik botatzekoak. Hipoalergenikoak. belle&SUN FPS50 EGUZKI GELA Egoki-egokia aurpegirako, bular alderako eta babesa berritzeko. Azkar xurgatzen den gel testura, oil free formula eta uraren aurrean erresistentea.]]></page>
<page method="xml-texts" num="62"><![CDATA[UR TERMALAREN AURPEGIKO LANBROA Freskatu eta hidratatu egiten du zure aurpegia ur termalarekin, azido hialuronikoarekin, niazinamidarekin eta lore zurien estraktuarekin. Gehigarria? Makillajea finkatzen ere laguntzen du. LARRIALDIKOA: Bazenekien EROSKIk merkatuan prezio onenean dagoen botikinetako bat duela? DOSI BAKARREKO SUERO FISIOLOGIKOA CLORHEXIDINA ANTISEPTIKO GARDENA %2AN ARNIKA STICKA ZIZTADEN OSTEKO ROLL ONA TERMOMETRO DIGITALA ELTXOEN AURKAKO ESPRAIA APOSITU ULTRASENTIKORRAK]]></page>
<page method="xml-texts" num="63"><![CDATA[Emakumeentzako bikinia 19,99€ Haurrentzako bainujantzia 15,99€ Aurten, udako moda(*) lasaia, baikorra eta eramateko erraza da. Jantzi erosoak, ehun freskoak, marrak, kolore ugari eta bainujantzi oso protagonistak, uretatik aterata ere haiekin paseatzen jarraitzeko. Udako moda joerak Bainurako bermuda motzagoak eta arinagoak, estanpatu tropikal neurritsuak eta tonu leunak eta konbinatzeko errazak: petrolio urdina, hondarra, oliba berdea edo laranja errea. Beretzat Alkandora 19,99€ Bainujantzia 6,99€ Familia guztiarentzat Bikinia 7,99€ Bermuda bainujantzia 5,99€]]></page>
<page method="xml-texts" num="64"><![CDATA[Udako moda joerak Iraganeko inspirazioa duten bainujantziak eta bikiniak, beheko pieza altuekin, ebaketa asimetrikoekin eta Mediterraneoko uda oroitarazten duten koloreekin: korala, turkesa, lima berdea edo txokolatea. Bueltan datoz, orobat, marinel itxurako estanpatuak –marrak beti daude boladan–, lihoa eta ehun testuradunak, hala nola canale edo crochet ehunak. Gakoa zein den? Bainujantzia eta oversize elastiko zuri bat konbinatzea. Beretzat Kontsultatu katalogoa hemen *Eskuragarri EROSKI hipermerkatuetan MO jantzigintzaren eskutik. Jantzi marraduna 19,99€ Top-a 12,99€ Praka motzak 15,99€ Alkandora edo praka motza, kotoia lihoa 17,99€ Top-a edo bikiniaren azpiko partea 3,99€]]></page>
<page method="xml-texts" num="65"><![CDATA[Nola lortu puntuak? Hauek dira SARIA duten 70 marketako batzuk. EROSKI clubek saritu egin nahi du zure fideltasuna, eta uztailean eta abuztuan marka hauetako produktuak erosita, Travel Clubeko 6.800 puntu eskura ditzakezu. Uztailean eta abuztuan zuretzat opari Travel Clubeko 6.800 puntu txapela 1.600 puntU motxila 2.900 puntU botila 2.200 puntU Eta eraman honelako opariak (*) Sustapenaren balioa 2026/07/1etik 2026/08/31 arterainokoa. Baldintzak betetzen badituzu, hau da, izena eman eta parte hartzen duten marketan eskatutako gastua egiten baduzu, kode bat jasoko duzu Travel Clubeko zure opariaren truke aldatzeko. E-mail bidez jasoko duzu. Ez baduzu e-mail-ik, SMS bidez jasoko duzu, edo informazio kupoi batekin, kutxatik igarotzean. Katalogoan gorabeherak izan daitezke, eta horrek eragina izan dezake oparietan. Informazio gehiago: eroski.es/sorteo-club/]]>
<container id="_idContainer3072" parent_id="_idContainer3073"><![CDATA[1. EROSKI clubeko bazkide izan. 2. Eman izena sustapenean, kutxatik garotzean edo QRaren bidez. 3. Erosi marka horietako produktuak. Egin 25€-ko erosketa: lortu Travel Clubeko 1.600 puntu. Egin 45€-ko erosketa: lortu Travel Clubeko 2.200 puntu. Eta erosketa 65€ -tik gorakoa bada: lortu 3.000 puntu gehiago. Konbinatu markak nahi duzun moduan! 4. Baldintzak beteta, kode bat jasoko duzu. Sartu kode hori travelclub.es/eroskiregalo/ webgunean eta zure kontuan gehituko dira Travel Clubeko puntuak(*). 2026ko irailaren 15era arte aldatu ahal izango dituzu, eta trukean honelako opariak eskuratu: Kukuxumusuren txapela, botila edo motxila edo travelclub.es katalogoko beste edozein opari. Zuk aukeratu! Nola lortu puntuak?]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="66"><![CDATA[10 € * EROSKI club -eko bazkide izatearen abantailak Uztailaren 1 etik abuztuaren 31 ra motxila 2.900 puntU (*) 2027/01/31 bitartean aplikazioa deskargatu eta izena ematen duten lehen 50.000 bezeroei aplikatuko zaie. 10 €-ko kupoia aplikazioan azalduko da gehienez ere 7 eguneko epean. 10 €-ak eskuratzeko, beharrezkoa da aurrez kupoia aktibatzea aplikazioan eta gero gutxienez 40 €-ko erosketa bat egitea. Hauek dira marka partaideak Eta askoz gehiago! Aplikazioan soilik DESKONTU TXARTEL ESKLUSIBOA asteazkenero Oraindik ez duzu app -a? Deskargatu lehen aldiz eta eraman]]>
<container id="_idContainer3160" parent_id="_idContainer3161"><![CDATA[Klubeko kide izateagatik, asteazkenero deskontu txartel esklusiboa duzu app-ean. Gogoan izan txartel bakoitza hiru egunetan izango duzula eskura trukatzeko*. Deskontu handiak eskuratu ahal izango dituzu. Ez galdu aukera! Deskarga ezazu aplikazioa doan, eta eskuratu eskaintzak unean bertan. * Deskontu txartelak eskuragarri izango dira 2026ko uztaileko asteazken guztietan. Beharrezkoa da EROSKI club-eko bazkide izatea eta EROSKI aplikazioa deskargatuta edukitzea.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="67"><![CDATA[2 026an, krisi globalen eraginez, larriagotu egin dira pobrezia, desoreka sozialak eta lekualdatzeak, eta are gehiago mugatu da ura, elikagaiak eta oinarrizko zerbitzuak eskuratzeko aukera, batez ere Bolivia, Kamerun, Mozambike eta beste zenbait herrialdetako haurren artean. Era berean, milaka migratzailek arrisku handiei, indarkeriari eta oztopo askori (hizkuntza, etab.) egin behar diete aurre. Egoera horien aurrean, entitate eta elkarte asko ari dira lanean, hala nola Zehar-Errefuxiatuekin, Ukrainari laguntzeko Galiziako Elkartea, Itaka- Eskolapioak Fundazioa, Itsas Salbamendu Humanitarioa eta Sendera GKE, laguntza emozionaleko, inklusioko, erreskateko eta ongizatea eta autonomia hobetze aldera baliabideak eskuratzeko proiektuak bultzatzen. ABUZTUA UZTAILA Uda honetan, agertu zure elkartasuna eta lagundu gehien behar dutenei. Keinu erraz-erraz batekin, kutxatik igarotzean “bai” esatearekin, mundu hobe bat eraikitzen laguntzen dugu. Eskerrik asko zure laguntzagatik! UDA SOLIDARIOA Laguntza humanitarioa elkartasuna]]>
<container id="_idContainer3247" parent_id="_idContainer3248"><![CDATA[Zure inguruko haur zaurgarrien elikadura Espainian, hiru haurretatik bat pobrezia edo bazterketa soziala jasateko arriskuan bizi da, bizitzaren kostu handiagatik eta lan arloko ezegonkortasunagatik. Gainera, egoera zaurgarrian dauden hamar haurretatik seik ez dute jangelako bekarik jasotzen, eta horrek larriagotu egiten du haien egoera. Errealitate horren aurrean, gure Elkartasun Planak haurren elikadura eta ongizatea hobetzeko ekimenak bultzatzen ditu, eta entitate askori laguntzen die. Hauek dira elkarte horietako batzuk: Bosko Taldea, Iruñeko La Gota de Leche, Mestura GKE, EDUCO eta Vicente Ferrer Fundazioa. Horiek guztiek hainbat programa eta ekimen bultzatzen dituzte hezkuntzan laguntzeko, elikadura eta higienea eskuratzeko eta eskolako azpiegiturak hobetu eta aukera berdintasuna bermatzeko.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="68"/>
<page method="xml-texts" num="69"><![CDATA[M exikoko Karibea ez da hondartza liluragarrien paradisu soila. Erlojuaz ahazteko lekua da: han, egunak itsasoaren marrumarekin hasten dira eta ezinezko kolorez betetako zerupean bukatzen dira. Han presarik gabe gozatzeko gonbitea egiten dute eguzkiak, maien kulturak eta atsedenaren eta abenturaren arteko nahasketa perfektuak. Cancún, paradisuaren hasiera Cancún ez da resort handien eta postalezko hondartzen hiria soilik. Hango turkesa koloreko urei, hiriko kaleetako energiari eta askotariko jarduerei esker, Mexikoko Karibean barneratzeko ate perfektua da. Egunez, hondartza mugagabeetan ibil zaitezke, snorkel egin dezakezu edo Mujeres uharterantz nabigatu. Gauez, hiria musikaz, jatetxez eta bizitzaz betetzen da, itsasoa parez pare dela. Riviera Maya eta Carmen hondartza: natura eta giro bizi-bizia Riviera Maya eskualdeak oihana, zenote gordeak eta ur aratzez blaitutako kilometro luzeko itsasertza nahasten ditu. Paradisu honetan, egun bakoitza desberdina izan daiteke: maien aztarnategi arkeologikoak esplora ditzakezu, haitzulo naturaletan igeri egin dezakezu edo palmondo baten azpian atseden hartu eta lasaitu. Carmen hondartza atsedenaren eta dibertsioaren arteko oreka perfektua da: hango hondartzak ikusgarriak dira, eta Bosgarren Etorbideko giroa, bizi-bizia. Tulum, Karibe bohemioena Tulum-ek magia berezia du. Lasaiagoa eta autentikoagoa da: itsasoaren parean dauden maia aztarnategiek, ur aratzeko zenoteek eta giro bohemioak liluratu egingo zaituzte. Egunari ekiteko, yoga egin dezakezu Karibearen parean, eta amaitzeko, argi epelen azpian afal dezakezu, oihanaren erdian. Mujeres Kostaldea eta Puerto Morelos: lasaitasuna itsasoaren parean Cancún iparraldean dago Mujeres Kostaldea. Han, behar duzuna aurkituko duzu: hondartza zabalak, ur lasaiak eta deskonektatzeko giro bikaina. Oso hurbil, Puerto Morelosek Karibeko herri txiki baten esentziari eusten dio: jatetxeak itsasoaren parean eta eskualdeko uharri ikusgarrienetako baterako sarbidea, ezin egokiagoa snorkel egiteko eta urpekaritzarako. Bacalar eta Mahahual, Karibe autentikoena Bacalar leku harrigarria da, eta are harrigarriagoa bertako Zazpi Koloretako Aintzira entzutetsua. Iduri du denbora gelditu egin dela han, ur aratzen eta naturaren artean. Mahahual, berriz, Mexikoko Karibeko xarma autentikoenaren gordailu da, hondartza lasaiekin, giro patxadatsuarekin eta itsas bizitzaz betetako uharriekin. Hondartza baino askoz gehiago Mexikoko Karibea kultura eta abentura ere bada. Kostaldetik hurbil daude maien altxorrak, Tulum eta Cobá adibidez. Zenoteak, berriz, oihanean gordetako igerileku natural eder horiek, edozein txango esperientzia ahaztezin bihurtzeko lekuak dira. Bidaia bat den-dena bizitzeko Mexikoko Karibearen magia hango aniztasunean dago. Bidaiaren hasieran, Cancuneko energiaz goza dezakezu, ondoren Riviera Mayako natura esplora dezakezu, Tulumen deskonektatu eta, bukatzeko, Bacalar edo Mahahual bisitatu, hango lasaitasunean erlaxatzeko. Jomuga bakoitzak bere izaera du, baina guztiek bereizgarri bat eta bera dute: oporraldi ahaztezina bizitzen ari zarelako sentsazioa. Orain, Azulmarinok Mexikoko Karibea ahalik eta modu osoenean deskubritzea proposatzen dizu. Riviera Maya, Mujeres Kostaldea, Tulum eta Cancún, nekez aurkituko duzu konbinazio hoberik hondartza liluragarriz, maien kulturaz, sukaldaritzaz eta esperientzia ahaztezinez betetako oporraldiaz gozatzeko. OPORRETARAKO MUNDUKO HIRIBURUA bidaiak]]></page>
<page method="xml-texts" num="70"><![CDATA[ESKAINTZA Mexikoko Karibea zain duzu! Egin erreserba Azulmarino bidaia agentzian, eta %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean erreserba 2026ko uztailaren 1etik 31ra egiten baduzu. azulmarinon egizu erreserba modu seguru eta malguan zure EROSKI club txartelean % 5 itzuliko dizugu]]></page>
<page method="xml-texts" num="71"><![CDATA[Fidelizazio txartel soil bat baino gehiago EROSKIko bazkide kontsumitzaile izatea ez da mugatzen beherapenak eta eskaintza pertsonalizatuak eskuratzera edo EROSKI club diru-zorroan saldoa metatzera. Bazkide izanda, komunitate bateko partaide zara, eta zure iritzia eman dezakezu inkesten, balorazioen eta parte hartzeko guneen bidez, gure produktuak, zerbitzuak eta dendak hobetu ditzagun. Izan ere, EROSKIn, erosten dutenek kooperatiba eraikitzen ere laguntzen dute. Uztailaren 5a: Kooperatiben Eguna bai, zu ere kide zara Ezker eskuin, Rosa Carabel, Maite Legarra eta Leire Mugerza. Zurekin egiten dugu EROSKI Albisteak]]>
<container id="_idContainer3376" parent_id="_idContainer3377"><![CDATA[Beharbada ez dakizu, baina EROSKI club txartela baldin badaukazu, EROSKI kooperatibako bazkide kontsumitzailea zara dagoeneko. Horrek esan nahi du eredu desberdin bateko kide zarela; izan ere, eredu horretan, bazkideak ez dira erosle soil, kide ere badira eta aintzat hartzen dira. Eta ez da gauza berria. EROSKIren jatorriari loturik dago. Gure enpresa kontsumoko kooperatiba gisa jaio zen, eta hura bultzatu zuten kontsumitzaileak asmo garbi batekin elkartu ziren: erosketa hobetzeko, kalitatezko produktuak eskuratzeko eta prezio bidezkoagoak bermatzeko. Oinarri horrek gure DNAn jarraitzen du gaur egun ere. EROSKI Mondragon Korporazioko kide da, munduko kooperatiba talde handienetako bateko kide, eta, beraz, printzipio nagusi batzuk daude gure jardueraren oinarrian: partaidetza, gardentasuna eta pertsonekiko eta haien ingurunearekiko konpromisoa. Eredu hori nabarmen geratzen da urtero Batzar Nagusian, kooperatibaren gobernu organo nagusian. Maiatzaren 28an, EROSKIko 500 bazkide langile eta kontsumitzaile elkartu ziren Barakaldon, EROSKI gidatuko duten ildo nagusiak onartzeko. “Gure etorkizuna eraikitzen” izan zen goiburua. Batzarrean mugarri esanguratsu bat izan zen: 15 urteren buruan bazkide langileen itzulketa berreskuratu zen. Kooperatibismoaren esentziaren isla: elkarrekin eraikitzea eta emaitzak konpartitzea. Bilbon, gainera, Sozietate Filarmonikoan, bazkide kontsumitzaileen Prestakuntza Batzordea egin zen, ekitaldiko emaitzak modu hurbilago batean aurkezteko eta jendeak parte hartzeko aukera handiagoa izateko. Hala, proiektuaren kide direnei helarazi zitzaien informazio ekonomikoa. Izan ere, kooperatiba batean, parte hartzea ez da zerbait sinbolikoa. Etorkizuna eraikitzen laguntzen duten erabakietan parte izatea da. Etorkizunera begirako lekuko aldaketa EROSKIren Batzar Nagusian, Zuzendaritza Kontseiluaren presidentetzan lekuko aldaketa onartu zen. Organo horretan 16 urtez egon ondoren–14 presidente karguan– Leire Mugerzak Maite Legarraren esku utzi zuen lekukoa. Biak dira bazkide kontsumitzaileak. Aldaketa horrek eredu kooperatiboa bultzatzen jarraituko du, zeinetan pertsonak diren erabaki guztien ardatz.]]></container>
</page>
<page method="xml-texts" num="72"/>
<page method="xml-texts" num="73"/>
</texts>
